• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
PORTADA1
Denborapasa 0

DONOSTIAKO GAUA EZ DOA GAINBEHERA

Jon Pagola @jonpagola · 02/03/2015

Donostiako gaua ez doa gainbehera. Espezializatu diren tabernen sasoia ona da eta eskaintza musikala inoiz baino handiagoa da.

Aitortu beharra dago ez garela hiri gautxori batean bizi: Donostia betidanik izan da gure inguruko hiriak baino lasaiagoa. Lo egiten ez duten hiri horiek beste batzuk dira. Hemen negua asko luzatzen da eta kaleak hustu egiten dira eta, jakina denez, zaila izaten da gaueko zortzietatik aurrera establezimenduren bat zabalik aurkitzea. Donostiako gauaren gainbehera ez da albiste berria, aspalditik pairatu den gertaera da. 90. hamarkadaren bukaeran unibertsitateko ikasleen ostegun parranda famatuak pobre xamarrak izaten ziren eta ostiralean ez dela parranda egiten aspaldiko kontua da.

Gehiago esango dut: azkenaldian donostiako gauak – batipat musika estilo batean espezializatu eta zerbait berezia eskaintzen duen gauak hain zuzen ere- gora egin du. Eskaintza hobea da. Zabalagoa.  El Diario Vasco egunkarian azaltzen diren adibide hauek txunda-txunda eta ohiko musika komertzialean soilik atentzioa jartzen dute.

Ondorioz, baliteke Fermín Calbetoneko inguruko gauak lehen baino pobreagoak izatea baina, zorionez, badago beste Alde Zahar bat. Akerbeltz, Eiger, Atari, Sirimiri, Hamabost, Txiki, Rekalde, Minuto y Medio… sasoi onean daudela azpimarratu behar da: lagun fidel eta ugari biltzen dituzte astebururo. Atsegin duten musika entzun nahi dute eta gustokoa duten giroa aurkitzen dute. Etxean bezala daude. Goxo-goxo. Krisia gainditu dute eta bizirik atera dira musika onaren truke, edari eskaintza handitzen eta, oso garrantzitsua, bezeroekin duten tratua sendotzen. Pertsonalitaterik ez duten taberna klonikoen garaia amaitu da.

LurrazpikoFest15_ambiente30

Alde Zaharretik at giro alternatiboa Egiako auzoan finkatu da. Hilabete nahasi batzuen ondoren Dabadaba eta Bukowski (eta neurri txikiago batean Staaf ere bai) jende dexenteren geltokia bilakatu da. Bestetik, Groseko auzoan Teorema dago eta Pokhara Errege Katolikoen punturik finena da. Berriro ere aplikatzen diegu aurretik aipatutako formula: kalitate musikala + atentzio pertsonalizatua + giro ona.

Dena dela, azkeneko urteotan iraultzarik garrantzitsuena ez da tabernetan izan. Gautxoriak ez dira soilik tabernetan ibiltzen. Kontzertuetara doaz. Eta egi borobila da inoiz baino kontzertu gehiago daudela. Aurreko larunbatean adibidez 400 lagun dantzan aritu ziren Los Straitjackets eta Deke Dickerson-ekin dantzatzen Intxaurrondon, Grises zestoatarrak Dabadaba aretoa bete zuten eta Sewergrooves izeneko talde underground batek rockeroen nahia asetu zuen Bukowskin. Horrela ikusita, ez dirudi gainbehera doan gauaren erradiografia denik.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_02 Denborapasa

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

  • sasha_waltz_berlin_2013 Denborapasa

    SASHA WALTZ, DANTZA GARAIKIDEKO LEHEN DAMA (ETA PINA BAUSCH-EN OINORDEKOA)

  • THECHANCLETES Denborapasa

    XXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA: GOAZEN DENOK TABERNETARA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo