“Evarekin, Dock Of The Bay festibalaren zuzendariarekin, hizketan nengoen eta proposatu zidan donostiar musikarien erakusketa bat egiteko. Ideia asko gustatu zitzaidan eta baietz esan nion. Ezin diot ezerri ezezkorik esan eta orduan sailkatzen hasi ginen: Donosti Sound estiloarekin erlazionatzen ditugun talde batzuk, Buenawistakoak, bakarrik dabiltzatenak, aspaldiko beste batzuk, gaur egungoak… Guztira ia 40 kontatu genituen eta 40 bat egun falta zirenez dena muntatzeko martxan jarri nintzen”.
Azkenean, Diego Besné-ren “Esbozos y acordes. Ilustrando el panorama musical donostiarra” erakusketan 23 artista donostiar ateratzen dira. Banan-banan haien argazkiak hartzen joan da eta zuzenean tinta aplikatu du bere ilustrazioetan aukuarelaren bidez. Ikusi dezakegun musika eszenak azkeneko 30 urte hauetan izan ditugun musikari independiente garrantzitsuenak biltzen ditu; beraz, ez dira hemen Mikel Erentxun, Álex Ubago eta La Oreja de Van Gogh bezalako taldeak agertuko; egia da euskal musika ere falta dela.
Erakusketa honetan Diego Besnék marrazki bidez irudikatu du orain ezaguna egiten zaigun eszena. Marrazkiak politak eta atseginak dira. Datorren urtarrilak 31 arte ikusi ahal izango duzu Egiako Kultur Etxeko erakusketa aretoan.
Ez dago komentariorik