• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
tabakalera
Artea 2

TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

Redacción @kulturaldia · 10/10/2013

Tabakalera 'kultura garaikidearekin lotutako proiektuak sortzen laguntzea helburu duen eta eraikitze prozesuan dagoen zentroa da, eztabaidarako eta hausnarketarako bide emango duena', bertako webgune ofizialak dioen moduan. Ondorengo 13 gakoetan, oztopoz beteriko prozesu luze, konplexu eta bihurgunetsua azalduko dugu.

1

Abiapuntua: 2001. urtea. Donostian erreferentziazko gune artistiko bat martxan jartzea erabaki zuen Odon Elorza Donostiako alkate ohiak. Modu honetan, merkatalgune bat eraikitzeko ideia baztertu zuen. Diputazio eta Eusko jaurlaritzaren laguntza lortu zuen lan handiko operazio honek -26.000 metro karratu dituen zabalguneaz ari gara -. Guggenheim museoaren “boom”-aren ondorengo urteak ziren.

2

Ia mende bateko historiaren ostean tabako fabrika zaharra itxi zuten. Bertako langileak indemnizatu eta Logroñon kokatu zituzten horietako batzuk.

3

Hiru erakundeek erosi zuten eraikina 2004. urtean, eta CIC (Centro Internacional de Cultura Contemporánea) sortu zuten proiektua kudeatzeko helburuarekin.

4

Eraikinarekin egin nahi zenaren berririk ez zegoenez, zalantzak sortu ziren. Zein da proiektua? Zein da bilatzen den asmoa? Ez da erraza zigarroak fabrikatzetik kultura fabrikatzera igarotzea.

5

Udaletxea, Diputazioa eta Eusko Jaurlaritza ados jartzea lortuko zuen norbait bilatu zuten, Tabakaleraren etorkizuna behar beste zehazteko gai izango zena. Kursaalak izandako arrakastaren aitzakian, José Miguel Ayerza (Moneoren Kuboen gerente ohia eta egun ADEGI elkarteko idazkari nagusia dena) zen hautagai nagusia, baina azkenean, Joxean Muñoz hautatu zuten 2006an.

6

Ez zegoen argi eraikinari zein erabilera emango zitzaion (ez kanpotik ez eta barrutik ere), baina bitartean, hainbat ekintza eta erakusketa antolatu zituzten fabrikan bertan. Arrakastarik handia izan zuen ekimenetako bat 2007an antolatu zen Julian Schnabelen “Summer” erakusketa izan zen.

7

Aurrerapausoak. 2008an eraikinaren eraberritze arkitektonikoa xede zuen lehiaketa internazionalerako deialdia egin zuten. Eraikinaren “berezitasuna” errespetatzea zen baldintzetako bat.

8

Jon eta Naiara Montero aita-alaben “Tres en Raya”·proiektua izan zen garaile. Proiektu honek esku-hartze gutxi eskatzen zuen, baita eraikin zentralaren gainean “ beirazko solairu berri bat ” eraikitzea proposatu ere.

tabakalera-tres-en-raya

9

“Proiektuarekin koherente izan nahian” eta lau urtez zuzendari lanetan aritu ostean, 2010eko maiatzean kargua utzi zuen Joxean Muñozek. Hiru erakunde arduradunek aurrekontua murriztu zuten krisiaren ondorioz, eta honek, Joxean Muñozek “defendatutakoa zapuztu” zuen.

10

2011ko apirilean hasi ziren eraikuntza lanak.

11

Anabasa berriro ere. Aurrekontuaren murrizketek Muñoz eta Tabakaleraren plana (“ Kultura bisualaren fabrika”) arriskuan jarri zuten. Hasierako planetatik hamar urtera, une arriskutsu batera helduak ziren. Kinka larrian jarri zen proiektuaren etorkizuna. Bueltan ziren kexak berriro ere. Eraikuntza lanek aurrera egin zuten… baina oso motel.

12

2012 amaieran, Madrilgo “Matadero”-ko edukiak kudeatzetik zetorren Ane Rodríguez donostiarra izendatu zuten zuzendari. “Sinesgarritasuna berreskuratzea da gure erronka nagusia” azaldu zuen zuhur.

13

Inor ez da inaugurazio data ezartzera ausartzen. Ezta Donostia Europako hiriburu kultural izango den 2016. urterako ere. Bitartean, aurrera doaz lanak.

Artea
Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

2 Komentarioak

  • Tabakalera - Komunikazioa esan: 28/11/2013 at 11:47 am

    Egun on,

    zuen idatzian aipatzen duzuen moduan, fabrikaren zaharberritzea aurrera doa. Aurrikusitako epeak betez ari dira lanean, eta 2015ean amaituko da prozesua. Urte hori bera bukatu baina lehenago irekiko ditu ateak Tabakalera berrituak.

    Mila esker.

    Erantzuna
    • kulturaldia esan: 28/11/2013 at 11:52 am

      Egunon eta milesker zuen informazioarengatik. Asko pozten gara 2015ean Tabakaleraren obrak bukatuko direlako eta urtea amaitu baino lehen ateak irekiko direlako. Zorte on!

      Erantzuna

    Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

    CAPTCHA Image
    Refresh Image

    *

    Lagundu!

    beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

    kulturaldia-donostia-anuncio-banner

    Azken Post-ak

    • donostiako-piratak-kulturaldia-13

      HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

      18/08/2016 | Nor Nori Nork
    • TRavesía Getaria - Zarautz.

      GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

      27/07/2016 | Auskalo
    • Portada_02

      EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

      11/07/2016 | Denborapasa
    • Portada_01_1

      BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

      28/06/2016 | Artea
    • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

      META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

      08/06/2016 | Artea
    • Ezaguna
    • Komentarioak
    • Etiketak
    • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

      HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

      03/03/2014 | Nor Nori Nork
    • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

      GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

      02/12/2015 | Agenda
    • victor-iriarte

      VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

      18/02/2014 | Pelikulak
    • tabakalera

      TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

      10/10/2013 | Artea
    • sistema-recogida-pap-portada

      IRAULTZA ESTETIKOA

      27/10/2013 | Auskalo
    • Neil-Halstead-Intxaurrondo

      ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

      23/03/2014 | Musika
    • sharon-jones-dap-kings

      BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

      18/11/2014 | Musika
    • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
    • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
    • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
    • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
    • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
    • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
    • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
    Artea
    • Hasiera
    • Kulturaldiari buruz
    • Kontaktua
    • Publizitatearen tarifak
    • HELP! We need somebody

    Etiketak

    Artea

    Búsqueda

    AVISOS LEGALES

    • Aviso legal
    • Política de cookies
    • Más información sobre las cookies

    RSS

    RSS Kulturaldia

    2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo