Txikitatik izan nahi dut kabaretera. Cabaret edo Moulin Rouge izeneko filmek fantasiaz beteriko mundu ederra diseinatzen zuten nire buruan eta mota orotariko musika, dantza nahiz musika zein strass eta lumez beteriko arropak zeuden bertan. Denbora igaro ahala lotsaz bete nintzen eta erabaki nuen “ama, aktoresa izan nahi dut”, ama, kabaretera izan nahi dut” baina egokiagoa zela. Eta kabaret mundura itzultzen nintzen bakoitzean lotsa sentitzen nuen. Jakina denez, “kabaret” hitzaren atzekaldean “biluztasuna”, “lotsagabekeria”eta baita “prostituzioa” ere daude.
Beranduago, lasaiago geratu nintzen Caitlin Moran ingelesaren “Cómo ser mujer” liburua irakurri nuenean. Caitlin-en ustez, Kabareta ezin da striptease edo gainontzeko klubekin inondik inora konparatu. Emakumeak libreak dira eta beraien sexualitatearekin nahi duten bezala jolasten dute. Emakumeak dira protagonistak, erantzuna haiek soilik dute (mila esker, Caitlin).
“The Hole”-en eskutik dator Espainara kabaretaren berpizkuntza. Paco León, Yllana eta Letsgo-k antolatutako ikuskizuna da eta Estatu osoan izugarrizko arrakasta lortu ondoren Donostiako Victoria Eugenia antzokia izango dugu gaur uztailak 16 uztailak 20ra bitarte arte. Pare bat denboraldi luzez arrakasta handia lortu ondoren, antzerkia, zirko kutsua, musika eta humorea nahasten duen funtzioaz gozatzeko aukera izango dugu, eta hori guztia sensualitatez eta lotsagabekeria haundiz. La Madame, Los Mayordomos eta Las Supernena dira ikusi daitezken protagonista batzuk.
Donostian ez bazara bizi, baliteke The Hole kabaretaren berririk ez izatea. Egia esan, Donostiako kartelez gain (hiria josita dago) ez da beste iragarkirik egon. Interneten kantxa gutxiegi eman zaiola uste dut eta harritzekoa da gaur egun (XXI. mendea) hala izatea.
Zoritxarrez, ezingo dut ikuskizuna ikusi. Sarrerak 40 euro ingurutan saltzen dira eta nire poltsikoak ezin du halako gasturik jasan. Atzo Madrilen bizi den lagun batekin hitzegin nuen eta atrapalo izeneko webgunean 20 eurotan aurkitu zituen eserlekuak. Ez ezazue lanik hartu: Donostiarako ez dago inongo beherapenik Atrapalon. Life is a cabaret, dio abestiak. Momentuz, nire bizitzan ez da kabaretik egongo.
Ez dago komentariorik