• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
palomita-palomitas-cine
Sailkatu gabea 0

ZINEMALDIAKO PELIKULEN KRONIKA-FIKZIOA

Jon Pagola @jonpagola · 24/09/2014

Carlos Boyero zinema kritikaria bada, nik ikusi ez ditudan filmak kritikatu ditzaket. Zinemaldiako pelikula garrantzitsuen kronika-fikzioak

The Equalizer

Denzel Washington, beltza den pertsonaia, mundu guztia konbentzitu behar du ez dela “The Wire” serie amerikarratik atera den dealer bat. Ondorioz ondo ulertuko duzue pelikularen kartelan datorren informazioa: “What do you see when you look at me?”. Nazkatuta dago pitxitxi guztiari fruta-denda batean lan egiten duela azaldu behar duelako -hain zuzen ere  Queens avenue St James street-ekin izkina egiten duen horretan, garbitegiaren atzean- eta geratzen zaion irteera bakarra bortizkeria da. Arrazakeriaren aurkako alegatua, gizon arrunt baten bidai iniziatikoa haren identitaaren bila. Ziurrenik Zilarrezko maskorra emango diote Washington-i.

the-equalizer-official-movie-poster

Loreak

Dagoeneko Interneteko foru madarikatu horietan aureratu dute bigarren zatia “Mendian” izango dela eta baita merchandising-a arropa denda euskaldun famatu batean eros dezakegula ere. Kritikak hanka sartu du Eric Rohmer Nouvelle Vague-eko zinemarekin alderatzen duten bakoitzean; dena dela, ez dugu kasu honetan belarra hazten ikusten, loreak baizik. Mundu guztiak daki ez direla gauza berbera. Bazen garaia: azkenean San Valentín eguna aldarrikatzen duen filma iritsi zaigu pantalletara. Ama bere semearekin doa haren neskalagunari lore sorta bat erosteko prest baina txartelarekin ordaintzeko unea iristen denean… ez diete uzten. Esku-dirutan ordaindu behar dute.

Loreak-Flores

Negociador

Funtsean, Borja Cobeaga donostiarraren komedia erromantiko berri bat da. Gobernu espainolaren ordezkari bat Henry etakide odoltsuaz maitemintzen da, baina Zumaiako flisch-etara pasiatzera joan beharrean Suizara joan behar du kotxez! Istorio mamitsua da ikus daiteken bezala eta oso gaizki jantzi eta kebaba gustokoa duen tipo honek beti egin behar du bidai bera. Henry ez da handik mugitzen. Egun batean akordio batera iristen dira (hementxe tituluaren gakoa) eta puntu erdi batean geratzen dira, Toloussen. Bide batez, aipatzekoa da gure gizartearen normalizazio prozesua, ez baitu inork bikote protagonistaren identitate sexualitatea aipatu.

fotograma-de-negociador-de-borja-cobeaga-600x350

Mommy

Xabier Dolan zuzendariaren inguruan nahaste nabarmena dago. Kanadiarra dela dioen arren, wikipedian argi ikus daiteke Esplugues de LLobregat-en jaio dela. Zinemaldiaren antolatzaileak 90. hamarkada bukaeran estreinatu zen”La Momia” (ingelesez “The Mummy”) filmaren kopia zela uste zuten. Gainera, bertikalean dago filmatuta eta akatsa azkeneko unean konpontzen du zuzendariak. Dudarik gabe Zinemaldiaren lanik polemikoena.

xavier-dolan-mommy

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo