Gaur egun, gehiengoaren ustez, lau zapore daude: gozoa, gazia, mikatza eta garratza. Baina 1908. urtean Tokioko unibertsitateko Kikunae Ikeda zientzilari eta irakasleak glutamatoak zapore ezbedin bat sorrarazten duela asmatu zuen. Umami izena ipini zion: “umai” (atsegingarri) eta “mi” (zaporea) japoniar hitzen batuketa da eta zentzu orokor batean erabili ohi da. Ikeda berak zapore berri hau ezagutzera emateko algaren zaporea jarri zuen eredu gisa baina errealitatea da umami kutsua elikagai ezberdinetan aurki daitekela: antxoak, ezkur-urdaiazpikoak, tomatea, Parmako gazta…
Umami kontzeptu gisa abangoardiazko sukaldeetan zabaldu da azken urte hauetan. Azkenerako ez da hain ezezaguna izango. Gure artean dago jada eta Andoni Luis Irizar sukaldariak askotan hitzegin du umamiari buruz. Kasu honetan, garai batean Donostian bizi izan zen Nori Ushijima (Kumamoto, 1956) japoniarrak, gaur egun Bartzelonan bizi dena, Iparragirre kaleko Arteko galerian umamiren ikuspuntu bitxia eskaintzen digu “Umami zaporea/kolorea” erakusketarekin.
Orohar, gastronomiak eta bost zaporeek gure organismoan zein inpaktoa duen aztertzen du. Aretoan atentzioa deitzen du misteriotsua den begirada batek, “Umami” izeneko koadro batean ikus daitekeena. Eta baita konbu algak -japoniar sukaldaritzaren oinarrizko ezaugarria- irudikatzen dituen dimentsio handiko ohialak ere. Ushijima trebea da natura hilak pintatzen eta ingelesez “Still Life” izenpean euskaldunoi ezagun egiten zaizkigun hainbat arrain erakusten ditu: bixigua, txipiroia…
Umami zaporearekin pasatzen den bezala, ez da batere erraza Ushijimaren obra deskribatzea. Bisitariak, ordea, gozatu egingo du artistaren estilo finarekin. Erakusketa gastronomical.art proiektuaren barnean dago. Baita 2016ko Hiriburu Kulturalaren eta Artekoren 20. urteurrenaren barnean ere. “Umami sabor/color” beste 7 artistekin osatzen da (Javier Lucea, Pablo Iglesias, Ricardo Iriarte, Celia Eslava, Pilar Soberón, Luisa Chillida eta Mikel Aranburu) zeintzuek, kontrapuntu gisa, txuribeltzez osaturiko zenbait argazki, portzelana, artelan… eskaintzen dituzten.
Ez dago komentariorik