• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
the-hole-2-donostia
Denborapasa 0

UZTAILA, ANTZERKIZ JOSITAKO HILABETEA

Jon Pagola @jonpagola · 01/07/2015

"El Intérprete", "The Hole 2", Carlos Latre... Hondartzaz gain, uztailean beste hainbat gauza egin daitezke, antzerkira joan esate baterako.

Uda primerako garaia da Donostian izaten diren jaialdi ezberdinez gozatzeko eta baita antzerkira joateko ere. Seguruenik urteko garairik onena. Uztaila eta abuztua artean Victoria Eugenia eta Antzoki zaharrean 25 funtzio antolatuko dira, 113 saio guztira, bai gazteleraz eta baita euskeraz ere.

Hasi berria dugun uda honetan Concha Velasco, Asier Etxeandia, Verónica Forqué, Joseba Apaolaza eta Ramon Agirre, besteak beste, ikusi ahal izango ditugu. Gainera %20ko murrizketa berezia izango dute bi ikuskizun edo gehiagorentzat sarrerak hartzen duten guztientzat. Uztaila, antzerkiari dagokionez, indartsu hasi da:

“El Intérprete”, Asier Etxeandia

Noiz: uztailak 3tik 5era bitarte

Non: Victoria Eugenia

Prezioa: 20, 24 eta 28 euro

Sinopsia: kontzertua eta antzerkia pack berberean. Musikal anitza, Asier Etxeandiaren berri izango duguna haren bizitzan garrantzia izan duten musikagile eta abestien interpretazioekin: Chavela Vargas, Gardel, Talking Heads, David Bowie, Rolling Stones…

Zergatik merezi du: antzerki-kontzertu nahasketa potentea delako. Ziragarria hasieratik bukaeraraino. Eta Madrilen izugarrizko arrakasta izan du. Asier Etxeandiaren lanik ikusgarriena.

el-interprete-asier-etxeandia-obra-musical

“15 años no es nada”, Carlos Latre

Noiz: uztailak 9tik 12ra bitarte

Non: Victoria Eugenia

Prezioa: 22, 28 eta 35 euro

Sinopsia: Carlos Latre berriro itzuli da antzerkira lanbidean 15 urte bete dituela ospatzeko. Horretarako, aktoreak one-man-show hurbil eta jostagarri bat muntatu du, non irratian, telebistan, zinean, publizitatean eta antzerkian egindako lanaren erreferente guztiak berrikusten dituen.

Zergatik merezi du: batzuentzako besteentzako baino barregarriagoa izango da, baina ezin zaio ukatu Carlos Latreri duen gaitasuna besteen azalean ipintzeko, 150 pertsonai guztira. Respect.

“100 metro karratu”

Noiz: uztailak 9tik 12ra bitarte

Non: Antzoki Zaharra

Prezioa: 15 eta 20 euro

Sinopsia: Juan Carlos Rubiok, testuaren egileak, bere bizitzan jasan zuen istorio txiki eta kafkianoa da abiapuntua: pisu bat erostera abiatu zen eta jabeak esan zion azkenean erosten bazuen elkarrekin bizi beharko zutela. Umorea eta drama.

Zergatik merezi du: lehenik eta behin Iñake Irastorza eta Ramon Agirre bezalako antzezleekin gozatzeko. Lehengo urtean estreinatu zuten saioa eta berriz ere gure artean itzuli da. Zerbaitengatik izango da.

100m2_teatro_euskera_2

“The Hole 2”

Noiz: uztailak 15etik 19ra bitarte

Non: Victoria Eugenia

Prezioa: 28tik 50 eurora

Sinopsia: urtebete pasa da The Hole saioa donostiara etorri zenetik. Arrakasta izugarria izan du. Eta berriro ere antzerkia, kabareta, zirkoa eta umorea izango ditugu izugarrizko koktel batean. Guzti hau ohikoa den lotsagabekeri eta sentsualitatearekin, noski.

Zergatik merezi du: originala eta transgresorea delako. XXI. mendean kabaret erraldoi eta erakargarria egin daitekelako. Eta Álex O’Dogherty maisulan moduan ikusi nahi dugulako, umorea eta kritika soziala konbinatzen.

the-hole-2-donostia-teatro-cabaret

“Insatisfechas” (Belinda Washington, Miriam Díaz Aroca eta Rubén Sanz)

Noiz: uztailak 30etik abuztuak 2ra bitarte

Non: Antzoki Zaharra

Prezioa: 20-25 euro

Sinopsia: “Kaleko” Thelma eta Louise-en antzera, Belinda Washington eta Miriam Díaz Aroca-k beraien bizitza aspergarri eta grisak atzean uzten dituzte Benidorm-era abiatzeko. Baina gauzak ez dira hasiera batean uste zuten bezala aterako.

Zergatik merezi du: bikote protagonista “txoni” eta “poligonera” modura ikusi nahi ditugulako. Emaitza ona bada sarreraren prezioa amortizatua egongo da. Dudarik ez.

insatisfechas-teatro

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo