• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
sasha_waltz_berlin_2013
Denborapasa 0

SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

Redacción @kulturaldia · 11/03/2016

“Sacre” ikuskizunarekin datorkigu martxoaren 14an Kursaalera Sasha Waltz koreografo alemana. Dantza garaikidearen figura nagusienetako bat da Waltz, Pina Bausch-en oinordekoa.

Zedarri bat. Bakarra. 2000. urtean gurera etorritako Maurice Béjart koreografoaren ondoren, Kursaalera datorren koreografo nagusiena da Waltz. Gogo handiz dago Jose Antonio Etxenike, Kursaal Eszenako programatzailea Sasha Waltz eta haren Sasha Waltz& Guests-en etorrerarekin. Azken hau Europako dantza garaikidearen formazio “entzutetsuena” da, eta astelehenean, hilak 14, 20:00etan, Sacre ikuskizuna aurkeztuko dute Kursaalean. Hiru piezako programa taularatuko dute; horien artean, Vaslav Nijinsky eta Igor Stravinsky-k 1913an sortutako “La consagración de la Primavera”-ren moldaketa bat. Funtzio honek eman zuen zeresana, lehenengoz, Pariseko Campos Eliseos Antzerkian estreinatu zutenean. Garai hartarako tonu abangoardista eta modernoa duen antzezpena izanik, batzuk asaldatu egin ziren, denak ez zeuden prest modernitate dosi horretarako.

Sasha-Waltz_2013_c_Andre-Rival

“Iskanbila handia sortu zen, batzuk ere elkar jotzera iritsi ziren”, dio Etxenikek. Partituraren mendeurrena zela eta, Marjinsky Antzerkiko Balletak hala eskatuta, Waltzek 2013an estreinatu zuen La consagración de la primavera emankizunaren bere bertsioa. Lanketa neketsu baten ostean, arrakasta itzela lortu zuen. Sortzaile alemaniarrak azaldu duenez, bera eta Gonbidatuak – 60 pertsonez osatuko da Kursaalean egongo den talde teknikoa- Londreseko Victoria & Albert museora joan ziren “muntaia originala eta gaur, oraindik, kontserbatzen diren jantzi originalak ezagutzera”.

“Bere bertsioa basatia da, paganoa, apartekoa… bizitzari egindako kantua”, hala deskribatzen du obra Etxenikek. 40 minutu irauten dituen lana da, eta natura, naturaren inguruko erritoak eta sakrifizioaren biktima den emakumea dira ardatzak. “Koreografo handienek beti eman dute zer esana pieza honen inguruan egindako bertsioetan”, horien artean, Pina Bausch alemaniarrak. Bausch-en oinordekotzat hartua izan da askotan Waltz, nahiz eta, Etxenikek dionez, Waltzek haren “originaltasun eta zigilu pertsonala” uzten dituen.

SashaWaltz872x336-572x336

Sacre_1240

Programak, baina, baditu beste bi koreografia ere: “La siesta de un fauno”-k, Claude Debussy-ren musikarekin lagundutako koreografiak tono intimistagoa du, baita “Romeo eta Julieta”-ren maitasun eszena bat ere. Gisa horretan, Sashak William Shakespeare dakar gogora, 400 urte baitira hil zenetik. Sasha Waltz&Guests-en ikuskizuna menu bat balitz, “publiko guztiak disfrutatzeko moduko bankete bat litzake”.

DSS2016-eko ‘Elkarrizketak’ barruko ikuskizun honetako kontratazioa duela bi urte itxi zuten Legazpiko Juan Kruz Diaz de Garaio koreografoaren esku hartzeari esker. “Zubi lanak egin zituen”, dio Etxenikek. 23 eta 45 euro bitartean daude sarrerak, eta 3 eurotan ere eskura ditzakete 30 urte azpikoek Ordu Gaztea-ren deskontuekin. Merke ditugu sarrerak. Egunotan, Madrilgo Teatro Real-en, ikuskizun bera ikusteko 46 eta 149 euroren artean ordaindu behar da.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

  • Petritegi_Portada02 Denborapasa

    ERREGE GAUA, MUSIKA ETA TXOTX-A PETRITEGIN

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • músico-callejero-donostia-laboa-NARRIKA. jpg

    GARTXOT: ALDE ZAHARREKO ABESLARIA

    07/02/2015 | Musika
  • discoball

    DISKOBOLO DISKOTEKAREN GAU ZORAGARRIAK

    12/03/2014 | Denborapasa
  • vbnhbxShoolve says: hermShoolve...
  • BrederShoolve says: kbkzShoolve...
  • KrisenZentrumawark says: info@schlauer-reisen.de...
  • hydra-dip says: hydra-sites.net...
  • pebblesShoolve says: bujhfShoolve...
  • belledrymn says: Hello i am new user and i would to ask you, How to disable a pm?...
  • HumbertoShoolve says: nfc.nfShoolve...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo