• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
capsula-john-berkhout-petritegi
Musika 0

TXOTX & ROLLA PETRITEGIN

Redacción @kulturaldia · 07/01/2014

Astigarragako Petritegi sagardotegiko rock and roll gauaren kronika xehetasunez betea. Eusko label pintxoak, txotxa eta Capsula eta John Berkhouten kontzertu paregabeak.

Orduak eta egun oso bat pasata ere, gure buruan dirau txotx eta rock and roll esperientzia suspergarria bizi izanaren sentsazioak. Giro musikaletik hain urrun egon arren, euskaldunontzat horren ezaguterraza den lekuan, sagardotegi batean, kontzertu bat ikustearena, aurkikuntza pozgarria izan da. Eta horrek ez du zer ikusirik sagardoaren txinpartak garunean izandako eraginarekin. Ginmusica promotora donostiarrak 2012an Petritegin martxan jarritako ekimenak arrakasta itzela du, ekintza bakar eta errepika ezin gisa aurkezten dutelako. Eta neurri batean, hala da. Hainbat datu eta anekdota pilatu zirenez, gertaerak orden kronologikoaren arabera antolatu ditugu. Lau ordu baino gehiago, txotx & rollaz gozatzen.

20:05 Irteera: bi autobus eta MondoSonoro pila bat

Irteerako puntua San Martin kaleko autobus parada da, Artzain Ona elizaren parean dagoena. Zorionez, ez du euririk ari eta haizea ere bareago dago, eguraldi petraleko egun honetan. Hamar minutu lehenago iritsi gara, 19:50etan. Ez dugu inor ikusten gure inguruan Ginmusicako Sergio Cruzado agertu den arte. Gure harridurarako, MondoSonoro aldezkari piloarekin dator. Deskargatzen lagundu diogu eta gure burua eskaini dugu aleak autobuseko gainontzeko publikoari banatzeko. Gazteak dira gehienak, eta pilatu dira jada antolakuntzak deitutako autobusen inguruan. Lehenengo autobusean igo gara, Astigarragarantz!

20:20 Iritsiera

Petritegiko ate nagusiko ilarara batu gara. Autobusean joan direnez landa, badago bere kabuz etorri den jende gehiago ere. Autobusean etorritakook guztira 30 euro ordaindu ditugu, gainontzekoek 25. Giroa euskalduna da oro har, eta oso heterogeneoa estiloari eta adinari dagokionez. Lau gazte prest agertu dira Kulturaldiarako argazkian ateratzeko.

publico-petritegi-capsula

20:20 Moko, Kizki eta Olentzeroren ongi etorria

Sagardoa egiteko makina bat sagar mota erabil daitezke. Petritegin Moko delakoa maite dute bereziki, maskota ere baden sagar mikatza. Bigarren maskota bat ere badute, Kizki, sagarrak biltzeko erabiltzen den eta metalezko muturra duen makil laburra. Biak daude jatetxeko sarreran kokatuta, atseden lasaiean dagoen Olentzerorekin batera, eta hirurek egin digute ongi etorria. Gau osoan gurekin izango den sagardo baso bana eman digute.

moko-kizki-petritegi-mascotas

20:30 Piperminak eta txotx!

Ez dago argi zein izango den aktibitateen ordena. Kontzertuak ikusi aurretik afalduko dugu? Bien artean? Pipermin platerak atera dituzte. Bodega ireki dute, eta Bianditz kupelako sagardoa lehenengoz probatzeko baliatu dugu aukera. Sagardoaren errituarekin hasi garenerako, musika entzuten da ondoko gelan. John Berkhout hasi berri da.

Guindillas
Guindillas
Bodega
Bodega
Txotx
Txotx

20:40 John Berkhout, ordulari suitzar baten zehaztasunarekin

John Berkhout osatzen duen boskoteak astean lau aldiz entseatzen dute Oiartzungo lokalean. Merkatuan LP bakarra duten arren, eta 27 urte inguru izanagatik, ondo dakite zertan ari diren. Ordulari suitzar baten zehaztasunarekin eta leuntasunarekin funtzionatzen dute, baina baita miresten dituzten kanpoko taldeen indie-folk sentiberatasunarekin ere. Jantoki nagusiaren alboko gelaren akustikak ere laguntzen du, eta argi ahulak taldearen soinu paisaiak delikatuak nabarmentzen ditu. Gari Artolaren lan bisualik gabe ikustea arraro egiten da.

john-berkhout-petritegi

Horren ordez, Petritegin bertan dauden Realeko jokalari ohiek (Xabi Alonso, Aranburu) Miguel Indurainek, Julian Reteguik eta beste hainbat kirolari ezagunek dute hormako protagonismoa. Ez dezagun ahaztu sagardotegi batean gaudela. Beach Housen bidetik, ur lanbrotsuetara hurbiltzen dituen “White Holes” izan da abesti deigarrienetako bat, haien errepertorioko estribillo garbienarekin. “Cinematic” eta “The Path” singleak izan dira txalo gehien jaso dituztenak. Amaiera aldera, interpretatzeko zaila bezain ederra den “The Band In Each Other” abestiaren bertsioarekin ausartu dira, Feist kanadarrarena dena. Eroso ikusi ditugu, etxean jokatzeaz gozatzen.

john-berkhout-petritegi-banda

21:45 Pintxoaren guda

Azkenean, Capsularen kontzertuaren aurretik zerbitzatuko da afaria. Pintxoak poliki doaz, eta oso pixkanaka ateratzen dituzte bandejak. Goseak estututa, pintxoaren gerra (baketsua) piztu da. Azkarrenak irabazten du. Pintxo guztiek -hiru motatakoak daude: patata tortila, hanburgesa eta saiheskia parrilan- eusko label agiria dute makiltxo batean. Konturatzerako, hegan egin dute.

pitxo-eusko-label-petritegi

22:15 Sukaldea esnatu da

Azkenik, esnatu dira Petritegiko suak, eta bandejak maizago ateratzen dira orain. Pintxo gehiago eskura daitezke. Lasaiago ari gara gozatzen janariaz, eta bitartean, ibilaldiak bodegara. Txotx, txotx, eta txotx gehiago.

petritegi-sidrería

22:40 Capsula: rock and roll animals

Lehenengo aldia zuen talde argentino-bilbotarrak sagardotegi batean. Petritegin agerrarazi zuten indarra, grina eta intentsitatea ikusita, mundua edozein unetan amaitu behar zela zirudien. Martin Guevara, Duchess eta Ritxie Caminok –“Santutxu bertakoa”, Martinek burla eginez esan zuen gisan- osatzen duten hirukotearen onena kontzertu bakoitza rock and roll gaua bihurtzen dutela da. Haien heroi musikal guztiei -David Bowie, noski, baina baita Stooges, Velvet Underground, Sonic Youth…- egiten dieten omenaldia, urtean behin bederen gozatu beharrekoa da.

Capsula-Petritegi-martin-duchess

Gertu ditugula baliatuko dugu showa ez galtzeko. Ez dira Martinen publikoa eta eszenatokiaren arteko joan-etorriak, ez eta eskertzen diren rock and roll star posturak -Bowieren estilora mikrofonoa ahora sartu eta felazio bat simulatzen du adibidez- ere. Ez da publikoarekin duen jarrera: Duque Blancoren -“Moonage Daydream”  jo zuten- bat, Stoogesen bat eta Solar Secrets azken albumeko abesti baten artean aukeratzen utzi zuen azken abesti gisa. Ez da sikiera, beti erakargarri den Duchessek baxu ozen bezain grabearen soinua zabaltzen duen bitartean ile luzea mugitzeko duen abilezia. Capsularen ekarpen behinena zera da: haiengan eragina duten taldeak zeintzuk diren aipatuta ere, sinesgarri eta egiazko egiten dela haien soinua, berdin ingelesez edo espainieraz ari direnean.

Capsula-Petritegi-Duchess

 

Ez dute beti bide errazena hautatzen (“Pogo”) eta badakite diskurtsoa makurtzen, giro ilunak erantsiz (“Communication”) eta baita stoner bidetik jota ere (“You Cannot Blame”). Bere gitarraren soinua doitzeko, delay eta distortsioak erabiltzen ditu Martinek, eta Coca-Cola lata bat edaten ikusi genuen, rockero artean oso ohikoa ez den arren. Ritxie sukarrak jota zegoen antza, baina beharrezko sendotasuna ematen dio taldeari, eta bere ekarpena ezinbestekoa da. Rock and rollaren langile amorratuak dira, animalia hutsak eszenatokian. Ordu bat eta hogei minutuz kontzertu ezin indartsuago bat eskaini ondoren, Capsulak eszenatokia utzi du, ikusleak asebeteta. Handiak dira.

Capsula-Petritegi

00:05 Postre eta Capsularen CD-a

Azken sagardo tragoa itzuli aurretik. Azkar hartu dugu bodega ixtear daude eta. Bitartean jantokian membrilloa eta gazta ari dira ematen. Postrea da, Petritegiko gauaren azken osagarria. Donostiara itzuliko diren bi autobusak 00:15etan irtetekoak dira eta den-denak garaiz iritsiko direla dirudi. Autobuseko bidaiari batek Capsularen CDa utzi omen dio gidariari, eta beste bis bat entzuten ari garenaren irudipenarekin itzuli gara Artzain Ona plazara.

00:20 Iritsiera eta gauaren amaiera (hasiera)

San Martin kaleko geltoki berean jetsi gara lau ordu eta hogei minutu beranduago. Askoz ere alaiago gaude, pozik gaua nola joan den ikusita. Zeinen bikaina ekimena. Eta zeinen ondo atera den dena. Batzuk etxera doaz, beste batzuk Errege Katolikoetara, eta gehiengoak gaua Alde Zaharrean jarraitzeko erabakia hartu du. Gauaren bukaera (edo hasiera) da.

Petritegi-capsula-final

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo