Lehenengo Belle Sebastian izan zen albiste Kursaal Eszenaren programazioaren parte izango zela azaldu zutenean (arratsaldean utzi dute bertan behera kontzertua Stuart Murdoch abeslariaren osasun arazoak direla-eta), eta ondoren etorri zen Elvis Costelloren fitxaketa. Azken hau txalo zaparraden artean hartua izan da beti Donostian, azken aldia 2013ko jazzaldia izan zuen. Gauza zera da: txikitik eta lotsati hasi zen programazioak askotariko eta kalitatezko eskaintza aurkeztu du, eta haren puntu gorena azaroan dago: kontuan hartzeko dozena bat aukera askotariko publikoarentzat.
Jarraian, galdu ezineko lau plan eskainiko dizkizuegu. Hori bai, ezin ditugu beste hainbat ahaztu: familia guztiari eskainitako maskara eta titere antzerkia (“Pajaro prodigioso”, larunbata 14), esaterako, edo Christian Zachariasek berera eraman dituen Scarlatti, Soler, Chopin eta Ravelen obrak (asteazkena 18).
Morodo & Okoumé Lions
Noiz: Larunbata, azaroak 7 19tan
Zenbat: 11 euro
Nori zuzendua… reggae& hip hop musiken jarraitzaile sutsuei/ aitzindari bat ikusi nahi duen orori
Hasteko, aperitiboa. IndaGlory elkarte kulturalak reggae eta hip-hoparekin lotura duten hainbat stand eta ekintza eskainiko ditu: arropa, skate-a, dreadlocks edo ile-txurroak, posterrak, koadroak, dj-ak… 20tan Espainiako “rap-ragga”-ren enbaxadorearen txanda izango da, Morodorena, hain zuzen, Mc-Singjay izenez ere ezagutua. Artista fidel eta zintzo hau Okoumé Lionseko kideekin arituko da. Ah! Ahaztu Kongresgu-Jauregietako formalitateez. Ekintza hauek Kursaalean ekintza askorako egokitu diren aretoetan egingo dira, aulkirik gabe.
Jazz-rock: Marc Ribot & Young Philadelphians
Noiz: Igandea, azaroak 15 19tan.
Zenbat: 19 euro
Nori zuzendua… Gitarra fan birtuosoei/ itzaletan dagoen jenio bat ezagutu nahi duen orori.
Beharbada Marc Ribot izenak ezer gutxi esango dizue, baina ziur ezagutzen duzuela zerrenda hau: Tom Waits, Elvis Costello, T-Bone Burnett, John Zorn, Joe Henry Robert Plant y Alison Krauss, John Mellencamp, Allen Toussaint, Marianne Faithfull, Tricky, Andrés Calamaro… Estatu Batuetako gitarrista zoragarri hau aurreko artista horiekin aritu izan da. Oraingoan, Young Philadelphians taldearekin ariko da.
Dantza Konpainia Nazionala: “Carmen”
Noiz: Osteguna, azaroak 26 20tean
Zenbat: 12-46 euro
Nori zuzendua… begirada berri batekin nazioarteko klasiko bat ikusi nahi duen orori
Baliteke Johan Inger suediar koreografoaren erronkarik handiena izatea. Haren esentzia galduko ez duen mito unibertsal honen bertsio berria da hau. Berezko magia ahaztuko ez duen dantzari berritasun toke bat emango dio. Antzezpena ikusi dutenen esanetan, Ingerren begirada “garbi eta kontaminatu gabea” da, horretarako biolentziaren gaia hartzen duelarik erdigunean.
Pop-r&b: Neneh Cherry with Rocket Number Nine
Noiz: larunbata, azaroak 28 20tan.
Zenbat: 16 euro
Nori zuzendua… 90ko hamarkadaren nostalgia duen orori/ bere errautsetatik berriz jaiotzen den izar bat ikusi nahi dutenei
Azken diskoaz geroztik 20 urte pasa diren honetan, 90ko hamarkadan “Woman” eta “Seven Seconds Away” abestiak hit mundiala izatea lortu zuen artista suediarra indartsu bueltatu zen “Blank Project” (2013) albumarekin. Four Tetek ekoiztutako album ausart eta abangoardista da “Blan Project” eta Robyn du kolaboratzaileetako bat. Ez du merkatuan arrakastarik izan, baina gutxienez, kritika moderno eta espezializatuek hitz onak eskaini dizkiote. Neneh Cherryk gure errespetu guztia merezi du.
Ez dago komentariorik