• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
TRavesía Getaria - Zarautz.
Auskalo 0

GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

Amaia García @amaiasebastopol · 27/07/2016

Getaria eta Zarautz arteko zeharkaldia igandean ospatzen da. Gabarroira soilik joan bazara ez duzu seguraski hau guztia jakingo. Argazkiak: El Diario Vasco

Getaria-Zarautz itsas-zeharkaldia gure inguruko lasterketarik ospetsuena da. Itsasoan barrena igerian hasten den ororen helburua da; baina beteranoa bazara ahalik eta azkarren burutu nahiko duzu bi herrien arteko distantzia. Inskripzioak -1.900 partehartzaile- ziztu bizian agortu ziren. Aurreko urtean bezala (1.800 partaide). Itsas zeharkaldietako Behobia da baina ez da frogarik epikoena. 2.850 metro dira eta abuztu erdialdean izaten den Paseo Berriko zeharkaldia baina apurtxo bat laburragoa da (2.950); hila bukaerako irlako zeharkaldia baino motzagoa ere bada (3.000). Gainera, normalean Getaria-Zarautzeko itsasoaren kondizioak hobeak izaten dira, sakonegia ez den itsasertzean gauzatzen baita.

getaria-zarautz-igeriketa

Zarautzen izaten da igerilarien konzentrazio-deia baina, aldiz, irteera Getariako portuan dago kokatuta eta honek jendea nahastu dezake. Bertan, Munoa plazako zabaldegian, partaideak euren materiala hartu (kapela, kamiseta eta chip-a) eta kaleko arropa uzten dute. Antolatzaileek ipintzen duten autobusetara igo eta Zarautzetik Getariara abiatzen dira. 1.900 igerilarien artean (neskak kopuru osoaren %30a dira) bost irteera ezberdin ezartzen dira, erregistraturiko denboraren arabera. Ondorioz talde bakoitzaren kapelaren kolorea ezberdina izaten da: beltza 45 minutu baino gutxiagoentzat (1go taldea,“marrazoak”), eta hortik aurrera (2) txuria, (3) horia, (4) urdina eta (5) laranja-kolorekoa nolabaiteko minusbaliotasuna dutenentzat. Hau guztia kontuan izan behar da igerilariak iristen diren helmugara bazoaz: lehen taldean atera ez bada, hamabiak puntuan baino beranduago aterako zen ikustera joan zaren partaidea.

TRAVESIA A NADO DE GETARIA A ZARAUTZ. 22/07/2007. FOTO. DAVID APREA.

Foto: David Aprea

Zeharbidearen jatorriari buruzko informazioa bilatzea zaila da. Badirudi Zarautzeko Cachi Bachi soziedadean hasi zela dena eta 40 urtez bi portuen artean izan dela ibilbidea; beraz, gaur egun baino apurtxo bat motzagoa zen. Partaidetzaren kopurua igo zenean ibilbidea aldatu behar izan zuten. Carlos Santana (76 urte) da urte guztietan parte hartu duen igerilariaren izena. Aurten, 46. edizioan,  ere ez du huts egingo.

Azken orduko urduritasuna eta platanoak (potasioaren iturri). Baselina bainujantziaren ertzean ipini salitrearen urratua atera ez dadin. Irteerako ukondo-kolpeak, esku-zartak eta belaunkadak. Erritu batzuek berberak dira zeharkaldi guztietan baina Getaria-Zarautzek erritu propioak ere baditu: San Fermín santuari abestu (bai, Iruñeko entzierroetan bezala) Getariako portuaren ahoan, justu horma-hobiaren azpikaldean.

Oharra: senide, lagun edo ezagunen bat domina batekin badator Getaria-Zarautzeko bueltan zeharkaldia irabazi duela esaten, ez kasurik egin (Irati Mendia deitzen ez bada). Hemen mundu guztiari ematen diote domina. Getaria-Zarautzen, saria partehartzea da. Eta barnetik gozatu. 

getaria-zarautz-medalla

Partekatu Tweet

Amaia García

Me gusta reírme, el cine, nadar, hacer cosas nuevas, escribir. No me gusta aburrirme. Me encanta leer y desde que tengo uso de razón me recuerdo con un libro en las manos.

- http://bookhunterblog.wordpress.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

  • kortxoenea-bizirik-kalea-ategoerrieta-donostia Auskalo

    KORTXOENEA: ERAISTE BATEN KONTAKETA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo