• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
mursego-eibar-hiru-bi-bat
Musika 0

MURSEGO: “EUSNOB”-EN OIHARTZUNA

Jon Pagola @jonpagola · 02/12/2013

'Eusnob'-en oihartzunaren ostean Maite Arroitajauregiri (AKA Mursego) fabore bat eskatu diogu: kantaren letran agertzen diren dozena bat kontzeptu destripatzen laguntzea. Saguzarren umore onaren izenean.

Maite Arroitajauregik “kanta txiki” baten aurrean gaudela esan dezake –“autoparodikoa da, lagunak omentzeko modu bat”- baina “Eusnob” abestiaren oihartzuna ederki zabaldu da Euskal Herrian. Plazaratu berri duen “Hiru (3)” diskan ia edozertarako gai dela berriro ere erakutsi digu Mursegok -kunbia doinuak sartu ditu, adibidez-, baina arrasto sakona, erraz ezabatzen ez den horietakoa, “Eusnob”-en letra mamitsu eta umoretsuan aurkitzen da. Sortu duen zalaparta (irribarretsua, hor dago gakoa) azpimarratzekoa izan da Twitter, Facebook eta hainbat iruzkinetan.

“Zu, euskal intelektuala, homo sapiens kontzeptuala / ahoa ireki eta berehala konturatu ginen eusnob bat zinela”, kantatzen du estribilloan. Burutik kendu ezin diren esaldiek Mursegoren lan berriaren entzuterrazena bihurtzen dute. Agian liga antzekoak dira Astrud edo Hidrogenesse martzianoen kanta batzuk edota udaberri honetan entzun genuen Pony Bravo andaluziarren “El político neoliberal” bikaina. Bazen garaia! Mursegorekin badugu euskaldunok ingenioaren ohorezko podiumean kokatzeko aukera.

“Nik ez dut nere burua intelektualtzat jotzen”, aitortzen du Maitek. Eta jarraian interneten irakurtzen du. “Intelektuala, independientea, arrazoiaren defentsan konprometitzen da, bere garaiko gizartearen arazoei aurre egiten die, aurpegia ematen du, horrek maiz ordaina badakarkio ere”. “600.000 euro?”, galdetzen dio bere buruari. “Egungo gizarteak horrelako pertsona gehiago beharko lituzke. Kantuan aipatzen dudan `Diagonal´ bezalako argitalpen gehiago…”.

Diagonal aldizkaria aipatzen duenez, “Eusnob”-en agertzen diren dozena bat kontzeptu analizatzea proposatu diogu. Joko tuntun gisa. Bere musikarekin egiten duen bezala, burura etortzen zaion edozer gauza jartzea da kondizioa: libre eta ausart hegan egin dezala saguzarrak.

  1.  KAFEA ETA GALLETAK: “Harrikoa egitea tokatzen zait: nere anaiak `Tearen kluba´ deitzen dio ekimenari”.
  2.  KOKOSHCA: “Ondoko mahaikoek platerrean utzitako ondarrak jateko ohitura dute. Amaiak Drogasi zapatila batzuk tuneatu zizkion, artista”.
  3. NOUVELLE VAGUE: “Arropa zoragarriak daramazkite film hauetako emakumeek”.
  4. ZINEKLUBAK: “Nere ama izan zen Eibarko zineklubeko mahai ingurua gidatu zuen lehenengo emakumea…Orain ni bezala film batek nerbiosa jartzen badu ohera doa korrika”.
  5. JIM JARMUSCH: “Donostiako Zinemaldira etorri nintzen lehen aldian `Permanent Vacation´ ikusi nuen. Esan Ozenkiko ia lan talde osoa zegoen han…”.
  6. SAIAKERA FILOSOFIKOAK: “Gauzak behin eta berriz irakurri behar direnean pazientzia galtzen dut.”
  7. CARNE CRUDA: “Udara hartan Beach Boys eta Beastie  Boys-en gainean egindako programak betirako gordeko ditut memorian, Señor Tropical-en harribitxiak…Gallego bai dela eusnob intelektuala. “Bat” diskaren pare bat kantu jo nituen zuzenean programarako”.
    Mursego-carne-cruda
  8. ROCKDELUX: “Yonyu eta Miriamen etxeko komunean irakurtzen nuen sasoi batean, orain nere semearen aitak ere erosten du, beste eusnob bat…”.
  9. PRIMAVERA SOUND: “Anarirekin jo genuen Cat Powerren aurretik, Jarvis Cockerren ondoan afaldu nuen…Sasoi hartan ez nituen Kokoshca-koak ezagutzen bestela ogi puskak lapurtuko nizkieke”.
  10. LOVEOF74: “Eusnob prototipoa. Urrezko eraztunak inork baino hobeto jazten ditu”.
  11. JOTDOWN: “Boxeoari buruzko artikuluak idazten dituzte, Arthun Cravan boxeolaria maitatzea ezinezkoa da ganorazko eusnob bat izateko”.
  12. DIAGONAL: “http://goteo.org/project/diagonal”.
Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo