• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
victor-iriarte
Pelikulak 5

VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

Iñaki Ortiz @iortizgascon · 18/02/2014

Dock Of The Bay jaialdian ikusi ahal izan genuen Mursego ardatz duen “Invisible” film sailkaezinaren zuzendari da Victor Iriarte. Baita Tabakalerako programatzailea ere.

Lau elkarrizketa osatzeko adina informazio atera daiteke Victor Iriarterekin izandako solasalditik. Gustuko dituen gauzez hitz egiten hasten denean emozionatu, eta ondokoa ere kontagiatzen du. Gauza gehiago galdetu ahala, nahi gabe, gai nagusitik aldentzen diren gauzez hitz egiten amaitzeko arriskua dago. Bere filmetan lantzen den prozesu bera ematen da harekin mantendutako elkarrizketetan: dokumentazioa, esperimentazioa, ondorioak eta ibilbide hau eginik soilik ebatzi daitekeen emaitza. Musikaz, Mursegorentzat egindako letrez, zuzenean egindako filmen kontzeptu bitxiz hitz egiteko aukera ematen du Iriartek. Hasieran “Invisible” filmari buruzko elkarrizketa egiten ari nintzaiola uste nuen, baina minutuek aurrera egin ahala, beharbada, zinea ulertzeko duen moduaz hitz egiteko premisa dela ohartu naiz. Era berean, Iriarteren filmarentzat ere Maite Arroitajauregi (Mursego) elurretatik berpizten den irudia ere, premisa da. Super-8n grabatu zituen irudi hauek Iriartek Nafarroako Punto de Vista jaialdiko 2010. urteko ediziorako.

Berak ez bazekien ere, une horretan hasi zen “Invisible”. Irudi horiek grabatu eta gerora ohartu zen Iriarte bertan pelikula bat egon zitekeela. Une horretan bertan hasi zen Mursego “Bi (2)” izeneko bere bigarren diskoa grabatzen. Iriartek, Maiteren hainbat letren idazleak, zertarako jakin gabe, Mursegoren diskoaren grabazio prozesua filmatzeari ekin zion. Zekien bakarra grabazioaren lekuko izan nahi ez zuela zen. Argi zituen ideiak: “Kamara ez da mugituko. Enkuadratzeko era. Zuzentzeko modua. Erabaki hauek filmatzeari ekin baina lehenako finkatu nituen”. Kontzeptu nagusia ere buruan zuen: banpiro pelikula batentzat musika egitea, aurretik hitz eginda zuen gai honetaz Mursegorekin.

Gerora, irudien muntaiari ekin zion. Gutxika, grabatuak zituen irudiekin eta “funtzionatzen” duten zuriz eta gorriz egindako mozketekin egin zituen probak. Diskoaren grabaketaz ahaztu eta banpiroen pelikulekin zer ikusi handiagoa duen zerbaiti heldu zion Iriartek. Istorioa eraikitzeko ez zituen irudi gehiago filmatu, baina material berria sortu zuen soinu nahasketarentzat. Mursegoren diskoa kapaka eskatu zituen hauekin independenteki lan egin ahal izateko, eta audio berriak ere grabatu zituen; lanabesak zorrozten dituen gizonak egiten duen hotsa ere grabatu zuen. Horrela, gutxika, istorioa forma hartzen hasi zen.

invisible-victor-iriarte

Eta zein da istorioa? Alde batetik, banpiroen pelikula, edo pelikula honen musikaren grabazioa. Baina batez ere, bera eta artistaren istorioa dago; modu honetan, zuzendariak, bere barruko kontuak azaleratzen ditu. “Pelikula, abesti edo liburu bat izateak, berezkoa du distantzia markaketa. Babes bila ibil gaitezke, baina niri lehenengo pertsona gustatzen zait, eta hura aldarrikatzen dut. Pelikula honek badu karta zabaletik zerbait; ez dut astuna izan nahi, ezta nire bizitza kontatu ere. Abesti askok kontatzen du istorioa lehenengo pertsonan, eta nik  lehenengo pertsonan kontatu nahi nuen nire amodio/ desamodio abestia. Gauza bera egin dezake Maitek bere abestietan”.

invisibleMaiterekin duen erlazioaz, erlazioaren eboluzioaz hitz egin genuen; beharbada gaitik desbideratu, edo agian, gehiegi zentratu gara bertan. Euren artean harremana duten aspektu hauek abordatzean datza ,azken finean, Iriarteren lanak. “ Maite eta nire artean istorio bat egon da, baina batera lan egiten jarraitzen dugu. “Hiru”-n (Mursegoren disko berrian) jarraitzen dugu lanean, letra berriekin. Garai batean, nik idazten nituen Mursegoren abestien letra tristeak. Berak “Donki Kongu” abestia lantzen zuen bitartean, nik “Europa zaharreko banpiroen guda“, abesti gogorragoa, egiten nuen. Baina orain, azken diskoan, asko entzun den “Cumbia esquimal” (“Cumbia Villera de la Ciudad Armera”), kanta egokitu zait; umoretsua, Maitek egotzi zidan etiketa horretatik aldentzen dena

Mursegok ez zuen muntaiaren prozesuaren berririk izan, azken emaitza izan da ikusi duen gauza bakarra. “Ez nekien nondik joko zenuen, baina lan honek zure izaera bertsua islatzen du, beraz, ondo dago” izan zen Maiteren erreakzioa. Iriarteren ikuspuntua ordea, hau da: “ Niretzat, filma, berarekin elkarlanean egindako zerbait da. Hala bizi izan zuen berak, eta baita nik ere.”

Iriartek arazorik gabe aipatzen ditu bere erreferente izandakoak. Askok esan dute “Arrebato”-ren eragina nabarmena dela, bate ere banpiro eta gorriz azaltzen diren fotogramei dagokienez. Iriartek baina, pelikula hau asko gustatu arren, kontutan hartu ez zuela dio. Nagusiki, bi pelikulen eragina nabarmentzen du. Bat, Pere Portabellaren “Vampir Cuadecuc” da, Jess Francoren “Drácula” filmaren bertsioa, zeina filmatze prozesuan zehar azaltzen diren pausei buruzkoa den. Gerora Portabellak hots experimentaleko musika egin, eta hura ezarri zuen filmean. Lan egiteko modu honek erlazio handia du Iriarteren filmarekin.

Bestea,  Pedro Costaren “Ne change rien” filma litzake. Honekin duen harremana garbia da, izan ere, bertan, Jeanne Balibar abeslariaren erretratuak du protagonismoa. Bertan, Balibar bera ikus dezakegu hots probak egiten, eta honek erlazio garbia erakusten du Invisible-rekin. Gainera, momentu hartan entzuten ari zen Portishead taldearen “Third”-ek eragina izan  zuen. “Sanple asko erabiltzen ditu. Sanple horietako bat brasildarrez dago. Trantsizioak ez dira mozketa argiak, eta horrek, muntaia orduan, zer pentsatu eman zidan”.

victor-iriarte2

Hurrengo proiektua: “Lisboa”

Hurrengo proiektua izango den “Lisboaz” ere jardun genuen. Aurreko filmaren bide bera hartuko du honek, izan ere, sailkaezina eta bizitza propioa hartuz joango den proiektua da. Gai nagusia zein izango den azaldu zidanean “uste dut” esaldia txertatu zuen. Izan ere, lana amaitutzat ematen duen arten, ez du zertan dabilen jakingo. Eric Rohmer-en “Las noches de la luna llena” hartuko du oinarritzat. Bereziki, Pascale Ogier-ek 80. hamarkadako  Elli&Jacno musika taldearen abesti bat dantzatzen dueneko pasartea. Elementu honetatik abiatzen da “Invisible” elurretan filmatutako irudietatik abiatzen zen bezala. Ogierren bizitza aztertu, eta hori kontutan hartuz ari da bere kontakizuna sortzen. Rohmer-en filmaren “remake bitxia” sortu nahi du.

“Violeta Gil aktoresarekin hasi ditut filmatze lanak, ikusiko dugu emaitza zein izango den. Horrelakoak dira nire prozesuak: esperimentatu, dokumentatu, Ogierren film guztiak ikusi, viniloa lortu, eta alderdi musikala aztertu.”  Filmaren gai nagusia iraganetik etorkizunaz mintzatzea izango da. Adibide moduan, Ogierren elkarrizketa aipatu zuen Iriartek: Bertan, Ogierrek 2000. urtea etorkizun gisa identifikatzen zuen. Luis López Carrascoren “El futuro” filmaren eragina ere aipatzen du Iriartek. Motibatzen duen gaia darabilela azaltzen du.

Zine independentearen zirkuitua

Iriarte Tabakalerako programatzaile izanik, horri buruz ere mintzatu ginen; baita Tabakaleran bertan hasi den zine independentearen zirkuituari buruz ere. Hainbat kultur etxe batu dira zirkuitu komertzialetik at gelditzen diren filmak eskaintzeko asmoarekin. “Madril eta Bartzelonan bizi ez diren ikusleriari film “ezberdin” hauek eskaintzeko adi egon behar izan gara”. Hala ere, Iriartek aitortzen du Trueba zinemek ere eskaintzen dituztela beste zinemetan ikusgai ez dauden filmak. Lengoaia zinematografikoari aportazioa egiten dieten filmak bilatzen dituzte, edo behintzat, bere gain arriskua hartzen duen filmen bat. “Edo autoritate edo formagatik, zerbait eskaintzen duten filmak”.

Hiru pelikula iragarri ditu jada zirkuitu honek. Horretan jarraitzea da ideia, eta hurrengo programazioa lantzen ari dira egun. Philippe Garrel-en “La jalousie” filma eskaintzea izugarri gustatuko litzaioke Iriarteri, baina berria da filma, eta garestiegia oraindik. “I Used to Be Darker” filma (zeinari buruz mintzatu  garen) da eskainiko duten hurrengoa datorren asteartean, hilak 25.

 

i-used-to-be-darker

Partekatu Tweet

Iñaki Ortiz

Fundador de Precriticas.com donde hago críticas de cine. En una ocasión escribí para Dirigido Por. Una vez Fernando Tejero me llamó cutre. Mis películas favoritas son las que están por hacer. Esas, y "En busca del arca perdida".

- http://www.precriticas.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • CANNES 20140518
Regissören Ruben Östlund fotograferad under filmfestivalen i Cannes. Östlund tävlar med sin film Turist (Force Majeure) i sektionen Un certain regard.
Foto: Pontus Lundahl / TT / kod 10050 Pelikulak

    RUBEN ÖSTLUND ZUZENDARI SUEDIARRA, VÍCTOR IRIARTEREN USTEZ

  • 400-Blows-golpes-coups-truffaut Pelikulak

    TABAKALERAKO ZINEA: AZAROAREN PROGRAMAZIO BOROBILA

  • difret Pelikulak

    GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA: 10 GOMENDIO

5 Komentarioak

  • binsoxync esan: 06/12/2018 at 11:33 am

    Hej jestem z Polski. Dzieki za przyjecie. Moge pomoc w czyms?

    Erantzuna
  • binsoxync esan: 05/12/2018 at 10:02 pm

    Hej jestem z Polski. Hi i am from Poland. binsger

    Erantzuna
  • Thethync esan: 01/12/2018 at 3:17 am

    hello. i am from poland. i uwielbiam was!

    Erantzuna
  • qasZen esan: 24/11/2018 at 6:09 pm

    can i help us with this site hm??

    Erantzuna
  • qasZen esan: 24/11/2018 at 1:21 am

    hello all users. i am quas wenkis from mali.

    Erantzuna
  • Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

    CAPTCHA Image
    Refresh Image

    *

    Lagundu!

    beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

    kulturaldia-donostia-anuncio-banner

    Azken Post-ak

    • donostiako-piratak-kulturaldia-13

      HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

      18/08/2016 | Nor Nori Nork
    • TRavesía Getaria - Zarautz.

      GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

      27/07/2016 | Auskalo
    • Portada_02

      EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

      11/07/2016 | Denborapasa
    • Portada_01_1

      BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

      28/06/2016 | Artea
    • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

      META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

      08/06/2016 | Artea
    • Ezaguna
    • Komentarioak
    • Etiketak
    • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

      HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

      03/03/2014 | Nor Nori Nork
    • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

      GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

      02/12/2015 | Agenda
    • victor-iriarte

      VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

      18/02/2014 | Pelikulak
    • tabakalera

      TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

      10/10/2013 | Artea
    • sistema-recogida-pap-portada

      IRAULTZA ESTETIKOA

      27/10/2013 | Auskalo
    • Neil-Halstead-Intxaurrondo

      ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

      23/03/2014 | Musika
    • sharon-jones-dap-kings

      BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

      18/11/2014 | Musika
    • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
    • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
    • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
    • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
    • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
    • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
    • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
    Artea
    • Hasiera
    • Kulturaldiari buruz
    • Kontaktua
    • Publizitatearen tarifak
    • HELP! We need somebody

    Etiketak

    Artea

    Búsqueda

    AVISOS LEGALES

    • Aviso legal
    • Política de cookies
    • Más información sobre las cookies

    RSS

    RSS Kulturaldia

    2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo