• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
koldomitxelena-expo-donostia
Artea 0

GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Redacción @kulturaldia · 12/04/2016

Koldo Mitxelenako Gipuzkoar artista gazteen erakusketa bisitatu, eta horietako batzuekin hitz egin dugu. Argazkiak: Marta Ennes.

IMG_9676

Koldo Mitxelenako erakusketa aretoa misterio bat da oraintxe bertan; autore askoren arteko sorpresa kutxa. Iskina bakoitzean ikusi beharreko arte garaikideko piezak daude; hori da Gipuzkoako Artista Gazteen 2015-2016 Programak aurkeztutako ekimena. Lan horien zentzu guztiaz jabetzeko, bitan, hirutan edo gehiagotan begiratu beharreko piezak dira aurkezten direnak. Hauts eta obra-hondakinen artean lanean aurkitu dugu Iván Gómez. Ikusgai jarri duen lana bitan banatzen da, eta Roma eta Remoria deitzen da; hitz joko honek “Roma hiriaren sorkuntzari egiten dio erreferentzia, zeinak Romulo eta Remo bikiak dituen protagonista. Remoria litzake Remok sortuko zukeen hiria haren anaiak hil izan ez balu. Binomio hau erabili dut historia eta memoriaren inguruan hausnartzeko”, azaldu du. Dionez, alde batetik irudiak, bideoak eta instalakuntzak ikus ditzakegu, eta bestetik, denbora errealean egindako lanari esker obra mugimendu etengabean dagoela ohar gaitezke.

Mikel R. Nieto erakusketan zehar noraezean paseatzen topatu dugu. Isiltasunaren eta soinuaren artean dauden mugez hitz egin dugu berarekin; egia esan, uste baino lausoagoak dira hauek. Zer da, zehazki, isiltasuna? Zer soinu baten eta bestearen artean dauden interbaloak? Zarataren negazioak? Eta behin hasita, niretzako zarata ez dena, zuretzat ba al da? Edo alderantziz? Artista honekin auzi hauen inguruan solastea beharrezkoa da. Bere proposamen artistikoak intriga sortzen du: areto ilun batean piano aulki bat, John Cale musikariaren (The Velvet Underground taldeko kofundatzailearen) “Silencio” liburua eta mikrofono batzuk jarri ditu. Bere ideia ondorengoa da: jendea anima dadila liburuko parrafoak hots gora irakurtzera hitz artean dauden “isiltasunekin” pieza bat sortzeko. Lortutako emaitza Koldo Mitxelenan geldituko da 2007an hasitako zirkuluari amaiera emanez; urte horretan artista berak “Silencio” lana hartu zuen maileguan, eta baita galdu ere; beste bat erosi behar izan zuen.

IMG_9734

IMG_9780

IMG_9777

Mikelen gela ilunetik, neoizko argi gorriak dituen beste batera pasa gara. Bertan “#SyntheticLove” irakur daiteke. Izaskun Álvarez Errenteriakoa da eta EHUko Arte Ederretako fakultatean dabil lanean 2010eko martxotik. “Auzi formalak kontzeptual eran” laburtzeko era da haren pieza, eta 2015eko otsailaren 20ean jazotako bi gertaera “adierazgarritan” du jatorria: ordenagailuaren lapurketa eta maitasun istorio “intentso eta erradikala”.

IMG_9706

Itxuraz loturarik ez duten premisa hauetatik abiatuta sortu du Alvarezek instalakuntza interaktiboa. Bertan, argiaren bitartez “kontzeptudun maitasunaren inguruan” dabiltzan egoeren serie bat sortu du. Bihotz taupadak entzun ditzakegu, eta gure behatzak bertan dagoen botoia ikutzen duenetan, taupada horiek gure bihotzaren taupaden erritmora moldatzen dira.

Erakusketaren bi areto nagusietan Nadia Barkate artista bilbotarrararen lana, Programako sari Berezia jaso du honek -Diputazioko deialdira aurkeztu ziren denek jaso zuten 3.500 euroko dotazioa- eta Xare Alvarez Berakoetxearena ikus daitezke; azken honek aipamen berezia lortu zuen. Lehenengoaren kasuan “marrazkiarekin hartutako konpromisoa” baloratu dute, izan ere, hori bera erakusten du “erreferentzia psikodeliko eta imajinario koletiboaren artean” eraikitako konbinazioan. Barkate berak esan duenez “txikle bat bailiran luzatzen ditudan serie batzuekin nabil orain. Egiten ari naizena zer izan daitekeen ez dakidan une horietan, pentsatutako hori nire eskuetan deformatzen dudan momentuetan, gozatu egiten dut”.

IMG_9599

IMG_9627

“Beldur eskultorikoaren materialitatea eta elaborazio prozesuen” inguruan egin du hausnarketa Xarek. 15/32 du izena bere lanak, eta erabilitako material eta osagaien proportzionalitateari egiten dio erreferentzia izenak: 15 litro ur eta 32 kilo porlan. “Materia eta forma daude nire obraren erdian”. Espazioan zehar zabalduta dauden zementu zatiek “formen hiztegia sortu eta gauza kritikoetatik enigmatikoetara doan sintaxia osatzen dute”.

IMG_9686

Ane Meoki donostiarrak, bestalde, “Supplement” lana aurkeztu du; marrazki bilduma honekin artxibo personal bat sortu du. Irudiak moda eta diseinu aldizkarietatik zein internetetik bildu ditu. Erakusketa osatzen duten beste lanen egileak Julen Garcia Muella eta Elisabeth Dominguez Ran dira. Lehenengoak “sartu eta ateratzeko gaitasuna duten elementuekin osatutako irudiak” azaldu ditu. Bigarrenak, berriz, “keinu sentikorrekin beste leku batera trasladatzen diren, eta bertan, beste esanahi bat hartzen duten gauzak” erakutsi ditu.

IMG_9696

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • Portada_01 Artea

    EMAKUMEAK ETA ITSASOA: ITO EZ ZIREN HORIEK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo