• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
sukaldea-tabakalera
Artea 0

TABAKALERA ESNATZEAR DA

Redacción @kulturaldia · 12/02/2014

Sukaldea-ren irekiera probisionala, ekintzez gainezka dagoen programa, eraikinaren obren inpultsua… Tabakalera esnatzear da.

Badirudi denbora luze, konplexu eta bihurgunetsu baten ostean, Tabakalera esnatzear dela. Tabakalera hurrengo urtean irekiko delako ustearekin, Sukaldeak, Atotxa torrearen azpian dagoen sede probisionalak, ekintza eta programazioari bultzada bat eman dio. “Eraikuntza prozesuan dagoen kultura garaikideko sorkuntza gune” gisa izan da definitua Tabakalera berria. “Bertan, debate eta hausnarketarako aukera egongo da”. Zailtasunak izan dituen historiaren 13 gakoak ikusi genituen webgune honetan bertan.

Tabakalerak pauso irmoz aurrera egiteko gogoak ditu. Alde batetik, 2015ean daude begiradak finkatuta, izan ere, obrak “urtea amaitu baino lehenago bukatuko dira”. 2013ko laburpena egiten duen bideoan, Tabakaleraren berrikuntzaren eboluzioa ikus daiteke, baina beharbada, pausorik handienak duela aste gutxi eman ziren kristalezko kupula eutsiko duen eraikuntzaren kubierta ezarriz. Kupula eta prisma akristalatuak dira Jon eta Naiara Monteroren (aita eta alaba) “Tres en raya” proiektuaren zedarri nagusiak.  Proiektu hau eraikinaren interbentzioak “minimizatzeagatik” izan zen hautatua.

tabakalera-tres-en-rayaBestetik, egunean egunekoarekin egiten dute lan. 2013hainbat ekintza egin baziren ere ( ikus-entzunezko tailerrak, scratch eguna, Pecha Kucha Night, Egia mapa, argazkilaritza tailerrak, nazioarteko zinema ikasleen topaketa, arkitektura astea…), estreinatu berri dugun 2014a “urte klabea” izango da. “Fabrika kultura garaikidearen sorkuntza gune bihurtuko den urtea da hau; gune berri honek ateak irekiko dituen urtea. Prologo fasean gaude eta egongo gara, baina geroz eta gertuago gaude eraikuntza eraberrituak proiektua martxan jartzetik”.

Momentuz webgune berria, www.tabakalera.eu, espazio berria (Sukaldea), eta asmo handiak dituen programazioa dituzte.

Sukaldea

Tabakalerako taldearen bulego probisionalak dira. Tabakalera eraikuntzaren parean dauden bulego hauek, 70 eta 40 metroko bi espazio dituzte. Espazio hauetan proiekzioak, aurkezpenak, tailerrak, mahai inguruak… antolatzen dira egun. “Proiektua sukaldatzen jarraituko dugu hemen. Etorkizunean Tabakaleran garatuko ditugun proiektuak probatzen hasiko gara espazio hauetan. Gainera, elkargune atsegina, ideiak elkarbanatzeko gunea, proiektuak aurkeztu eta proposamenak sortuko diren tokia izan dadin nahi dugu”.

Programa

Artelekuk izango duen presentzia izan da Tabakaleraren funtzionamenduaren inguruan gehien eztabaidatu duen auzia. Izan ere, Arteleku ere arte garaikidearen gunea da. Liga berdinetan jokatzen dute Tabakalera berriak eta Artelekuk beraz. Hala ere, artista-sortzaileengan jartzen du azkenak fokua; Tabakalerak ordea, hiritarrarengana iritsi nahi duen bokazioa du, ez hain esperimentala. Lehen hiru hilabete hauetako Tabakaleraren agenda ekimenez lepo dago. Jarraian, interes handia piztu duten ekimenen zerrenda:

A) ZINEA. Datorren astelehenean, hilak 17, 2013ko Kimuak laburmetrailak proiektatuko dira 19:30tan Antzoki Zaharrean. Kimuak delakoa, euskal laburmetrailak dira eta horien artean azken Goya Sarietako irabazlea den “Minerita” dago. 7 lan ikusteko aukera egongo da, baita gure gogokoena den  Borja Cobeagaren “Democracia” ere. Bertan, demokrazia parte-hartzailearen ikuspegi mikatz eta harrigarria azaltzen dira.

Astearen gainontzeko egunetan -ordu eta leku berean- Clermont Ferrand laburmetraia jaialdiko alderdirik transgresoreena ikusteko aukera izango dugu. Iñaki Ortizek egindako zine alternatiboari buruzko post-ean esan bezala, Tabakalerako zine independentearen zikloan ikusi ahal izango den bigarren filma, otsailaren 25 asteartean, “I Used to Be Darker” da. Indie estetika eta musika askoko filma. Maiatzean ikus-entzunezko experimentazio tailerra egongo da, eta udaran Zinesaurioak-en hirugarren edizioa izango da ikusgai Kristina Enea Parkean.

zinesaurioak-tabakalera

B) MEDIATEKA. Bideo-jokoen munduan lanean dabiltzan beste hainbat agenteen laguntzaz, Tabakalera Euskal Herrian sortutako bideo-jokoen mapa garantzen ari da. Otsailaren 27an, 18:30tatik 20:30tara izango da Minimapa izeneko proiektuaren aurkezpena. Honek, bideo-jokoen sorkuntza egoerari buruz eztabaidatu eta hausnartzeko balio izango du.

C)LABORATEGIAK. Tabakalerako laborategien ardatz nagusi izaten jarraituko du Hirikilabs-ek. Gaur bertan da “kultura librearen inguruan eta hardware eta bit-en artisauen inguruan” sortutako lan taldeen aurkezpena. Momentuz, Android mugikorrentzat egindako aplikazioen sorkuntza tailerren tankerakoez gozatzeko aukera izan dugu. Bihar, otsailak 13 osteguna, 3D inprimatze teknologietara murgilduko gaituen jardunaldia egongo da, eta otsailaren 27an zenbaki kontrol bidezko fresatze teknologiari buruzko eskola emango da.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo