Jakina denez 1516-2016. Bake-itunak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren Bake-ituna proiektuko erakusketa nagusia da. Baita Donostiakoa ere. Eta desberdinak baina jarraituak diren bi esparrutan garatzen da, biak hirian kokatuak: San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean. Zuloaga plazako museoaren ordutegira egokitu behar izan da Koldo Mitxelena, hain zuzen ere bisitek jarraitasun hori izan dezaten; beraz, asteartetik igandera, 10etatik 20etara, bisita dezakezu erakusketa beheko solairuan eta baita azken solairuan, Ganbara izeneko erakustokian. Azkeneko kasu honetan “1930. Donostiako hitzarmenean” izeneko eranskinarekin topatuko zara. Urte hartako abuztuaren 17an ideia errepublikano eta sozialistak zituzten agintariak bildu ziren Donostian, akordio bat lortu eta Alfonso XIII.aren erregealdia amaitzeko asmoz.
Antolatzaileen gomendioa saltatuko dugu -lehenengo, San Telmo bisitatu behar dela diote, 6 euro balio du sarrerak- eta Koldo Mixelenako doako ibilbidea proposatzen dizugu. Ez dituzu Picasso, Goya eta Rubens bezalako izenak aurkituko baina asko dago ezagutzeko eta gozatzeko. Azken finean, Pedro G. Romero komisarioaren galdera berbera da hemen ere: zer dela-eta bakeari buruzko erakusketa bat?
Aurelio Artetaren ezpatadantzariak (1913):
Errepublikaren irudiaren feminizazioa, emakumea sinbolo gisa, Antonia Merce “La Argentina”k gorpuztua:
Espainiako armadak marokoarrei kendutako kainoietako bat. 1860koa da:
Gudu kimikoen basakeriak itxuragabetutako aurpegien argazki bilduma. Inpakto handiko obra:
Fidel Castro eta komunismoa:
Pakearen ordua. Hiroshima Peace Memorial museoak Bake-ituna erakusketari utzi dion erlojuetako bat:
Eta gerrari ez:
Ez dago komentariorik