• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
sharon-jones-dap-kings
Musika 2

BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

Jon Pagola @jonpagola · 18/11/2014

Sharon Jones-ek 2013an pairatu zuen gaixotasun larri bat gainditu du. Ostegunean Kursaal-era dator. Hauek dira bizirik dirauen abeslariaren gakoak.

Gaixotasun larri bat gainditu du…

Aurreko urtean minbizi larri bat diagnostikatu zioten eta abenduaren 31ean izan zuen kimioterapiaren azken saioa. 2014 hasieran, ordea, eszenatokietan igotzen hasia zen jada. Behin baino gehiagotan esan du ahultasuna gainditzeko errezetarik emankorrena  kontzertuetan egiten dituen ariketa fisikoak direla. Zuzenean ez da geldirik geratzen.

_Sharon_Jones_Daptone

…baina arrasto batzuk utzi dizkio

Gaixotasunaren ondorioz, The Dap-Kings (Gabriel Roth-en taldea alegia, doinu eta abestien arduradunak) uste baino beranduago plazaratu du “Give The People What They Want” diska, beren  seigarren lana. Kantuen letrak Sharon Jones-ek pairatu duen gaixotasunaren aurretik idatzi zituzten, baina abesti batzuk (“Retreat” eta “Stranger To My Happiness”) esanahi berriak dituzte minbizia pasa ondoren. Kursaalen normalean baino ile motzagoarekin ikusiko dugu Jones.

I´m black and I´m proud

James Brown bezala, Augusta-ko (Georgia) auzo batean jaio zen. “I Feel Good”-en abeslaria bezalaxe beltza da eta harro dago. Behin azalaren kolorea argitzeko esan zioten eta ezetz esan zuen.

Korista izan zen bakarlaria izan aurretik

Korista gisa hasi zen Lee Fields lagun eta soul abeslariarentzat. Gabriel Roth abeslari baten bila zebilen eta Jones-ek fitxatu zuen. Donostiara bi aldiz etorri da. Azkenekoa, 2012ko Jazzaldian, eta dexente lehenago Ilunbeko zonaldera, ia guztiz ezezaguna zenean.  Gaur egun soul-funk musikaren erregina da.

Lehen arrakasta: “(How Long) Do I have to wait for you”

Sharon Jones and The Dap Kings-en bigarren diskan, “Naturally” (2005), agertzen den abestia da. Spotify-n, adibidez, ia 2 milioi erreprodukzio ditu eta taldearen diskografiaren gailurrenetako bat da. Geroztik ireki zitzaizkion arrakastaren ateak.

Beste erregealdia: Dap-Kings

The Dap-Kings azken urteotan soul musika berpiztu duen disketxearen talde nagusia da, Daptone Records. Sharon Jones eta, orohar, musika beltzak eskertu beharreko lan aparta burutu dute. Datu bat: “Black to Black” (2006), Amy Winehouse-n lan arrakastatsua, Brooklyn-eko Daptone Records estudioan grabatu zen.

Sharon Jones & the Dapkings

Soul musika ez da gaztetxoen kontua

Salbuespen nabarmenak (Eli Paperboy Reed, esate baterako) baldin badaude ere, gaur egun egiten den soul ernagarriena zorigaiztoko bizitza izan duten jende helduak lantzen du: Lee Fields, Charles Bradley, James Hunter… Sharon Jones-i arrakasta 50 urterekin iritsi zitzaion. Aurretik denetarik egin zuen, besteak beste, kartzelan lanean ibili zen. Eta musikan ez zuela arrakasta izango esan zioten, zaharregia zela, emakume txikiegia…

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

2 Komentarioak

  • gara esan: 18/11/2014 at 11:38 am

    Bai bai bai… nik joan nahi dut kontzertua ikustera… Soul-a ikusteko ez ditut aukera gehiegi izaten eta. Menkantaria! Ea zortea dudan…

    Erantzuna
    • kulturaldia esan: 19/11/2014 at 4:23 pm

      Mila esker parte hartzeagatik! Ea hurrengoan zorte gehiago duzun…:)

      Erantzuna

    Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

    CAPTCHA Image
    Refresh Image

    *

    Lagundu!

    beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

    kulturaldia-donostia-anuncio-banner

    Azken Post-ak

    • donostiako-piratak-kulturaldia-13

      HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

      18/08/2016 | Nor Nori Nork
    • TRavesía Getaria - Zarautz.

      GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

      27/07/2016 | Auskalo
    • Portada_02

      EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

      11/07/2016 | Denborapasa
    • Portada_01_1

      BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

      28/06/2016 | Artea
    • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

      META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

      08/06/2016 | Artea
    • Ezaguna
    • Komentarioak
    • Etiketak
    • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

      HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

      03/03/2014 | Nor Nori Nork
    • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

      GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

      02/12/2015 | Agenda
    • victor-iriarte

      VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

      18/02/2014 | Pelikulak
    • tabakalera

      TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

      10/10/2013 | Artea
    • sistema-recogida-pap-portada

      IRAULTZA ESTETIKOA

      27/10/2013 | Auskalo
    • Neil-Halstead-Intxaurrondo

      ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

      23/03/2014 | Musika
    • sharon-jones-dap-kings

      BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

      18/11/2014 | Musika
    • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
    • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
    • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
    • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
    • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
    • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
    • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
    Artea
    • Hasiera
    • Kulturaldiari buruz
    • Kontaktua
    • Publizitatearen tarifak
    • HELP! We need somebody

    Etiketak

    Artea

    Búsqueda

    AVISOS LEGALES

    • Aviso legal
    • Política de cookies
    • Más información sobre las cookies

    RSS

    RSS Kulturaldia

    2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo