Ignacio Zuloaga eibartar margolariaren ikasle izan zen. Hala nola Velazquez eta Manet bezalako artista impresionistaren eragin handia izan zuen eta haien obrak aztertu eta landu zituen bai Madril eta baita Parisen ere. Gerra zibilak eta ondorengo diktadura frankistak min handia egin zion eta bere bizitza markatu zuten. Simon Arrieta (1915-1969)-ri buruz ari gara mintzatzen, Bergarako eskola ospetsuaren maisuetako bat dudarik gabe, eta bere 100. jaiotzaren urteurrena dela eta hainbat ekimen eta kultura-jarduera ezberdin ospatzen ari dira aurten -horien artean bi erakusketa zabal eta liburu bat- bere aportazio artistikoa ezagutzera emateko.
“50. hamarkadan erretratugile garrantzitsua izan zen”, dio Miguel Ángel Elkoroberezibar ikertzaile bergaratarrak eta “Simón Arrieta (1915-1969)” liburuaren autoreak. Datorren larunbata urriak 24, arratsaldeko 18etan, Elboroberezibarrrek berak dohako bisita gidatu bat eskainiko du Luis Lascurainekin batera Koldo Mitxelenako Ganbara aretoan jarri duten Arrietaren erakusketa antologikoan murgiltzeko.
Erakusketa urriaren 15ean ireki zuten eta hilabete bat egongo da zabalik, datorren azaroak 15 arte hain zuzen ere. Simon Arrieta erretratugile paregabea izan zen -“naturalista eta errealista, XIX. mendeko bigarren erdiko estiloa bereganatzan du”, azpimarratzen du Elkoroberezibarrek- eta mota eta mail ezberdineko jendea margotzen gustokoa zuen; jende arrunta, umila, eta baita apaizak, kirolariak, toreatzaile eta garaiko pertsonalitate handiak ere, Agirre lehendakariaren kasu.
Gainera, bere obrak euskal landa eta mendien espiritua oso ondo isladatzen du eta jarrera tradizional zein modernoa konbinatzen du; alde batetik kubismoaren influentzia nabaria da eta impresionismoaren xehetasunak ere eransten dizkio bere estiloari.
Erabilitako teknikari dagokionez, nabarmentzekoak dira olio pintura eta ikatz marrazkiak. Benetan bitxia suertatzen da (eta zentzu batean pedagogikoa ere) erabiltzen zituen lan-tresnak eta materialak zuzenean ikusteko aukera izatea.
Erakusketan argazkiak, prentsa albisteak, bere bizitzari buruzko informazioa eta mota guztiko dokumentoak aurki daitezeke. Simon Arrietaren teknika, obra eta pertsona ezagutzeko informazio baliotsua.
Ez dago komentariorik