• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Gari (foto: Juan G. Andrés)
Musika 0

PAPEREZKO KONTZERTUAK, HORDAGO KULTURAL BAT

Garoa @egaroa · 04/03/2014

Amets eta solasaldi luze askoren ondorio da Paperezko Kontzertuak. Juan G. Andres kazetaria (eta argazki hauen egilea) bezalako lagunen ametsetatik sortua esaterako. Duvel garagardo arteko (Barleyn beti ateratzen digu garagardo belgikarra Josebak) elkarrizketa eta eztabaidetan hobiratu genuen hazia, Garoako liburu-dendaren lur emankorretan ernaltzeko gero.

Gizakia ez baita liburuetatik soilik bizi. Euskal musika eskenako hutsune bat betetzera dator umilki proposatu ekimena. Izan ere, igande goizetan nork ez du kontzertu batera joan nahi? Guk probatu dugu, AEBtako Tiny Desk Concerts eredua oinarri hartuta, eta biziki gomendatzen dizuegu. Ez zarete damutuko. Garoako taldeaz gain, Debolex, Ogeita4 eta ZuZeu.com ekoizleen eta Jon Eskisabel, zein, Fermin Etxegoienen laguntza izan dugu bidean. Talde gisa, denok %110era inplikatuta aritu gara, eta horrek ahalbidetu du horren emaitza ona. Gure poza.

Elkartzen garenon artean esperientzia kolektibo bat bizitzea da helburua. Nirvanaraino iristea. Denok batera: musikariak, entzuleak, kamerak, liburuzainak. Garoa bezalako atmosfera paregabean. Liburua musikarekin lotzea ere xede gisa hartu dute Paperezko Kontzertuek. Artistek liburu gomendio batekin hasi behar dute emanaldia, funtsean, kontzertua liburu bati eskaini behar diote. Nork ez du inoiz pentsatu, zein izango den bere artista gustukoenaren begiko liburua? Esperimentu honek harridura sortu du nola musikazaleengan, hala musikariengan, memoriaren ganbaran arakatzera behartuak sentitu baitira, irakurritako liburuen sentsazio eta oroitzapenak berpiztuz. Liburuzain gisa ezin gusturago egon emaitzarekin.

audience-paperezko-kontzertuak

Musikariak gozo aritu dira bai, Bide Ertzean esaterako, zeinak poema bildumetan oinarritzen baituen bere kantugintza. Oso paperezkoa izan zen haien emanaldia, eta sekretu asko kontatu zizkiguten. Koldo Izagirrerekin izandako elkarlanaz esaterako. Audiencek aldiz Blackie Books argitaletxe independienteko liburu bat hautatu zuen: Mark Oliver Everett, Eels taldeko liderrak idatzitako ‘Cosas que todos los nietos deberían saber’.

Esan dezakegu bada, proiektuaren fazeta literarioa ezin aseagoa dagoela. Proiektuaren eskeletoari dagokionez, honakoa izan da ideia. Hilabetero kontzertu bat, beti igande goizez, 11:30ean. Hiru hilabeteko maiztasunarekin aurkezten dira kartelak, eta dinamizatzaile baten eskutik datoz aurkeztuak. Kazetariak izaki, terminologia cashianoa erabiliz, moderatzaileek behin baino gehiagotan walk the line jarri dituzte musikariak. Aforoa ttikia da. 40 lagunekin hasi ginen, eta azken hiru hilekoan, jendearen eskaerak ikusita 50 pertsonara igo genuen. Kritika eraikitzaile asko egin dizkigute formatuaren mugak direla-eta. 3 sarrerako bonoa derrigor erosi behar baita, ezin baita kontzertu batera soilik joan. Baina, hasieran aipatu bezala, esperientzia kolektibo bat bizitzea jarri dugu xede gisa, jendea inplikatzea, elkar ezagutzea. Proiektua bultza dutenek lehentasuna dute eta, zaila den arren, parte hartu nahi duenak gurekin kontaktuan jarri besterik ez du.

Eta nola lortzen ditugu halako kartelazoak? Horretarako Garoako taldeko Oier Aranzabalen laguntza ezinbestekoa zaigu. XXI. Mendeko zinezko humanista bat, kazetaria, konpositorea, musikaria, argazkilaria eta sortzaile sutsua. Beti erronka berrien bila. “Ezohiko eskenatoki bat sortzea erabaki genuen, euskal herriko eta nazioarteko puntako musikariekin”, dio Aranzabalek. Musikariekin zuzenean kontaktatzen saiatzen da beti, liburu-denda batean, entzule pribilegiatu gutxi batzuetatik metro eskasera jotzeko eskaintza zail bezain goxoa egiteko. Hasieran Anari, Gari, Audience edo Bide Ertzeanen nazio mailako artistek Paperezko Kontzertuen kartela bete badute ere, Sergio Cruzadoren gisako kideen laguntzaz, ekimenak nazioartekotzearekin salto koalitatibo bat emango du. Adi egon beharko, oraingoz sekretua baita. Hiru hilekoetako azken kontzertuan egiten da publiko beti hurrengo kartela, eta paperezko musikazaleak dira beti lehenengoak berria jakiten. Baina aurreratu dezaket izugarria izanen dela.

Goiz zoragarri honi ginda, Zarauzko Aizpurua pasteleriako pastek jartzen diote, eta noski, Zarauzko Sohoko erdigunean, Trinity Street-eko somelier aditu Imanol Agirrek prestatutako ardo bero bikainak. Alemanian Glühwein bezala ezaguna denak (Imanol ez, ardoa). Gurekin bidaiatzera ausartzen zarete? Bestela beti geratu zaizkizue Debolex, Ogeita4 eta ZuZeu.com-ek egindako bideo sotil eta ederrak. On egin.

Partekatu Tweet

Garoa

Librería Garoa, fundada en el año 1973 y refundada en 2011, tiene como única brega enriquecer la experiencia literaria de todo lector que confíe en nuestro paladar literario y ser un intermediario digno entre escritor y lector. Nada más, pero nada menos.

- http://www.egaroa.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo