• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
THECHANCLETES
Denborapasa 0

XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Redacción @kulturaldia · 15/02/2016

Poltsiko Antzerki jaialdiak 25 urte bete ditu. Musika, umorea, antzerkia, magia edo bakarrizketak izango dituzu donostiako tabernetan. Eta doan.

Poltsiko antzerki jaialdia 90. hamarkadan hasi zenetik gaur eguneraino hamaika gauza aldatu dira. “Pentsa ezazu orduan lau kultur etxe genituela”, dio atzera begira Jon Aizpuruak, Donostia Kulturako Kultur Ekintzako arduradunak eta formatu txiki eta ertainak eskaintzen dituen antzerki-erakustaldi honen zuzendariak. Altza, Intxaurrondo edo Groseko kultur etxeetan jaio zen jaialdi xumelak 30 funtzio izango ditu guztira -“garapena handia izan da, ekimen arrakastatsua da hau”- otsailaren 11tik datorren 27ra bitarte. 25. urteurrena behar bezala ospatu nahi dute antolatzaileek eta programak, ohikoa den bezala, musika eta umorea, antzerkia, magia edo bakarrizketak bateratzen dituzten proposamen desberdinak biltzen ditu.

Zein da jaialdi honen helburua? Donostiaren antzerki programazioari bultzadatxo bat eman? “Hasieratik hiru helburu genituen: antzerkira normalean hurbiltzen ez den jendearengana iritsi, formatu txikiko antzezlanei irteera bat eman, askotan arazoak izaten dituzte eta haien lanak aurrera ateratzeko; eta, azkenik, auzoetako kultur mugimendua sustatu egiten dituzten jaietatik haratago”, erantzuten du Jonek.

Poltsiko Antzerkiaren ezaugarri berezietako bat, agian bereziena, donostiako areto eta taberna ezberdinetan aurkitu dezakezula doan eta ia edonon: Via Fora, Scanner, Bukowski, Picachilla, Doka, Koh Tao, Tanger, Beti Boga, El Nido, Borroto, Belgrado-n… Formatu honek nahitaezko hurbiltasun eta informal ikutua ematen dio.

LasGallegas_FOTOPROMOCIONAL

Programazioari begibistatxo bat bota diezaiokezu funtzio bakoitza nondik nora doan ikusteko. Denetarik dago baina, hori bai, umorearen presentzia nabarmena da. Hala ere gogoratzen dizugu mamia asteakena otsailak 17an arratsaldeko zortzietan hasten dela Scanner tabernan “Sarean kateatuak” lanarekin (adi: mugikorrekin eta sare sozialekin dugun menpekotasunaz arituko dira antzezlan honen bitartez) eta geroztik beste 20 funtzio ikusteko aukera izango duzu. Aukerarekin zorte handiegirik ez baduzu ez zaitez larritu: taberna batean egongo zara zertxobait edaten lagunekin batera. Eta hori ez da inoiz plan txarra izaten.

Eskaintza zabala da eta Jon ez da atrebitzen KULTURALDIA-rentzat espresuki gomendio zehatzik egiten. Hori bai, antzezlanak aelatorioki programatzen ez dituztela argi utzi nahi du. “Tabernetan egoten den mugimendua eta giroa ikusten dugu eta gero, horren arabera, aukeratzen dugu non sartu komedia, non magia…”. Aurten ez dago mikroteatrorik -“ondo ikusten dugun mugimendua” den arren- eta 25. edizioan euskera eta gazteleraren arteko ekoizpenen kopurua orekatzen saiatu dira. Euskarazko sorkuntzak bultzatzen duen Antzerki Sorkuntzaren deialdiaren 6. lehiaketako irabazlea Nomofobikak taldearen “Sarean Kateatuak” izan da eta finalista Bazen Behin taldearen “Sexijentziak Askatuz”. Proiektu irabazleak eta finalistak, hurrenez hurren, 4.000 eta 3.600 euroko dirulaguntza jaso dute antzezlanaren sustapena eta ekoizpena burutzeko.

nomofobikak

Bestetik, nabarmentzekoa da ere programatutako proposamenetan emakumezkoek duten presentzia, %60a ingurukoa. Honela, jaialdiak emakumeen eta gizonen gaineko berdintasunaren alde egiten du.

Egutegian azpimarratu behar dugun eguna bai ala bai 25. urteurrenaren jaia da: otsailaren 27 an Dabadaban, gaueko hamaiketan, Maribel Salas, Ane Gabarain, Yogurinha Borova, The Chanclettes eta Dj 2ttor, besteak beste, izango dira. “Festa handi bat egin nahi dugu”, amaitzen du Jonek.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • Petritegi_Portada02 Denborapasa

    ERREGE GAUA, MUSIKA ETA TXOTX-A PETRITEGIN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo