• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
chica-rock-and-roll
Artea 0

HALAKOAK DIRA DONOSTIAKO ROCK DISEINATZAILEAK (1. SAIOA)

Redacción @kulturaldia · 07/05/2014

Lau neska gazte gipuzkoarrekin bildu gara. Diseinatzaileak dira eta rockaren koordenaden inguruan ibiltzen dira. Hau da haien presentazio karta.

Rockaren ingurura alderdi (kartelak, disko azalak) eta estilo ezberdinetatik gerturatzen diren diseinatzaileak bilduko dituen konpilazio baten faltan, erradiografia (partzial) honetan donostiar eszenan ezinbestekoak diren lau izen bildu nahi izan ditugu gure gizartean geldirik dagoen sortzaile artistiko musikalen zentsua biziberritu asmoz. Zenbat aldiz solastu dira hedabideak gazte profesional hauetaz? Zenbatek jarraituko du diseinatzaile gisa lanean, 10 edo 15 urte barru? Erantzuna dena delakoa ere, ongi etorriak (baita hemen aipatuak izan ez zaretenak ere).

Jarraian beraz, lau neska gipuzkoar elkarrizketatuko ditugu. Bigarren saioan rockaren inguruko musika eta kultur arloetan dabiltzan lau diseinatzaile elkarrizketatuko ditugu.
 

MAIDER NÚÑEZ aka IRON MAIDER (Pasaia, 1991)

iron-maider

Batxilergo artistikoa ikasi zuen Usandizaga institutuan. Ikasketak amaitzean, publizitate arloko Grafika goi mailako ikasketa zikloa ireki zuten institutu hartan bertan, eta horri ekin zion. “Arte grafikoak bete betean lantzen zituen ziklo honek, eta hau da betidanik gustuko izan dudan arloa”. www.ironmaider.com eta http://ironmaider.tumblr.com/ linketan izango duzu haren berri gehiago.

Markatu zaituen diseinatzaile bat: Wes Wilson. Ezagutu ditudan diseinatzaileetatik lehenengoa izan zen, eta biziki gustatu zitzaidan. Haren influentzia nabaria da nire lanetan, batez ere koloreen erabileran.

Nola definituko zenuke zure estiloa? Surrealista tokea du, kolore biziekin adierazia. 60. hamarkadan egiten ziren rock kartelen eragina nabarmena da bertan. Gehienetan eskuz egiten dut dena, paper gainean margotuz. Batzuetan baina, herraminta digitalez ere baliatzen naiz azken ukitua emateko. Irudia argia eta zuzena izan dadila gustatzen zait, gehiegi kargatu gabea.

 

iron-cartel-radio

 

Zerk inspiratzen zaitu? Musika da nire inspirazio iturri nagusia, bai lanean eta baita bizitzako beste alorretan ere. Inguratzen nauen orok ere inspiratzen nau, eta baita beste artista batzuen lanak ere.

Lan egiterako orduan, ba al duzu mania edo ohiturarik? Nire mahaia hankaz gora jarri eta erabiliko ditudan material guztiak jartzen ditut bertan. Lanari ekin aurretik bestalde, gustuko dudan diskoren bat jarri ohi dut. Denbora gehiena zer egingo dudan, ideia nagusia zein izango den pentsatzen ematen dut. Paperaren aurrean jartzeko garaia izaten da errazena, gutxika dena ateratzen baita.

Musika talde, jaialdi eta taberna bat:Captain Beyon, bat esatearren. Gaur hau esaten badizut ere, bihar ez dakit hau izango ote den. Animoaren araberakoa da. Azkena Rock Jaialdia, besteren batera joateko aukerarik ez baitut izan. Baina asko ditut zerrendan, etorkizun batean joango naiz haietara. Abuelo de Vitoria. Taberna atsegina zen, izan ere, musika ona eta jende jatorra biltzen ziren bertan. Bertako oroitzapen itzelak ditut. Lastima da egun martxan ez jarraitzea.

 

iron-maider-cartel
iron-maider-cartel-radio
radio-moscow-cartel

 

Diseinatzaile izatea….. –ren sinonimo da: Behatzailearen sinonimo. Baita kuriosoarena ere. Artista guztiek duten ezaugarria dela uste dut. Gainontzeko jendeari axola ez zaizkion gauzak behatzen dituzte. Geroz eta gehiago behatu, orduan eta gehiago ikasten dugu.

Zertan zabiltza une honetan? Lookers taldearen hurrengo single-aren azala ari naiz lantzen. Azkenaldian kontzertuetara hurbildu den jendeak ezagun izango du Iparraldeko talde hau. Kontzertu asko ari dira eskaintzen azkenaldi honetan. Oraindik haien berririk jaso ez baduzue, ez itzazue galdu Andoaingo Rock Jaialdian. Energia itzela transmititzen dute zuzenekoetan.

 

MARTA ENNES (Donostia)

marta_ennes

Irungo Kunsthal eta Donostiako Ceinpro-n ikasi zuen. Ikasketak amaitu zituenean, “afizio hutsez” bere bidetik ekin zion gauzak egiteari, eta hala garatu du bere estiloa. izan dezakezu haren berri Tumblr eta Facebook-en.

Markatu zaituen diseinatzaile bat: Ez dut bereziki markatu nauen diseinatzailerik.

Nola definituko zenuke zure estiloa?Rockeroa eta zuzena.

marta-ennes-capsula

Zerk inspiratzen zaitu? Musikak, inongo dudarik gabe.

Lan egiterako orduan, ba al duzu mania edo ohiturarik? Ingurua txukun izan eta musika entzutea.

Musika talde, jaialdi eta taberna bat: Badakit oso tipikoa dela, baina bakarra izendatzekotan Black Sabbath-ekin gelditzen naiz. Ez dakit nire talderik gogokoena ote den, baina izendatu beharra daukat gogoko ditudan taldeetan eragin nabarmena izan duelako. Roadburn (Tilburg). Talde bikainak eta soinu kalitate itzela. Helduen giro begirunetsua, beharbada, serioegia. Eiger taberna. Bertan igaro ditut gau dibertigarrienak. Leku atsegina da eta beti jartzen dute musika ona.

marta-ennes-cartel
marta-ennes-juanito
marta-ennes-radio

 

Diseinatzaile izatea ….-ren sinonimo da: Irudimentsu eta sortzaile izatearen sinonimo.

Zertan zabiltza orain? Nire webgune pertsonalean nabil lanean.

 

SAIOA BURUTARAN NACHER (SUSI QUIU) (Donostia, 1986)

saioa-susi-quiu

Milanen lizentziatu zen Arte Ederren alorrean (2008) eta hurrengo urtean Bartzelonako Felicidad Duce Moda Eskolan graduatu zen. Haren bezeroen artean Zara, Bershka, Donostia Kultura, sustatzaile musikalak… daude. Bere webgune pertsonalean aurkituko duzu informazio gehiago.

Markatu zaituen diseinatzaile bat: Henri Rousseau maite dut.

Nola definituko zenuke zure estiloa? Arkatza eta tinta erabiltzea gustuko izanik, beharbada garaikide ditudan beste diseinatzaileengandik bereizten naiz. Ordenagailua saihesten saiatzen naiz.

saioa-plv

Zerk inspiratzen zaitu? Naturak, eskuz eginiko gauzak eta umeen marrazkiek inspiratzen naute.

Lan egiterako orduan, ba al duzu mania edo ohiturarik? Hiru aldiz meriendatzea, eta ahal izanez gero, crepe-ak nocilla-rekin.

Musika talde, jaialdi eta taberna bat: Bakarra? Ufff oso hautu zaila da, nire gustuek The Byrds eta Zeke har dezakete barne. Jaialdirik onena etxean egindakoa da. Eta taberna… segun eta zertarako… Cactus.

saioa-susi-qiuu-cartel
saioa-susi-quiu-guajes
saioa-susi-quiu-side-burns

 

Diseinatzaile izatea…-ren sinonimo da: Bokazioa eta pobrezia.

Zertan zabiltza orain?Liburu ilustratu batean. Txoriak pertsona bilakatzen ditugu. Oso amateur-a.

SARA COMERÓN (Donostia, 1982)

Sara-Comerón

 

Kazetaritza ikasi bitartean marrazten nuen, gerora Usandizaga institutuan Publizitate Grafika ikasi ahal izateko. “Diseinu grafikoaren mundura begira nago orain, batez ere kontzertu zein ekimen ezberdinetarako kartelak egiteko, hori da gehien dibertitu eta erakartzen nauena”.

Markatu zaituen diseinatzaile bat: Egia esan, ez dut bereziki markatu nauen diseinatzailerik. Asko eta askotarikoak atsegin ditut, garaikide eta “zaharrak”. Denek dute zerbait, baina inor ez da funtsezkoa niretzat.

Nola definituko zenuke zure estiloa? Ez dut uste estilo bakarra dudanik, eta baliteke horretarako goiz izatea. Gauza asko transmititu eta azaldu nahiak, estilo ezberdinetan aritzera bultzatzen nau. Edizio programak erabiltzeaz gain, marrazkia eta beste hainbat teknika grafiko erabiltzen ditut.

Kulturaldia-inaugurazio-festa

Zerk inspiratzen zaitu? Denak, ikusten ditudan gauza guztiek konta diezadakete istorio bat, eta edozerk har dezake lotzen nauen esanahia eta sinbolismoa. Bestalde, irudi grafiko eta artea dira orokorrean, inspirazio iturri nagusiak: zinema, musika, komikia, arkitektura, moda, literatura, pintura, eskultura, etab.

Lan egiterako orduan, ba al duzu mania edo ohiturarik? Musika entzutea. Batzuetan rock androll-a: mugimendua, ekintza. Bestetan, malenkoniatsua eta delikatua den zerbait. Nire animo eta lan erritmoaren araberako musika hautatzen dut beti.

Musika talde, jaialdi eta taberna bat: MC5, Azkena Rock Festival eta El Nido, Errege Katolikoak zonan.

CARTELFRANK_FNAC
CARTELFRANK_MIKELAZULO
CARTELZINEMALDI_El-Patio

 

Diseinatzaile izatea …-ren sinonimo da: Modu eraginkorrean mezu bat azaltzea mezu horren “bilgarrian” dagoenak pentsarazten digun bitartean.

Zertan zabiltza orain? Nire webgune berrian eta kurtso batean ikasleei entregatuko zaien dossierra maketatzen.

 

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo