Asteburu potentea izan dugu abenduaren zubi honetan eta beraz Backstage mini seriea bitan zatituko da. Batetik, Musikagela Weekend ekitaldian (solasaldiak, kontzertuak, dj-ak, lindy hop dantzak) egon ginen Gasteszena aretoan bai ostirala eta baita larunbata gauean ere. Jakina den bezala Buenawista Prollekziom´s-eko mutilek urtero antolatzen duten festa handia da.
Ostiralean Egia auzoa pil-pilean zegoen (Dabadaba eta Bukowski tabernetako eskaintzak ez ziren txantxetakoak) eta ez zen publiko askorik egon:
Octavo Arbol, The Young Wait eta Los Bracco taldeen kontzertuen ostean Iban Dolero aritu zen dj moduan:
Pistako ERREGEA:
Eta bitartean backstage-ko saltsan:
Larunbatean lindy hop-en indarra sumatu zen eta Gasteszenara jende ugari abiatu zen:
Travelling Brothers bilbotarren eta Ghost Number and his Tipsy Gipsies donostiarren swing eta rythm and blues finez ere gozatu genuen:
Gaua, gorriz:
Eta beltzez:
Igande eguerdian aldiz grosera joan ginen. Bertan Dock of the Bay zinemaldiaren edizi0 berri bat izango dugula ospatu nahi zuten antolatzaileek:
Pagadi taberna inguruan hainbat musikari izan genituen: Havoc, Rumano Power, Pablo Blix, Basmatti, Los Bracco eta Urko Menaia.
Vermutha ere egon zen:
Eta oso giro jatorra:
Ez dago komentariorik