• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
feministaldia-2015
Auskalo 0

ESKERRIK ASKO, FEMINISTALDIA

Lucía Baskaran @luciabaskaran · 29/12/2015

Ez dut exageratzen Feministaldia aurten pasa zaidan gauzarik onena izan dela diodanean. Hemen zergatia.

Abenduan ohikoa ez den eguzkiaren pean egin da aurten Feministaldia. Ekintza guztietan egon ez banaiz ere, ikusi dudanari buruz idatziko dut hurrengo postean. Hori bai, erronka handia izango da niretzat hainbesteko iraultza eragin didanari buruz idaztea.

Feministaldiari buruz ezer entzun ez duen horrentzat: Feministaldia Plazandreok-ek antolatzen duen kultura feministaren inguruko jaialdia da.  2006 urtetik ospatzen da Donostian, eta aurten, Tabakaleran egin dute.

foto-1

Feministaldiaren helburua, hegemonia heteropatriarkalaren aurka diarduten askotariko disziplinak elkartzea da. Gisa horretan, ustez “natural” gisa barneratu ditugun mezuak desnaturalizatu dituzte marko teorikoak eta jakintzak sortuz, eta baita “egia” konbentzionalak eta botere harremanak ezbaian jarriz ere. Asteartean hasi zen aurtengo edizioa Emakumeen Etxean “Donostiako emakumeak 1870-2015. El largo camino hacia la emancipación” erakusketarekin. Urtarrilaren 15erarte dago erakusketa bisitatzeko aukera.

foto-2

Asteazkenean, hilak 16, Magdalena Leon eta Lorena Cabnal entzuteko aukera izan genuen. Hauek, kapitalismoa botere-harremanetan oinarritzen de ala zaldu zuten. Lady Godivaren irudi mitikoarekin hartu zuen hitza Leonek, gisa horretan, gorputza-ekonomia harremana azalduz. Hortik aurrera, ekonomialari ekuadortarra “el Buen Vivir” kontzeptuaren inguruan aritu zen. Kultura andetarretatik datorren kontzeptua da, eta bere helburua bizitza zentroan jartzean datza neoliberalismoaren akumulazio eta konpetentziaren kontra.

Horretarako, publikoa den horren berreskuratzea zein beharrezkoa den azpimarratu zuen Leonek, helburuen berregituratzeaz gain, gobernuaren aldekoak ez diren fronteetatik parte-hartze mekanismoak ere zabalduz. “Ekonomia ez da, soilik, merkatua” azaldu zuen Leonek. “Bizitzari zerbitzuak eta onurak eskaintzen dizkion harreman eta praktiken multzoa da”.

Lorena Cabnal-ek -maia-xinka komunitateko feministak- bestalde, kolonizazioaren aurretiko antzinako herrietan, berezko ezaugarriak biltzen zituen patriarkatu bat existitzen zela azaldu zuen. “Kolonien aurretik ere, itundutako gorputzak, desjabetutako gorputzak izan ditugu emakumeok”. “Kolonoek haien patriarkatua ekarri dute, eta hau, jatorrizko arbasoen patriarkatuarekin elkartu eta indartu da. Bi patriarkatu hauen arteko ahaidetza perfektua da bai kapitalismoaren baldintzentzat, bai eta arrazismoaren sorrerarentat ere”.

foto-3

“2008an gure territorio-gorputz/lurra berreskuratu eta defendatzeko lehenengo planteamendua jaio zen. Emakumeek asmatutako kontsigna politiko honek gure egunerokotasunetik abiatutako kategoria eta kontzeptuak sortzen ditu. Mineriaren aurkako borrokan hasi ginen gure lurraldean, izan ere, lurrari egindako biolentzia gisa ulertzen dugu mineria hori. Bertan konturatu ginen biolentzia horren eta emakumeen aurkako biolentziaren arteko harremanaz. Ezin dira bi biolentzia horiek banandu. Feminismo komunitarioa maitasun proposamen politikoa da, baina ez eraikita dagoen maitasun patriarkala, gure herri eta bizitzenganako maitasuna, baizik”.

Ostegunean, “Yes, we fuck!” dokumentalaren proiekzioarekin jendez bete zen Tabakalera. Aniztasun funtzionala duten pertsonek sexualitatea nola bizi duten azaltzen du dokumental honek, eta Antonio Centeno, zuzendari-ordeak aurkeztu zuen proiekzioa. Gogorarazi zigunez, dokumental honek sexualitatearen bizitzeko era anitzak erakusten ditu; dokumentalak ez du ezarritako normaren barruan haien gorputzak kokatu nahi dituzten pertsona horien gainditze istorioa kontatu nahi.

“Kapitalismoak eta heteropatriarkatuak esaten digute zer, nola eta norekin erotizatu behar dugun. Kulturatik abiatuta, kontakizun sozial gehiago eraiki behar dugu. Horrek baldintzatuko du gure harremantzeko modua”, zioen Centenok.

“Yes, we fuck!” gutako askorentzat opari bat izan zen, ez bakarrik lehen aldiz sexualitatearen gaia beste esperientzia batzuetatik entzun eta ikusi genuelako, baita gure sexualitateari buruz hausnartzeko une eman zigulako ere.

Hitzak faltan ditut Plazandreok-i, Medeak kolektiboari, eta  ezagutu dudan pertsona orori eskerrak emateko. Feministaldiara erantzun bila gerturatu nintzen. Eskerrik asko nire burua galderaz betetzeagatik.

Partekatu Tweet

Lucía Baskaran

Devoralibros, cinéfila y anglófila. Semifinalista del premio Herralde 2015 y gilipollas. Feminismo o barbarie.

Zure gustokoa izan daiteke

  • TRavesía Getaria - Zarautz. Auskalo

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

  • Portada_01 Auskalo

    `“ETXEBIZITZAK ERAIKITZEN BADITUZTE, ULIAKO PARKEAREKIN AMAITUKO DUTE”

  • kortxoenea-bizirik-kalea-ategoerrieta-donostia Auskalo

    KORTXOENEA: ERAISTE BATEN KONTAKETA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo