Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan ikus daiteke Alfonso Berridi (Donostia 1958 – Madril 2013) artistari eskainitako erakusketa. Azken egunak dira hauek. Ibilbidea / Trayectoria azaroaren 27an ireki zituen bere ateak eta datorren urtarrilak 16a arte egongo da zabalik. Atzera begirako erakusketa honetan nabarmena da aldakortasun handiko artista baten aurrean gaudela. Berridik arlo ezberdinetan egin zuen lan (eskultura, lan grafikoa eta ilustrazioa) eta lehenengo urteak madrilgo Movidan lanean hasi eta azkenaldian El Diario Vasco-ko orrietan bineta ezberdinak burutzen igaro zituen.
Lorena Oteroren ondorengo erreportai grafiko hau Berridiren alde ezberdinen erakusgarri da, non bere barruko pentsamenduak nahiz preokupazio sozial ezberdinak lantzen dituen.
Kartoia, egurra eta papera askotan erabiltzen zituen bere lanetan
Kartoairekin giza alderdia agertu zen
Berridiren irudi bereizgarriak:
Papera bezalako material txiroekin lan egiten zuen. Eta emaitzak ezinhobeak dira:
Bere argazkietan eraikinak, planoak, eta jendea agertzen da.
Eta beste ekarpen artistiko gehiago:
Ez dago komentariorik