• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
primo-ovni
Artea 0

COSAS PRIMO: 11 URTE LEHENGUSUEN ARTEAN

Redacción @kulturaldia · 10/12/2013

Cosas Primo elkartea Xabi, Guillermo eta Jorge dira. 11.urteurrena bete dute eta bazen garaia beraien historiaz hitzegiteko. Eta musika eta diseinoaz.

“Beno, ez da hainbesterako. Lagunen eta ezagunen artean egiten genituen festa dibertigarriak ziren, besterik ez”. Jorgeren apaltasuna agerian ateratzen da Cosas Primo elkartearen lehenengo pausoak gogoratzen dituenean. Dena dela, harro egon beharko luke 11 urte hauetan  elkarteak kultura mailan lortu duenarekin. Ez da txantxetako gauza. Honelako ekimenak underground-ean estalita geratzen badira ere, Xabi eta Guillermorekin batera – Delorean taldearen gitarjolea- Donostian eta inguruan  aipatzeko oihartzuna lortu dute eta erdi-lotan zegoen hiria esnatu zuten behin baino gehiagotan.

Jorge eta Guillermo lehengusuak dira, Xabi ez. Cosas Primo 2002.urtean osatu zela kasualitatez esan dezakegu . “Guillek eta biok elkarrekin jotzen genuen gitarra eta egunen batean zerbait grabatzen bagenuen Primoren izenpean izango zela argi genuen. Azkenean kanta haiekin ez genuen ezer egin baina izenarekin bai: erakusketak eta festak antolatzeko egokia zen eta baita  aurrera eraman nahi genituen ekintzetarako. Garai hartan Moganbora askotan joaten ginen eta bertan Xabi ezagutu genuen. Webgunea martxan jartzeko behar genuen fundamentuzko pertsona zen, photoshop-arekin trebea zena…”.

Lehenengo pauso horiek ematen hasi zirenean kartelak oso garrantzitsuak ziren -“festaren bat antolatzen dugunean gehien gustatzen zaiguna da”-, baita diseinuak orohar eta txapak. DJ gisa ibiltzen ziren Etxekalte, Udaberri eta Ondarran. Ez zekiten oso ondo Primo definitzen baina hogei urte inguru zituzten gazte horiek ekimen dexenteren atzean zeuden. Hamar urteren ostean, Jorgek onartzen du “profesionalizatu” egin direla: gaur egun denda online eta estudio bat dute.

cosas-primo-donostia

“Ohartu gabe, bat batean, Primo osatu genuen hiru lagunak betidanik gustatzen zitzaizkigun arloetan murgilduta bukatu genuen modu profesional batean: musika eta diseinua. Guillek talde batean jotzen du eta Xabi eta biok diseinadoreak gara”. Orain, gaua baino eguna dute maite – “egia esan, pintxoek gehiago motibatzen digute”- eta ez dituzte lehen bezainbeste festa mordoak antolatzen. Lasarteko Zulo aretoan antolatu zuten azkeneko festa euren 11.urteurrena ospatzeko  “haciendo el primo” leloarekin. Azkeneko urte hauetan  NimuTv-ko  mutilekin ere ikusi izan ditugu festak antolatzen.

Udaberri tabernak aspaldi itxi zuen eta Etxekalte eta Ondarrak ez dituzte garai oparoak bizi. Jorgek hiriaren gau giroa “gainbehera” ikusten du. “Gaur egun ez da erraza Donostian gauez ateratzea. Oso zaila da -edo ezinezkoa- akustika ona duten aretoak aurkitzea eta giro polita topatzea. Festak eta festibalak egoten dira noizean behin, Intxaurrondoko eta Egiako Kultur Etxeak antolatzen dituzte zenbait kontzertu, baina gutxitan izaten dira. Ez da berdina”.

 

 

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo