• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Echo-The-Bunnymen
Sailkatu gabea 0

JAZZALDIA VS ASTE NAGUSIKO KONTZERTUAK

Jon Pagola @jonpagola · 09/07/2014

Jazzaldia eta Aste Nagusiko doako kontzertuen alderaketa eta azterketa. Zurriola vs. Sagues.

Publiko andana bilatzen duten bi doako ekimen musikalez arituko gara jarraian: hiri berekoak, ia toki berean ospatuak, baina bi mundu ezberdin diruditenak. Horietako batek urteak daramatza aurreiritzirik gabeko proposamen heterogeneo bat finkatzen; eta ez zaizkio ez ausardia ez kalitatea falta izan (arrakasta bera izan dute Skatalites, Galaxia 500 edo Elvis Costellok). Besteari, ordea, ezin suma diezaiokegu norantza; hala ere, azken urteotan badirudi euskal eszenako talde esanguratsuenak ari direla biltzen bertan (Zea Mays, Ken Zazpi, Fermin Muguruza); baita Espainiar estatuko mestizaje eta hip hop talde erreferenteak direnak ere (La Pegatina, La Mala Rodríguez, Los Chicos del Maíz). Aste Nagusian dagoen musika taldeen konbinazioa hain da ausarta, non Julieta Venegas Betagarriren aurretik jartzen duten.

Plaza-Trinidad-jazzaldia

Bestalde, jakina da Zurriolako hondartzan egiten diren kontzertuek jazza ez diren beste doinu guztiak biltzen dituztela. Jazz doinuak entzun ahal izateko Trinitate plazako eszenatokira hurbildu behar gara, sarrera ordainduaz. Urteak dira Jazzaldia gure ekimen musikal behinena bilakatu zenetik. Eta gehiengoa pozik gera horregatik –salbuespen dira jazzaren ortodoxoak-: primeran egongo litzateke Jazzaldia bezalako ekimen gehiago egongo balira. Hala, Solomon Burke, Kings of Convenience, Belle and Sebastian, Brian Ferry, The Divine Comedy… gisako taldeak entzun ahal izango genituen. Amaierarik ez duen zerrenda da, eta hori, azken urteotan bildu diren artista guztien izen bakan batzuk besterik esan ez ditudala. Horiekin guztiekin (eta baten bat gehiagorekin) noizbait jaialdi zoragarri bat antolatu beharko litzateke, eta hura aipatuko luketen txioek #bestfestivalever hashtaga izan beharko lukete.

Hurrengo jaialdirako, uztailaren 23tik 26ra bitartekora, izen handiak bilduko dira hondartzako eszenatoki berean: Kinks taldeko lider mitikoa, Ray Davies, The Wire, Echo and The Bunnymen eta The Horrors, besteak beste. Geroz eta gehiago dira Jazzaldiko datak egutegian boligrafo gorriz markatzen dituzten hiritar eta turistak. Udaran galdu ezin den ekimenetako bat bilakatu da musikazale direnentzat eta baita jaialdia maite dutenentzat ere.

Normalean, Aste Nagusiko kontzertuekin ez da gauza bera gertatzen. Pena da, izan ere urte askoren ostean bada Sagueseko oroitzapen onak gordetzen dituenik ere: oraindik gordetzen dut Los Planetas taldeko Jotak 1999an irakurri zuen “ A tope sin drogas” kanpainiako txartela: “zuek denak etxera eramatea gustatuko litzaidake, pena da posible ez izatea”. Batzuek jai egun ero hauek oporretara joateko aprobetxatzen dituzte, izan ere, egitaraua ez da onena izaten. Interesgarri ezer ez badago, hobe kanpora joatea.

Bildurekin badirudi maximoa mantentzen dela, nahiz eta lurraldera murriztu. Sociedad Alkoholika, Urtz, Ze Esatek! Eta Duncan Dhu dira abuztuaren 9tik 15era bitarte Sagueseko eszenatokian bilduko diren taldeetako batzuk. Badaude salbuespenak (Belako, Niña Coyote eta Chico Tornado), baina orokorrean, maila nahiko kaskarra da.

jazz-festival-zurriola-playa

Zergatik bihurtu da Aste Nagusia balio musikal kaskarra duten dinosauroen plaza? Zergatik dira bertako kontzertuak musika zaleengatik alboratuak? Nork programatzen ditu kontzertu hauek? Zeintzuk dira haren irizpideak? (Eta irizpide komertzialak ez zaizkit balio: udaletxeak ez dira enpresa pribatuak).

Ondo legoke Udalak ingurura begiratuko balu musika programatzaileen bila, badira eta hirian eta inguruetan halako hainbat: Ginmusica, Red Ribbon, Ayo SIlver!, Meno of Rock, Bloody Mary…. Ondo legoke ere Jazzaldian fijatuko balitz, hondartzaren beste aldean jarriko balituzte begiak. Euren lana ondo egiten dutenak begitan hartuz, emaitzak ederrak lirateke.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo