Aurreko udaran lau diseinatzailei buruz post bat idatzi genuen eta bertan Marta Ennes ateratzen zen. Bera da haien artean rock and roll kulturarekin erlazio handiena duen artista. Azkeneko bost urte hauetan hainbat kartel landu ditu promotora ezberdinentzako (Wombat Booking, Red Ribbon Music), musika taldeentzat (Radio Moskow, Capsula, Sex Museum, Waw y los Arrrggs!!!, Señor No), Iggy Pop marraztu du, Akerbeltz tabernaren logoa egin du eta Mushroom Caffeine eta Bullet Proof Lovers taldeen diskoen azalak ere egin ditu, besteak beste.
Diseinu hauek eta beste hainbat lan bere webgune berrian bildu ditu, www.martaennes.com, eta bide batez artista honen obra osoa ikus dezakegu zeinek badu atal bat… r&r deitzen dena. “Lanean hasteko garaian ez dut ohitura edo mania konkreturik. Egiten dudan gauza bakarra musika entzutea da, ah, eta dena ordenaturik egotea saiatzen naiz, hori bai”.
“Ez dakit Black Sabbath den nire talderik gustukoena baina aipatu behar ditut entzuten dudan musikan influentzia handia izan dute eta”, dio Martak. Beste estiloen artean, atsegin ditu garaje, rock and roll eta musika psicodelikoa. “60. hamarkadako azken urteak musikaren historiaren urte onenak dira!”.
Hala eta guztiz ere, gaur egungo musika asko kontsumitzen du eta talderen batekin lan egiteko proposatzen diogunean dozena erdia aipatzen ditu: Black Mountain, Black Angels, Goat, The Entrance Band eta “garajeroagoak diren beste hainbat talde”, King Khan eta Ty Segall esate baterako.
Donostiako giro musikeroan ezagunak dira haren lanak, baina beste askorentzant lehenengo aldia izango da. Marta Ennes-ek (Donostia, 1985) aurkitu du, azkenik, une aproposa bere burua munduari aurkezteko.
Ez dago komentariorik