• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Kurt-Baker-band
Musika 0

KURT BAKER BAND: POWER POPAREN PRINTZIPEAK

Jon Pagola @jonpagola · 11/12/2013

Kurt Baker Band Le Bukowskin ikusi genuen. Txupitioak edan zituzten, umore ona azaldu zuten... Power poparen printzipeak dira.

Emanaldiaren amaieran saltzen diren disken arabera aztertu daitezke kontzertuak. Rock and rollak eragiten duen eroaldia termometro aproposa ere izan daiteke eta gau bukaezinak sorrarazten ditu. Atzo gauean Le Bukowski aretoan Kurt Baker Band-ek garaipen bikoitza lortu zuen: asteartea bazen ere, batzuek gorputzari berotasuna eman zioten Jaggermeister txupitoak edanez eta, aldi berean, jarraitzaile ugari hurbildu ziren merchandising mahaian CD edo LPren bat erosteko.

Kurt Baker Portland-en jaio zen ile kixkurra duen gaztea dugu eta behin baino gehiagotan onartu du Elvis Costello, Beatles eta Ramones bezalako taldeen jarraitzaile sutsua dela. Leftovers punk-pop taldearekin ekin zion 2002. urtean eta azkenaldi honetan power pop eta new wave kutsua duten bakarko lanak kaleratu ditu. Atzo bertan, eta begiak itxiko bazenitu, 1977 inguruko Elvis Costelloren aurrean zeundela sinistuko zenuke. Costello berari abesti bat eskaini zion eta talde handien bertsio dexente entzuteko plazerra izan genuen: The Small Faces (“Sha La La La Lee”), The Nerves (“Hanging On The Telephone”) eta gaueko azken kanta, The Marvelettes taldearen “Please Mr. Postman” famatua. Tamalez, ez zuen azkenean Nick Loweren “Cruel To Be Kind”, errepertorioan sartu.

Kurt-Baker-San-Sebastian
Kurt-Baker-Bukowski-band
Kurt-Baker-Bukowski

Bakerrek ez du inongo arazorik abesti arrotzak propioekin konbinatzeko. Bai artistikoki, bai estetikoki (The Knack taldearen antzeko trajeak janzten ditu), 60, 70 eta lehenengo 80. hamarkadako urterekin erlazionatu dezakegu baina, aldi berean, begibistan da XXI. mendeko mutila dela. Ez zaio freskotasunik falta. Ezta biran dakarren taldeari ere. Atzo gauekoa jarraian eskaintzen zuten 6. emanaldia zen eta lehenengo eguna zirudien. Whisky txupitoak eran zituzten, txantxetan aritu ziren eta oso umore ona dutela erakutsi zuten. Beti alai. “Dirudunak neskak ditut gustoko, baina haiek neri ez,”, esan zuen Bakerrek gazteleraz ahal zuen moduan “Girls Got Money” abestiaren aurretik, gaueko gailurra, “Don´t Steal My Heart Way”, “Weekend Girls” eta, noski, “Don´t Go Falling in Love”-ekin batera. Primerakoak dantza egiteko.

Ez da berdina izango baina “Alison” kanta zoragarriaren egileak bere ondoan Steve Nieve duen bitartean, Bakerren fitxajea  Kris Rodgers izan da, Vox teklatuarekin trebetasun paregabea erakusten duen gizona. Ondo abesten duela ere erakutsi zigun rock and roll hutsa den abesti bat interpretatu zuenean. Gainontzekoak -bi gitarjole, bateria bat- txukun bete zuten euren lana eta koro politak burutu zituzten. Benetan ezinezkoa da konparazioa ekiditzea: aszkoz ere dibertigarriagoa da, gaur egun, kopia (Kurt Baker) jatorrizko produktua baino (Elvis Costello), gutxienez azkeneko Jazzaldian ikusi genuen bertsioarekin alderatuta. Kurt Baker Band power pop estiloaren printzipeak dira. Kontuz ibili dadila Paul Collins amerikarra,  “The King of Power Pop”, urte askotan eduki duen agintaritzarekin.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo