Osteguna, abenduak 3ERAKUSKETA + KONTZERTUA + PINTXOAK
Oskar Benas
El Subespacio, Bretxan (19:00tan)
Prezioa: doakoa
Oskar Benas artistak bere burua definitzen du “nolabait marraztu, margotu eta musika egiten duen” pertsona bezala. Haren ilustrazio-lanak aurkeztuko dira eta edateko eta jateko zerbait egongo da.
Osteguna, abenduak 3ZINEMA
“Nola?”, Fermin Muguruzarekin
Tabakalera, 19tan
Prezioa: 3,5 euro
Katrinaren 10. urteurrena bete da eta Euskal Filmotekak hondamendi natural harren gertaera zein ondorioak aztertzen dituen zikloa jarri du martxan. “Nola?” Fermin Muguruza musikariak zuzenduriko filma da eta bertan izango dugu proiekzioa aurkezten.
Ostirala, abenduak 4KONTZERTUA (R&R)
The New Piccadillys + Pelax
Intxaurrondo KE, (22:00tan)
Prezioa: 9 euro
Glasgoweko laukoteak sixties jarrera punkarekin konbinatzen du. Horren adierazgarri Los Ramones taldearen ondorengo bertsioa izango litzateke, “Judy is a punk” hain zuzen ere. Intxaurrondoko hau retro honetan Pelax ere arituko dira “Cowboy’s Orchestra Saioak” diska aurkezten.
Ostirala, abenduak 4ZINEMA (AURRESTREINALDIA)
“Cementery of Splendour”
Tabakalera (22:00tan)
Prezioa: 3,5 euro
Hilabete honetako programazio alternatiboaren pelikularik esanguratsuenetarikoa. Lehen aldiz Estatuan, Cannes-en oso arrera beroa egin zioten Apichatpong Weerasethakul zuzendari tailandarraren lan honi.
Ostirala, abenduak 4KONTZERTUA (INDIE)
Havoc + Supernova
Dabadaba (21:00tan)
Prezioa: 6-8 euro
Havoc talde donostiarraren azken kontzertua izango da 2015ean, hainbat jaialdietan parte hartu ondoren. Sendo datozte. Irungo Supernova taldea ere ikusi ahal izango dugu.
Larunbata, abenduak 5 MIKROTEATROA
“La extraordinaria historia del niño zombie”
El Sekadero (Tabakalera), 18:50-22:10 (saio ezberdinak)
Prezioa: 4 euro
Abenduak 5etik 7ra bitarte el Sekaderok mendeku bila dabilen ume zonbie baten istorioa eskaintzen digu.
Larunbata, abenduak 5FESTA (DJ-AK)
Las Marines + Dog Kids + Wild Beach + Karkel dj-ak
Le Bukowski, 23:30tan
Prezioa: doakoa
Doakoa den Hunter and The Bear kontzertuaren ostean “gau epikotzat” jo dute Le Bukowskin antolatu den festa. Zapatila erosoak eraman, dantza mordoa egingo duzu eta.
Larunbata, abenduak 5FESTA (JANARIA + EMANALDIAK + DJ-AK )
Tropical Patrulla
Dabadaba (20:00tan)
Prezioa: 8-15 euro (bigarren kasuan pare bat pintxo eta edaria sartzen dira prezioan)
Tropical Patrulla kolektiboak antolatzen duen hirugarren festa. Kasu honetan Dando La Brasa (Bilbo ) eta A Fuego Negro (Donostia) taberna-jatetxetako janariez gozatzeko aukera izango dugu eta musika, antolatzaileez gain, 2 Games One Boy argentinarrak eta granadako Caballito-k jarriko dute. Zubiari ongi etorria emango dion gau tropikala.
Igandea, abenduak 6AZOKA
Arte merkatua
Boulevard, 10:30-14:30
Sarrera: librea
Boulevarden ospatzen den ohiko merkatua hilako lehenengo igandean. Eguraldi txarra eginez gero, Gipuzkoa plazara abiatuko dira artistak.
Igandea, abenduak 6ZEREGIN SOZIALA
“Igandeko bazkaria”
Guardetxea, 10:00-16:00
Sarrera: librea
Hilaren lehenengo igandean, elkartasunezko bazkari bat eskaintzen da 60 pertsona ingururentzat. Antolatzaileek argi utzi nahi dute ekimen hau ez dela “asistentzia lana ordezkatzeko proiektu bat, baizik eta elkartrukaketa eta harreman soziala sustatu nahi duen espazioa”. Izena emateko edo lantaldean partehartzeko idatzi email honetara: igandekobazkaria@gmail.com.
Astelehena, abenduak 7KONTZERTUAK
Black Yaya (ex Herman Düne) + Patta
Intxaurrondo KE, 22:00tan
Sarrera: 12 euro
Black Yaya Herman Düne talde frantsesarekin ezagutzera eman zen liderraren pop eta indie proiektua da.
Bane + Backtrack + Adrenalized + Keep Diggin
Dabadaba, 20:00 hora
Sarrera: 12-15 euro
Sekulako hardcore gaua. Bostoneko Bane taldearen azken bira izango da 20 urteko ibilbide arrakastatsua izan ondoren. Adi egon Estatu Batuetatik ere datozen Backtrack taldearekin zeintzuk duela gutxi “Lost in Life” diska kaleratu dute . Donostiako hardcore harrobitik, aldiz, Adrenalized eta Keep Diggi taldeak.
64 Komentarioak
MaruniaShoolve
karinkaShoolve
PetyaShoolve
fyytnfShoolve