• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donostiako-piratak-kulturaldia-13
Nor Nori Nork 0

HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

Jon Pagola @jonpagola · 18/08/2016

Nola hasi zen hau guztia? Zeintzuk dira Piraten sustraiak? Nola egin da hain handia? Bi piratekin solasean aritu gara. Argazkiak: Donostiako Piratak

Kale Nagusiko muturrean dagoen Santa Maria elizaren eskailerak igo bezain laister mezu batek ematen dio ongi etorria bisitariari. “Ez dugu sexu erasorik onartzen. Babosoak marrazoetara”. Donostiako piratak dira. Alde Zahar eta kaiaren artean sakabanatuta dituzten kartelek balore ezberdinetan sustatzen den mugimendu hiritar baten aurrean gaudela erakusten digute: parekidetasuna, jasangarritasun-iraunkortasuna, euskara eta partaidetza dira, orohar, lelo nagusiak. Aurtengo txupinazoa, esate baterako, errefuxiatuak bota dute. Piratak ezagunak dira abordaiarekin egiten dutelako eztanda eta kaian, flamenka izeneko gunean, jai-giroan ibiltzen direlako. Baina haratago doan mugimendua da. Aste Nagusia eraldaketa sozialerako tresna dela erakutsi nahi dute.

Portaletaseko arkupean geratzen gara eta bertan Uxue Santiago (Bihurrietako kofradiakoa) eta Haritz Zalduarekin (KalepOzakoa) elkartzen naiz. Haritz kalimotxo edalontzi batekin agertzen da eta, nolabait, bere gorputzari itsatsita dagoen objektu pertsonala dirudi. “Zer kostatzen zait baso hau soka batekin lotu, etxera eraman eta hurrengo egunean bueltan ekartzea? Trago bakoitzeko plastikozko edalontzi bana erabiliko bagenu pentsa ezazu zein kalte egingo genioke ingurumenari”, azaltzen du. Biak Piraten mugimendua osatzen duten kofradia ezberdinetan parte hartzen dutenez, haien kolore eta ezaugarri propioak dituzte.

donostiako-piratak-kulturaldia-06

Arratsaldeko zortziak dira. Gaueko kontzertuetarako dexente falta den arren, dagoeneko kaiaren giroa berotzen hasia da. Muntaia, azken uerteotan ohikoa den bezala, izugarria da. Gero eta oihartzun handiago duen kolektiboa da: Telecinco eta La Sexta kateetako albistegietan abordaiaren berri eman dute. Musika atzean utzi dugu eta urrunean entzuten den hari musikala dirudi. Lurrean eseri gara eta kaiaren izkina batean gaude. Kalimotxoa eskaintzen du Haritzek.

Nola hasi zen hau guztia? Zeintzuk dira Piraten sustraiak? Nola egin da hain handia? Zein da beraien historia? Zeintzuk finantziazio iturriak? Galdera hauen erantzunak jakin nahi badituzu irakurtzen jarraitu behar duzu.

Donostiarrak, txoznak hil dira

Batek baino gehiago gogoan izango ditu Aste Nagusian jartzen ziren txoznak. Garai hartako kontzertuak ere. Hondarribiako Dut taldearen kontzertu historikoa eta Fermin Muguruzaren metamorfosi musikaletako bat etortzen zaizkigu burura solasaldian. Historiaren genesiara joan behar bagara, aurrehistoriara, hain zuzen ere. Uxuek 1983ko jai batzordeari eusten dio. Ondoren, txoznen paralisia aztertzen dute. “Urtero, urtero jende berdina zegoen hango festak mantentzeko, ez zegoen erreleborik eta errelebo bat sortzen zenean oztopoak topatzen ziren. Azkenean etsi egin behar izan zuten”. 2002an alde zaharrean zebiltzan gazte batzuek gynkana moduko bat antolatu zuten Ikatz kalean. Jolasa eta festa. Piraten kimuak hemen daude.

donostiako-piratak-kulturaldia-11

donostiako-piratak-kulturaldia-05

“Kale guztian zehar oztopo ezberdinak jartzen ziren, hasieratik bukaera arte”, nabarmentzen du Haritzek. Gynkana jai-giroan egiten zen, automobilaren gurpilaren pneumatikoak sakabanatuta lurrean jarri, behetik pasa, taberna batean zurito bat hartu, beste batean txupito bat… eta horrela. Argi dagoena da ez zutela Aste Nagusiko espiritu eta programazioarekin bat egiten. Donostiako Piraten webgunean ondo garatzen den ideia da hau: “Piratak gara, eta donostiarrak. Baina ez gara jai ereduaren bidez saltzen ziguten Donostia horretakoak. Belle Epoque-a, monarkia eta paisaia postalezkoa. Jai pregoietatik kanpo utzi gintuzten, eta irudimenari eta lanari esker, gauden lekura heldu gara”.

Lehenengo abordaia

2003. urtea. 150 lagun inguru. Permisurik ez. Abentura. Emozioa. Eta arriskua zentzu ezberdinetan ulertuta. Donostiak kaiarekin duen erlazioa historikoa oso estua denez, hiria abordatu behar zuten konklusiora iritsi ziren gazte haiek. Haritzen esanetan “lekuz kanpo ginenez gure lekua hartu egin behar genuen”. Bi gauza argi eta garbi gogoratzen ditu: segurtasuna eta bidetik geratzen ziren hondakin guztiak txukundu behar zituztela badia kutsugabe utz zezaten. Kontxako hondartzara iritsi zirenean ezusteko batekin aurkitu ziren: udaltzainak bertan zeuden. Baimenik ez zutela leporatu zieten. Egun hartan bertan asanblada bat antolatu eta erabaki orijinal batera ailegatu ziren: baltsa guztiak udaletxeko atean utziko zituzten.

donostiako-piratak-kulturaldia-04

“Oso ekintza sinbolikoa izan zen”, azpimarratzen du Uxuek. “Donostiako erdialdetik eta hiriko punto turistiko handienetik irten eta bertatik aterata badia abordatu. San Sebastián de postal hori suntsitu eta hiriaren erdialdera joan ginen”. Gaur egun milaka lagun dira abordaian parte hartzen dutenak.

Ispilua: Irungo Moskutik Vallecasera

Jai-mugimendu ezberdinek, Euskal Herritik at ere bai, Donostiako Piratak erreferente eta modelu gisa hartzen ohi dute. Sentsazio pozgarria da hori baina Uxuek aitortzen duen bezala, bere kontrapartidak ere baditu. “Gorputz handiko mugimendu bat da eta horrek kompromiso bat dakar. Eredu bat baldin bagara gauzak ondo egiten saiatu behar gara”. Hasieran, aldiz, jaio-berri zen ume bat zenean, ereduak besteak ziren: jai herrikoiak. “Herritik eta herriarentzat sortutako jaiak”, alegia, eransten du Haritzek. “Izan daitezke Lesakako San Ferminak, Irungo Moskuko jaiak, EHz Festibala, Vallekaseko bukaneroak egindako zerbait…”, dio Uxuek.

donostiako-piratak-kulturaldia-08

Ez dizkiote ateak inori ixten, denak dira ongi etorriak, eta dikotomiaren aurkariak dira: suak ikus ditzakezu, helatu bat hartu eta flamenkara abiatu. Zergatik ez? “Donostiarrak gara eta donostiarrentzako sortu den mugimendua da hau. Hori aldarrikatzen badugu”, jarraitzen du Uxuek, “saiatu behar gara ahalik eta eskaintza onena egiten, ahalik eta jende gehiagok sentitzeko bere lekua dela, bertan ere lekua baduela”. “Hori da!”, erantzuten du Haritzek . “Noizbait gertatuko balitz alkatea etortzen dela gurekin jolastera hobeto! Azkenean hiritarra eta donostiarra da”.

Udaletxea eta Piratak: erlazio bihurgunetsua

Mugimenduaren ADN-an ez dira sartzen kontra edo etsai bezalako hitzak. Elkarkalana da gehien errepikatzen duten kontzeptua. Hasieran jai alternatiboen papera bete zuten eta orain jai inklusiboari lekukoa eman nahi diote. Ez da bide erraza. Mina sorrarazi du azkenaldian EAJ-PSEko udaletxeak hartu duen erabaki bat -gaueko ordutegia murriztu diete, 3:30etan musika moztu behar da eta egun berezietan 4etan- eta, batez ere, azkenaldian isuri diren komentario batzuek abordaiaren segurtasunaren inguruan. Abordaia, dena esan beharra dago, udaletxeak programa ofizialean sartzen duen piraten ekimen bakarra da.

Lehenengo kasuari heltzen diogu eta Jazzaldiarekin egiten dute konparazioa. “Heineken sponsorra dagoenean udalak babesten du, baina hiritarrek zerbait egiten dutenean ez dugu babes hori sentitzen”, diote. “Guk ez dugu nahi inorren aurka egin eta jarrera horrekin goaz urtero, baina ez dugu sentitzen bueltan berdina jasotzen dugunik; haien etsai gisa ikusten gaituzte”. Bigarren kasuan, errealitatea da Piratak oso serio hartu dituztela segurtasun protokolo guztiak, hamaika protokolo baitaude: suhiltzaileekin formakuntzak egin dituzte, Gurutze Gorria eta DYA-rekin erlazio sakona dute… Norbaiti zerbait pasatzen bazaio edo ekaitza edo haizeak gogor jotzen badu beharrezkoak dituzten segurtasun protokoloak aktibatzea besterik ez dute. Segurtasuna bermatzen dute. 

donostiako-piratak-kulturaldia-02

Gogora ezazu zer pasan zen Esne Beltzarekin: ekaitzaren ostean kontzertua bertan behera utzi behar izan zuten. “Flamenka bost minutuetan ebakuatu genuen eta protokolo guztiak aktibatu genituen. Suhiltzaileak eta udaltzainak etorri zirenerako dena husturik zegoen. Zoriondu gintuzten. Urtero zoriontzen gaituzte”, dio harro-harro Uxuek.

Post-Bildu garaian aldaketarik sumatu al duzue? Erlazioa okerrera joan al da? Uxue eta Haritzen ikuspuntua berbera da. “Soziologo askok esaten duten bezala, gatazka ekidiezina da eta erlazioak desberdinak dira orain. Izan Bildu, izan PNV, PSOE edo PP, udaletxera jarrera berekin joango gara; akaso hainbat udalek, beraien ideologia eta filosofiarengatik, erreztasunak edo zailtasunak jarri ditzakete, baina gatazka beti ematen da”.

Autofinantziazioa eta partaidetza power

Arropa (kamisetak, zapiak, txalekoak…) donazioak, Santo Tomas eguneko txozna, estropadetan ekis gauza egin… Lan talde bat dago estrategia ekonomiko bakoitzaren atzean. Laguntza publiko eta pribatuak izan badituzte ere xedea autofinantzaketa da. Inork ez du kobratzen. Denak boluntarioak dira. Musutruk egiten dute lan. Momentu zehatz honetan “hausnarketa prozesu” batean daude murgildurik: Flamenkako txozna da diru sarrera nagusia eta ondo adierazten duten bezala, “Aste Nagusia ez da bakarrik alkohola eta parranda. Zerbait gehiago da”.

Koadrila ezberdinak hamar kofradietan integratzen dira. Haritzena KalepOza da eta izenak berak dioen bezela, Aste Nagusiari kolorea eta poza emateko jaio dira. Horretaz gain hockey eta kirolarekin identifikatzen dira eta hainbat ekimen jartzen dituzte martxan. Aurten, ordea, ezingo dute kaian waterpolora jolastu udaletxeak kanpoko itsasontzietako makil buiak jarri ditu eta. Doodle aplikazioa erabiltzen dute denak lan-txanda ezberdinak antolatzeko. Atzo goizean 19 pertsona zeuden apuntatuta Flamenkako txoznan ostiral gauean lan egiteko. 25 inguru behar dituzte. Horietako bat Haritz da. Dohain egiten du lan, noski.

donostiako-piratak-kulturaldia-01

donostiako-piratak-kulturaldia-03

Denetara 1.000 lan-txanda ditu asteak eta denak betetzea lortu dituzte. Partaidetza sustatzea lortu dute. “Jendea iristen zaigu eta horrelako zerbait esaten digute: eskaintzen duzuen ordainetan nik zerbait ere eskaini nahi dut. Eta izan daiteke gau batean turnoa egitea Flamenkako txoznan edo Trinin; argazki kamara hartu, Erromeri egunera igo eta komunikatiboki estali; abordatze egunean hondakinak jaso; etab.”

Musika: bertsoak bai, cumbia eta reggae feminista ere bai

Lehenengo urtean bi bafle zituzten, bertsolari batzuk agertu ziren eta Igeldoko trikilariak nahiz euskal dantzak izan zituzten. Orain eszenatoki galanta dute. Hasierako norabidea zein zen argi zegoen: euskal musika, euskal kantak. Gaur egun estilo ezberdinetara abiatu dira arrakasta handiarekin “donostiarrak estilo desberdinak entzuten dituzten bezala”. Estilo eta musika berrien ibilbidearekin ez dute oraindik amaitu eta beraien artean eztabaida sorrarazi duen gaia da hau. “Zein da gure rolloa? Euskal musika soilik?”, galdetzen dio bere buruari Haritzek. Flamenkako gunera La Mala Rodríguez, Manu Chao eta Su Ta Gar bezalako artista ezberdin eta esanguratsuak pasa dira iraganean. Aurten, besteak beste, taularatuko dira Tremenda Jauria, (cumbia eta reggae feminista), errumaniako musika lantzen duen talde bat eta Willis Drummond.

donostiako-piratak-kulturaldia-10

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • jone-san-martin Nor Nori Nork

    JONE SAN MARTIN: DANTZA, BERLINEKIKO MAITASUNA ETA TXIPIROIAK TINTAN

  • Portada_2 Nor Nori Nork

    DIEGO MATXINBARRENA: DISTIRA GEOMETRIKOA

  • ruth-pérez-de-anucita-amiga-de-papel Nor Nori Nork

    RUTH PÉREZ DE ANUCITA: PAPEREZKO LAGUNA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo