• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Neil-Halstead-Intxaurrondo
Musika 2

ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

Jon Pagola @jonpagola · 23/03/2014

Asteburu rockeroa Intxaurrondon. Alde batetik Neil Halstead Velvet Underground-en debuta zuzenean berreskuratzen. Bestetik, John Paul Keith estatu batuarraren maratoi rock and rolleroa.

The Velvet Undeground & Nico (1967) taldearen estreinuko diska ikono pop handi batean bilakatu dela ez du inork zalantzan jarriko. Andy Warholek amestu zuen pop talde zoragarri hau musika historian zehar hamaika aldiz izan da aldarrikatua. Zer zen hura? Pop eta rock and rollaren ateak irekitzen zituen 11 kanta ilun eta basatiak Lou Reed bakarlari gisa aritu baino lehen? Baliteke The Velvet Underground-ren ondorengo lanek meritu artistiko gehiago bildu izana (“White Light/White Heat” edo “Loaded” bera), baina platanu famatuaren azalaren uhina geldiezina dela argi dago: Diskaren 45. urtemugan, 6 CD dituen luxuzko edizio bat kaleratu zen 2012an eta Neil Halstead (Slowdive, Mojave 3), bezalako tipo batek, Bob Dylan edo Neil Young garaikide baten inguruan dabilena, lan adierazgarri hau eszenatokietan interpretatzera ateratzeko ausartu da.

Neil-Halstead-Intxaurrondo-donostia-san-sebastian-velvet-underground

Ez da lan makala. Dena dela, gaueko ustekabe atseginena azkeneko unean izan zen, The Velvet Underground-en kanten sorta albo batean utzi ondoren. Ingalaterran jaiotako gizon bizarduna bakarrik atera zen haren gitarra akustikoarekin eta mikrofonoa laztandu zuen 10 minutu magikoetan. Berpizturiko Nick Drake bakarlaria zirudien. Zoragarria izan zen eta Intxaurrondoko kultur etxe dotorearen akustika bikainak ederki lagundu zuen momentu berezi hura azpimarratzen.

Neil-Halstead-Intxaurrondo-donostia-san-sebastian
Neil-Halstead-Intxaurrondo-donostia-velvet

Beraz, bi kontzertu batean izan genituen. Telonero gisa ibili zen Kezia-ren ahotsari ez zion zukurik atera eta arraroa izan zen: Nico bezala, teklista ilehoria da bera eta ederki abestuko zituen “Femme Fatale”, “All Tomorrow´s Parties” eta “I´ll be your mirror” bezalako kantak. Ez zuen Halsteadek beharrezkoa ikusi eta, azken finean, ez zen kalitatea galdu egin zuen aukerarekin. Orohar -“There She goes again” kenduta, bitan jo behar izan baitzuten, eta diskaren azkeneko bi kantak, okerragoak direnak, alegia- diskaren espiritu ilun eta intentsoa mantentzeko gai izan zen gitar elektrikoen pedalei esker, batipat. “Run Run Run” bortitza eta “Heroin” abestiaren in crescendoa izan ziren gailurrak. Guztira, ordu eskaxa iraun zuen kontzertuak eta Halstead/Velvet gehiago ikusteko gogoarekin joan behar izan ginen bueltan etxera. Neil-Halstead-Donostia

Larunbatean ere rock and roll gau berri bat izan genuen Intxaurrondon, klasikoagoa kasu honetan, baina gutxienez herenegunekoa bezain bizigarria. Jende gutxik errepikatu zuen eta bezperan bezala beste 300 bat pertsona hurbildu ziren kultur etxera. Gran Yate especial donostiarrak hamarrak eta pikotan atera ziren eta bazegoen publiko dexente jada, Balerdi Balerdi iruindar beteranoekin bezain beste edo gehiago. John Paul Keith irunen ezagutu genuen batzuek 2012ko udazkenean “The man that time forgot” lana aurkeztu zuenean hirukote moduan. Oraingoan, “Memphis Circa 3 am” hain borobila ez den diska berria zekarren baina Estatu Batuetatik gainontzeko hiru kideekin (baxua, bateria y pianoa) etorri da Europa aldera.

John-Paul-Keith-Donostia-IntxaurrondoUrte t´erdian itxura hobetu du -txaketa eta korbatarekin atera zen-, punch rockero apurtxo bat galdu du  -Intxaurrondoko akustika garbiarengatik izango da? Abesti berriengatik? Jazz ukitua duen taldearengatik?- eta kontzertua aurrera joan hala hobetzen joan zen. Azkenean Knoxville-eko abeslari eta gitar jole fin honek bi orduko maratoi rock and rolleroa eskaini zigun eta publikoak eskertu zuen esfortzua r&r, country, rockabilly, garage, eta soul estiloko abestiekin dantza egiten.

John Paul Keith bezalako tipoak eszenatoki batean ikusten ditugunean Estatu Batuetako historia musika klase batean gaudela iruditzen zaigu beti. 50. hamarkadari begiratzen badio ere -eta neurri gutxiago batean 60. hamarkadari- ez gaude kalkamonia revivalista baten aurrean, rock and roll deritzon genero hilezkorraren froga enpirikoarekin gozatzen baizik. Eta azkeneko urteetan askok rockaren heriotza pronostikatu badute ere beti izango dugu John Paul Keith eta beste hamaika musikari tinko eta gogor kontrakoa eusten.

John-Paul-Keith-Donostia

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

2 Komentarioak

  • nam884287krya esan: 07/03/2021 at 12:50 am

    mss884287utr l5zoNFQ Kk1T sdeuzsA

    Erantzuna
  • num884287tetcher esan: 06/03/2021 at 10:28 am

    mis884287rtjuny DYYKC1t 8Cvn RChLJvF

    Erantzuna
  • Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

    CAPTCHA Image
    Refresh Image

    *

    Lagundu!

    beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

    kulturaldia-donostia-anuncio-banner

    Azken Post-ak

    • donostiako-piratak-kulturaldia-13

      HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

      18/08/2016 | Nor Nori Nork
    • TRavesía Getaria - Zarautz.

      GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

      27/07/2016 | Auskalo
    • Portada_02

      EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

      11/07/2016 | Denborapasa
    • Portada_01_1

      BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

      28/06/2016 | Artea
    • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

      META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

      08/06/2016 | Artea
    • Ezaguna
    • Komentarioak
    • Etiketak
    • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

      HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

      03/03/2014 | Nor Nori Nork
    • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

      GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

      02/12/2015 | Agenda
    • victor-iriarte

      VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

      18/02/2014 | Pelikulak
    • tabakalera

      TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

      10/10/2013 | Artea
    • sistema-recogida-pap-portada

      IRAULTZA ESTETIKOA

      27/10/2013 | Auskalo
    • Neil-Halstead-Intxaurrondo

      ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

      23/03/2014 | Musika
    • sharon-jones-dap-kings

      BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

      18/11/2014 | Musika
    • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
    • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
    • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
    • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
    • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
    • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
    • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
    Artea
    • Hasiera
    • Kulturaldiari buruz
    • Kontaktua
    • Publizitatearen tarifak
    • HELP! We need somebody

    Etiketak

    Artea

    Búsqueda

    AVISOS LEGALES

    • Aviso legal
    • Política de cookies
    • Más información sobre las cookies

    RSS

    RSS Kulturaldia

    2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo