• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
label-calidad-lou-reed
Sailkatu gabea 0

KALITATEAREN LABELA BANATZEN DUTENAK

Redacción @kulturaldia · 30/10/2013

Lou Reedek utzi egin gaitu, eta horrekin batera, sare sozialak eta hedabideak hura goraipatzeaz arduratu dira. Egokiak izan dira iruzkin guztiak? Dirudienez, batzuentzat behintzat ez.

label-calidad-lou-reed-3Lou Reeden heriotzak New Yorkeko rockero neka ezinarekin zer ikusirik ez duen eztabaida berpiztu du. Albistea egiaztatu zenean (haren managerrak hitz egin zuen arte ez zitzaion sinesgarritasunik eman. Halaxe dira gauzak aro digitalean) hedabideak eta sare sozialek Velvet Underground-en sortzaileak musika eta kultura garaikideari egin dion ekarpena gogorarazteari ekin zioten, hobeto edo okerrago.

Badira horien artean Instagramera Velvet-en lehenengo albumaren argazkia igo dutenak; azala eman diotenak; albistegian minutu eta erdiz gauza jakinak errepikatzea beste aukerarik izan ez dutenak; zutabeak idatzi dituztenak; Twitteren “Satellite´s gone up to the sky” jarri dutenak; zale sutsu eta hunkituen blogetako oroitzapenak; haiengan izan duen eragina gogorarazi duten musikariak; haren lehenengo etapa, bakarkakoa, nahiago dutenak; Metallicarekin batu zenekoa aldarrikatzen duten gorrak; “Maritxu nora zoaz” aipatu dutenak…

(Ia) denek eman dute Lou Reeden inguruan duten iritzia. Moda eta belaunaldien gainetik dagoen artista horietakoa da, beste garai eta beharbada beste mundu batekoa: rocka musika nagusia zenekoa. Rock and roll way of life-aren enbaxadore onenetakoa izan da. Gure inguruan ere izugarria izan da haren oihartzuna. Loquillok berak azken 40 urtetan Espainiako rock musikan eragin handiena izan duen musikari gisa gogoratzen du. Bestalde, Reedi horrenbeste zor dion Rafael Berrio donostiarrak bereziki minduta zegoela aditzera ematen zuten adierazpenak egin zituen Twitteren: “Kaleetan zehar galtzera noa. Kamiseta haustera. / Zer… zer egin… zer egin orain… nola…”

label-calidad-lou-reed-2Norberak nahi edo ahal izan duen bezala sentitu du Reeden heriotza. Adierazpen zintzo eta egiati guztiak onargarriak beharko lukete izan. Haatik, denek ez dute hala pentsatzen. Badirudi zenbait adituri ez zaiola zabaltze informatiboa gustatu. 70. hamarkadan, une gorenean, ezagutu ahal izan zutenak dira soilik horretarako gai? Aditu ez direnei haren inguruan iruzkinak egitea debekatu behar zaie? Zergatik da txarra Wikipediara jotzea? Harritzekoa al da Lou Reeden 50 urteko ibilbidearen ondoren abesti arrakastatsuenak soilik aipatzea?

Batzuk sumindu egiten dira. Kalitatearen labela banatzen dutenak dira.

manrique-tweet

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo