• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
exposición-koldo-mitxelena-
Artea 0

ERAKUSKETA: KOLDO MITXELENAREN BIBLIOTEKA ESZENTRIKO ETA IRUDIZKOA

Redacción @kulturaldia · 29/06/2014

"Biblioteka eta Jakintza" erakusketak Koldo Mitxelena Kulturunearen fundazioaren lehen 20 urteak ospatzen ditu biblioteka irudizko eta eszentriko baten eskutik.

Egia bada diotena, munduan ez dira bi biblioteka berdin egongo. Eta hori horrela bada, ez dugu hemen liburutegi arrunt bati buruz hitzegingo. Hasteko, planteamendua benetan bitxia da: erakusketak  Koldo Mitxelena Kulturunearen fundazioaren lehen 20 urteak ospatzen ditu biblioteka irudizko eta eszentriko baten eskutik. “Biblioteka eta Jakintza” erakusketak, beraz, biblioteken hausnarketa gisa planteatuta dago… Donostiako biblioteka nagusian. Eraikuntzaren beheko solairuan dago kokatuta eta abuztuaren 9ra arte egongo da ikusgai. 13 artista garaikideek osatzen dute erakusketa eta bertan instalazioak, bideoak zein argazkiak ikus daitezke.

Piedad Solans komisarioaren ustetan biblioteken historia  “zalapartatsua” izan da mende ezberdinen zehar -“tartean izan direla suteak eta gerrako espoliazioak, Inkisizio katolikoaren eta nazionalsozialismoaren fanatismoa eta diktadurek ezarritako zentsura, edota fundamentalista islamiarren erasoak”- eta artista batzuek (Eugenio Ampudia, Pablo Genovés) gai hau bera jorratzen dute.

Dena dela, erakusketaren muina teorikoa bada ere ez du interesik galtzen. Eva Lootz austriarrak bere ibilbide osoan mantendu izan duen arazoetako bat irudikatzen du modu grafiko batean: izendatzea (nombrar) ez da erakustea (mostrar). Dora García, Ignasi Aballí, Mariam Ghani eta Joseph Kosuth-ek aldiz, hermeneutika, interpretazioa eta zentsura gaien inguruan dabiltzaten bideo, testu eta instalazioak arkezten dizkigute.

eva-lootz

Bestetik, Candida Höfer-en liburutegiak (Bibliothèque nationale de Paris, Vienako Liburutegia, Londreseko National Library, El Escorialeko liburutegia, New Yorkeko Whitney Museum, Erromako Villa Medici, Madrileko Museo Arkeologikoa, New Yorkeko Pierpont Morgan Library, besteak beste) espazio hutsak dira, giza presentziarik gabeak, zeinetan liburuen metatzeak, katalogatzeak eta ordenak garai eta kultura historiko konplexu baten trinkotasuna, hotsandia eta konplexutasuna erakusten baitituzte.

Candida-Höfer

Zhou Xiaohu artista txinatarraren “The Crowd of Bystanders”-ek atentzioa deitzen du: ikusle pasiboak azaltzen ditu eta diskriminaziorik gabe berriak, irudiak, testuak, berri saioak jasotzen dituztenak igortzaileetatik edo komunikabideetatik, kode semiotikoen eta konfigurazio tekno-linguistikoen zirkuitu globalizatu batean. Sean Snyder-en bideoproiekzioak aldiz zinema eta telebistan erabilitako flashback teknikari buruz egiten du hausnarketa. Errealitateak kapa ezberdin asko izan ditzake, interpretazio anitz, eta imajinak mozten eta itsasten dutenean errealitatea askotan susmagarria izan daiteke.

exposición-koldo-mitxelena-chino-biblioteca-jakintza-

Azkenik, merezi du euskal artisten obrak ondo aztertzea. Bai Maider López (Donostia, 1975), Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) zein Arrate Rodríguez-ek (Errenteria, 1984) proiektu espezifikoak aurkezten dituzte Koldo Mitxelena kulturunearen bibliotekaren pertzepzio espazial, testual eta kontzeptual batean oinarriturik.

xabier-erkizia

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo