• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Portada_01
Auskalo 0

`“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

Jon Pagola @jonpagola · 10/03/2016

Leire Rodrigezek, Uliako auzotar elkarteko kidea eta Uliako- Lore Baratzak proiektuaren sustatzaileetakoa, Udalak Uliako haztegi zaharren parkean 70 etxebizitza eraikitzearen erabakiaz ohartarazi gaitu. Argazkiak: Lorena Otero

Ama askok euren haurrekin pasatzen dituzte goizak parkean, buelta bat ematen edo haziak landatzen. Emakume gazte bat ere loreak landatzen ari da, bere lana arduraz eta naturaltasunez egiten duen inurritxoa bezala. Badirudi bere etxeko baratzan edo lorategian sentitzen dela. Goiza argitzen hasi da, eta, tarteka, eguzki izpi batzuk sartzen dira Jose Elosegi etorbidearekin eta Ulia pasealeku hasierarekin iskina egiten duen -eta erdi eraikia dagoen- 14.000 metro karratu baino gehiago dituen parke honetan. 2008an itxi zituen ateak, baina 2015ean Uliako auzotarren elkarteak bultzatutako Uliako Lore-Baratzak proiektuari esker berriro ere ateak ireki zituen, partzela birgaitu eta “aintzinako bere distira” berreskuratzeko asmoz.

Uliaviveros_10

Uliaviveros_3

Uliaviveros_9

Leire Rodrigez elkarteko kidea da, eta baita proiektuaren bultzatzaileetako bat ere. “Londresen bizitzen egon nintzen denboraldi batez. Han, baratza komunitarioen mugimendua ezagutu nuen eta mugimendu honetan sartzen hasi nintzen”, dio. Handik bueltan, Donostiara eta “nola ez, Uliara” -bere amona eta birraitona parkean bizitzeko egokiak diren bi etxeetako batean bizi izan ziren- ekarri nahi izan zuen munduko hiri askotan hiri-mugimendu eta ekologikoa den hau. 2013ko Otsailean aurkeztu zuten plana Udaletxean, Ekainean ate irikien jardunaldiak martxan jarri zituzten, eta, azkenean, 2015eko Abenduan eremuaren erabilera lehiaketa publikora atera zen. Parkeko giltzek Uliako bizilagunen eskutan amaitu zuten.

Uliaviveros_5

7-8 hilabeteko ibilbidearen ostean, Uliako Lore-Baratzak hasiera fasean daudela esan daiteke. “Oraindik asko dago egiteke”, onartzen du Leirek. Denbora honetan zehar, proiektuak sari bat irabazi du (Eusko Jaurlaritzaren Elkarlan saria) eta baita estokada bat ere: otsailaren 25ean Donostiako Udalaren Plenoak behin-behineko moduan lursailaren antzinako haztegiak gazteentzako 70 etxebizitzetan eta 11.000m2-ko lorategi batean eraldatzea erabaki zuen. Erabaki hau oraindik sendoa ez bada ere, parkeak “bere nortasuna galduko duenaren” uste osoa du Leireik.

Hasteko, zergatik salbatu behar da eremu hau? Zer du bereizgarri Uliako parkeak?

Lehenik eta behin, osasunarentzat eta hiritar guztientzat oso garrantzitsua den parke berdea delako, eta, bestetik, Uliako Lore-Baratzan Europako hiri askotan, eta are gehiago, munduan esango nuke, maitasun handiz zaindua eta mimatua izango litzatekeen proiektua martxan jarri delako. Donostian, aldiz, 2016a dela kontuan izanik, abangoardia eta modernitate hiria izan ordez, eta patrimonio honen berreskurapenaren alde egin ordez, atzera pausoak ematen dira zementuaren onurarako, biztanlearia blokeatuz. Udalari ahoa parte-hartzearekin betetzen zaio, baina bat-batekoa eta parte-hartzailea den proiektu bat dagoenean, baztertzeko prest dago.

Uliaviveros_6

Uliaviveros_4

Uliaviveros_11

change.org-eko eskaeraz gain, bestelako zein neurri hartu dituzue presioa egiteko?

Gaur alkatearekin elkartzekoak gara. Udal-gobernuko ordezkari asko izan dira parkean, baina uste dugu beharrezkoa dela hiri-proiektuaren bultzatzaileak direnak etortzea eta parkea ikusi eta egiten duguna ikustea. Sinaduren bilketarekin jarraituko dugu, eta horrez gain, parkean bertan ekitaldiak egingo ditugu: larunbat honetan Cristina Enea Elkartearekin batera tailerra antolatu dugu, astean zehar txiki-pups eta txiki-foxex ditugu gurekin, gordailuetara bisita gidatuak egongo gira, auzolan bat, Newrozaren -edo beste modu batera esanda- Kurduen urte berriaren ospakizuna…

Eraikuntza geratzeko garaiz al gaude? Edo udal-gobernuak ontzat emandako planarekin iada berandu da?

Aurreko ostegunean hasierako onarpena eman zen, eta orain, Eusko Jaularitzatik pasako da tramitea. 3 edo 4 hilabeteren buruan behin-betiko onarpena eman daiteke. Geroz eta babes eta jende gehiago daukagu inguruan, eta ziur gaurde donostiarrek parkea ezagutzen duten heinean geure kausara gehituko direla eta parkea babestea lortuko dugula.

Oposizioko alderdi batzuek, Bilduk eta Irabazik zehazki, Ategorrieta eta Intxaurrondo zaharreko auzotarrei kontsultatzea proposatzen dute. Ongi deritzozue? Donostiaren parte den parkea dela kontuan izanik, ez duzue uste hiritar guztiek eman beharko luketela euren iritzia?

Inplikatuei galdetzea beti da positiboa, baina, geure aldetik, asoziazio gisa egin behar dugu balorazioa. Oraindik ez dugu egin. Ikusiko dugu nola egiten dugun, zonifikazioa (kontsultarena) baita baloratu behar dugun gauzetako bat, hiriaren arazoa ere badela uste baitugu…Baina hasiera batean positiboa da.

Leire Rodríguez en su txoko verde

Leire Rodríguez 

Hirigintzako zinegotzia den Enrique Ramosen arabera, “etxebizitzek lur-eremuaren herena besterik ez lukete hartuko, gainontzekoa, 11.000m2ak, orain existitzen ez den parke publikora bideratuko lirateke”.

Dena gezurra da. Jendea nahasteko besterik ez den gezur handi bat da. Etxebizitzak eraikitzeko orain arte egin den guztia suntsitu beharko dute, eremua garbitu beharko baitute.

Garbituk, diozun modura, “moztearen” eufemismoa dirudi.

Hori da. Oraintxe bertan ez dira betetzen eremua hiritartzeko beharrezkoak diren neurriak eta berregokitu beharko lukete. Bambuen basoa -negutegien eta bankalen gisa- ur gordailuen ondoan dagoena, ezingo litzateke egun dagoen moduan mantendu, eta parkeak bere nortasuna galduko luke. Gainera, hiritartzeko zig-zag artifizial bat egin beharko litzateke eremuan, eta oraingoarekin zerikusirik ez duen lorategi moderno bat izaten amaituko luke.

Uliaviveros_2

Uliaviveros_13

Uliaviveros_11

Eta orain publikoa dela ere gezurra al da?

Uliako-Lore baratza,proiektuari esker, eremu publiko bihurtu da. Orain hiriari irekita dago, astean zehar arratsaldez eta asteburuan ordutegi zabalago batekin. Cristina Enearen antzeko funtzionamendua du, baina boluntarioak daude udaleko zaindarien ordez. Hau horrela da udalak mota guztietako murrizketak jarri zizkigulako parkea kudeatzeko garaian. Lan asko dago egiteke. Eta, zentzu honetan, guztiei irekia izango den ikastaroa egingo dugu, auzolan bat (lan komunitarioa), parkeari bere antzinako disdira bueltatzeko (baieztapen hau hitzak xehatuz egiten du).

Arraroa bezain paradoxikoa da Eusko Jaurlaritzak Elkarlan saria eman izana pasa den Urtarrilean, eta orain, alderdi berak (EAJ-k) zuen proposamena boikoteatzen duen proposamena egitea

Kontraesankorra da, bai, eta iruditzen zaigu Donostiako Udalak ez duela Gasteizko euren alderdikideek ikusi dutena ikusi. Gertatzen dena da, kasu honetan, EAJ-k bere programan etxebizitza hauen eraikuntza zeraman PSE-rekin akordioa duela.

PSE-k behintzat ez du gezurrik esaten eta proposatu zuenarekin koherentea da…

Bai, baina jendea nahasten du etxebizitzen erabilera pribatua parkearekin partekatu ahalko dela esanez, eta hori ez da egia. Eztabaida Uliako Lore-Baratza proiektua eta parkearen defentsa eta birsortzean, edo etxebizitzen eta lorategi baten eraikuntzan zentratu behar da.

Uliaviveros_8

Udalaren arrazoia sendoa da, eta karga sozial handia du: gazteentzako salneurri egokia izango duten etxebizitzak izango direla ziurtatzen dute. Zein da beste aukera?

Etxebizitzaren gaiaren inguruko ikuspegi ezberdinak dituzte proiektu honetan parte hartzen duten pertsonek. Nire ustez, hirian dauden etxebizitza hutsekin zerbait egiten has daiteke, ostatu berriak eraikitzen hasi aurretik. Ez daitezela etxe bat nahi duten 4.000 gazte baino gehiago erabili parkea pikutara bidaltzeko. Parkea aurrera atera daiteke eta bestelako aukerak bila daitezke etxebizitzaren arazoarekin amaitzeko.

Uliaviveros_15

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • feministaldia-2015 Auskalo

    ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

  • kortxoenea-bizirik-kalea-ategoerrieta-donostia Auskalo

    KORTXOENEA: ERAISTE BATEN KONTAKETA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo