• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
sistema-recogida-pap-portada
Auskalo 2

IRAULTZA ESTETIKOA

Redacción @kulturaldia · 27/10/2013

Oraindik ere litroka tinta xahutzen da atez atekoaren kontura. Guk ez dugu zauri gehiago eragin nahi. Soilik ekimenaren aldeko eta aurkariek eragindako inpaktu bisuala azaleratzea da gure asmoa.

Azken urteotan gipuzkoarron arreta erakarri du zabor bilketa sistemak. Gai honen inguruan kontrako iritziak azaldu dituzte lurralde honetan indar gehien duen ezker abertzaleak eta gainerako alderdi politikoek. Hamaika lekutan eztabaidatu izan da auziari buruz: Batzar Orokorretan, udaletxeetan, tabernetan, familian… Alde eta kontrako firma bilketak jarri dira martxan, zabor poltsez apainduriko balkoiak ikusi ditugu, batzuek birziklatze ratioa %90era igoko dela diote, ipar europarrekin berdintzen gaituela, beste batzuek aldiz, zikina dela eta eragozpenak besterik ez dakartzala… Badirudi urte luzez arduratu gaituen euskal gatazkak baduela ondorengorik: Zer egin hondakinekin?

Ez gara Gipuzkoan Atez Ateko ekimena ezarri behar den edo ez esatera etorri. Izan ere, ez dugu Atez Atekoak xede duen eraginkortasunari buruz informazio kontrastatu nahikorik. Alde eta kontrako argumentuak beraz, eman ditzatela beste batzuek. (LINKA)

Auzia ikuspuntu superfizial eta estetiko batetik landu nahi dugu. Nola aldatu dira Atez Atekoa ezarri duten herriak? Zein da haien aurpegi berria? Adibide bat jartzearren, Usurbil eta Astigarragak Usurbil eta Astigarraga izaten jarraitzen dute? Onar dezagun: Gipuzkoa beste bat da Atez Ateko ekimena martxan jarri denetik. Aldaketaren arduradunak ekimenaren alde eta kontra daudenak dira.

*Oharra: Badakigu argazkiak tranpatiak izan daitezkela, beraz, bildu ditugun argazkiek auziaren ikuspegirik zabalena azaltzen dute.
*Bigarren oharra: El Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, El País, Berria eta webgune instituzionaletatik hartu ditugu irudiak.

Antzuola
Antzuola
Astigarraga
Astigarraga
Astigarraga
Astigarraga

Hernani
Hernani
Hernani
Hernani
Legazpi
Legazpi

Legorreta
Legorreta
Legorreta
Legorreta
Lezo
Lezo

Lezo
Lezo
Usurbil
Usurbil
Usurbil
Usurbil

Usurbil
Usurbil

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

2 Komentarioak

  • Kulturaldia esan: 27/11/2013 at 10:20 pm

    Eskerrik asko zure iruzkinarengatik, lehenik eta behin. Gure testuaren helburua, ikusiko zenuen bezala, atez atekoaren eragin estetikoan oinarritu da. Ez genuen eritzirik bota nahi… eritzi sendorik ez dugulako, alegia. Gipuzkoan sistema berria martxan jarri bada eta ratio horiek horrela baldin badira, ados. “Then & Now”-rena apuntatuko dugu, ezbairik gabe. Milesker berriro ere eta ongi etorria zuri ere bai!

    Erantzuna
  • Gorka Bereziartua esan: 27/11/2013 at 11:03 am

    Ongi etorri Kulturaldiari, eta barka punta ateratzen hastea, baina “Atez Atekoak xede duen eraginkortasunari buruz informazio kontrastatu nahikorik” ez dagoela gezur galanta da.

    Sistema berria martxan jartzen den lekuetan publiko egin dira birziklapen tasak eta denetan %70etik gora dabiltza. Hala da hemen eta hala da mundu osoan atez atekoa martxan jarri den lekuetan. Sinistu nahi ez duena libre da horretarako noski. Libre den bezala sinisteko eguzkiak lurraren inguruan buelta ematen duela eta ez alderantziz. Baina gauza batzuk aski frogatuta daude honezkero.

    Btw, ondo iruditzen zait atez atekoaren inpaktu estetikoaz hitz egitea. Hobe irudituko zitzaidan “then&now” egin izan bazenute. Alegia, goiko irudi horiek konparatu izan bazenituzte, adibidez, uda honetan bertan Grosen hartutako instantanea polit honekin: http://t.co/rD14i0JCdC

    “Trash art” deitu diezaiokegu, zabor hutsa dela ez esateko. Kontua da, usain txar samarra daukala galeria batean erakusteko.

    Erantzuna
  • Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

    CAPTCHA Image
    Refresh Image

    *

    Lagundu!

    beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

    kulturaldia-donostia-anuncio-banner

    Azken Post-ak

    • donostiako-piratak-kulturaldia-13

      HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

      18/08/2016 | Nor Nori Nork
    • TRavesía Getaria - Zarautz.

      GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

      27/07/2016 | Auskalo
    • Portada_02

      EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

      11/07/2016 | Denborapasa
    • Portada_01_1

      BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

      28/06/2016 | Artea
    • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

      META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

      08/06/2016 | Artea
    • Ezaguna
    • Komentarioak
    • Etiketak
    • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

      HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

      03/03/2014 | Nor Nori Nork
    • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

      GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

      02/12/2015 | Agenda
    • victor-iriarte

      VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

      18/02/2014 | Pelikulak
    • tabakalera

      TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

      10/10/2013 | Artea
    • sistema-recogida-pap-portada

      IRAULTZA ESTETIKOA

      27/10/2013 | Auskalo
    • Neil-Halstead-Intxaurrondo

      ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

      23/03/2014 | Musika
    • sharon-jones-dap-kings

      BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

      18/11/2014 | Musika
    • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
    • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
    • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
    • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
    • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
    • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
    • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
    Artea
    • Hasiera
    • Kulturaldiari buruz
    • Kontaktua
    • Publizitatearen tarifak
    • HELP! We need somebody

    Etiketak

    Artea

    Búsqueda

    AVISOS LEGALES

    • Aviso legal
    • Política de cookies
    • Más información sobre las cookies

    RSS

    RSS Kulturaldia

    2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo