Madrilgo inprobisazio antzerki taldeek “Los Doctores” izenez ezagutzen duten talde hau, Liga Impro ya-n, inprobisazioan aritzen diren bi taldek aurka lehiatzen duten ekitaldian, sortu eta 2012an ezagutarazi zen taldea da. Lehiaketa hirutan irabazi ostean, La Consulta ekitaldi propioa sortzea erabaki zuten.
Bat-bateko antzerkia zuzentzen duen araua… araurik ez dagoela da. Harrigarria bada ere, aktoreek ez dute gidoirik, ez eta helduleku suerta dakieken testurik ere. Gidari edukiko duten gai bati ekingo diote, gai orokor bati, zeinak antzezlanak nondik joko duen azal dezakeen. Horregatik da bat-bateko sorkuntza.
Publikoaren laguntza ere baliatzen dute: ekitaldira sartzean, paper zati bat eman eta burura etorritako lehen gaia idatz dezaten eskatzen diete. Aktoreek paper zatiak irakurri, eta denbora pixka bat hartu ostean, gai hura burutzeari ekiten diote.
Mansok azaltzen duenez “Coaching-etik datorren coucheo hitzarekin izendatzen dugu denbora tarte hori”. Antzezpenaren norabidea markatuko duten segundoak dira. Espazioa finkatu, aktoreen estatusa erabaki –aktorea nolakoa izango den-… eta antzeztera, ez dago gehiagorako denborarik”.
Madrileko Asura Antzerki tailerrean, inprobisazioa “lan eszeniko ausarta; gorputzaz hotsaz eta irudimenaz airean egindako idazketa” gisa definitzen dute. Espainiako hiriburuan, halako ekitaldietara bertaratzea ohiko plan bilakatu da. Astean hamar bat antzezlan aurkezten dira eta zoragarria da publikoaren erantzuna. Antzerki genero honek gozatzen duen egoera onaren errudun dira Jamming edo Impromadrid bezalako konpainia sendoak.
Noizko Inpro ikuskizun bat inguru honetan? Mansok badu Los Doctores de la Impro taldeak Euskal Herrian –Donostian parada eginda- hainbat ikuskizun lotu ditzakeen itxaropena. Baliabide ekonomiko urriekin Espainian zehar arrakastatsuak izan diren hainbat sesio eman ostean, bada haien errezeta Gipuzkoara ekartzeko garaia.
Ez dago komentariorik