• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
kontxa-gau-market
Sailkatu gabea 0

OLATU TALKAK BEHAR ZAITU

Redacción @kulturaldia · 21/03/2016

Oraindik garaiz zaude Olatu Talka jaialdian parte hartzeko: Kontxa Gaumarket, Kontzertour, Huts Uneak eta Brigadetan parte har dezakezu.

Maiatzaren 20,21 eta 22an egingo dute aurtengo Olatu Talka jaialdia, eta zazpigarren edizio honetarako “denetariko” 150 proposamen jaso dituzte. Aurreko edizioetan bezala, programazioa proposamen hauetan oinarrituta sortu dute, eta egingo diren ekintzak musika, kirola, antzerkia, teknologia berriak, dantza, gastronomia, ingurugiroa eta artearekin daude lotuta. Epea Urtarrilaren amaieran itxi zuten, baina antolakuntzatik azaldu dutenez, parte-hartzea gehiago sustatu nahi dute, eta martxoaren 9an deialdi berri bat jarri zuten martxan parte hartu nahi duen ororentzat.

Jaialdiaren lau pilareetan parte-hartzeko ireki dute deialdia: Brigadak, KontzerTour, Kontxa Gaumarket eta Huts Uneak. Izena emateko epea apirilaren 7an itxiko dute. “Brigadak” da salbuespena, aurtengo berrikuntza. Olatu Talkaren webgunean sartuta eman dezakezue izena.

Baina, zertan oinarritzen dira proiektu hauek? Zein baldintza bete behar dira parte hartu ahal izateko? Badago plazarik? Halako galderarik badaukazu, ondorengoa irakur beharko zenuke:

Brigadak

“Hiria egitea” da aurtengo leitmotiv-a. Horretarako, hainbat puntu kritiko (arriskutsu direnak) “leku atsegin eta jatorrago”-etan transformatu nahi dituzte arteaz eta sorkuntzaz baliatuz. Iztueta kale inguruak, Loiola eta Riberas de Loiola auzuneak lotzen dituen bariantearen azpialdea, Morlans auzoko eraikin berrietako behekaldeak… abordatzean pentsatu da.

Brigadista moduan lagundu nahi duenarentzat hainbat tailerretan (bakoitzaren beharretara egokitutakoak) parte hartzeko aukera izango da: eraikuntza brigadak (eraikuntzak, paisajismoa eta teknologia), arte brigadak (artea), eta komunikazio brigadak (komunikazioa, bideoak eta argazkiak). “Landatu, eraiki, birziklatu, argiztatu, berrerabili, konpondu, babestu, ireki, zaindu eta liberatu egingo dugu hiria denen artean, hiri hobe, seguru, jator, erraz, anitz eta dibertigarria sortzeko asmoz”  

Kontxa Gaumarket

Eguraldi onak eta inguruak lagunduta, Kontxako baxuetan egin zen azoka iazko jaialdiko irabazlea izan zen. Arlo ezberdinetako 51 markek hartu zuten parte lehen edizio horretan, baina asko izan ziren kanpoan geratu zirenak. Iazko arrakastaren ostean, Olatu Talkaren bulegoan aurtengo azokan parte hartzeko eskaera asko ari dira jasotzen. Diotenez, “arrakasta handia ari da izaten”.

“Denda fisikorik ez duten sortzaileek euren lanak erakutsi eta komertzializatzeko azoka da hau” eta iaz parte hartu ez zuten markei emango diete lehentasuna. Parte hartzaile bakoitzak izango du haren espazioa, entxufe bat, kartel bat eta bi mahai eta aulkiz ostatutako ekipazio minimoa. Helburua Kontxa Gaumarket ekimenak irautea da, baina, momentuz, Olatu Talkari lotuta dago.

KontzerTour

Bertako musikarientzat katapulta moduko bat izan zedin sortu zen ideia hau, musika proiektuak “bisibilizatzeko”, edo besterik gabe, talde batek haren musika jotzen gozatzeko. Ekintza honekin, Olatu Talkak zirkuitu musikal bat sortu ohi du saltoki ezberdinetan, gehienetan ostalaritzari loturikoetan. “Gune hauetako baldintza akustikoak formatu askotara egokitzen ez direnez” Kontzertourreko kontzertuak formatu akustikoan egin behar izaten dira.

Talde amateur nahiz profesionalek har dezakete parte, baina inork ez du jotzeagatik kobratzen. Gauza bera gertatzen da jaialdiko gainerako parte hartzaileekin. “Olatu Talkako parte hartzaileek, izan profesionalak edo ez, sortzen dute festibalaren helburua”, diote. Antolakuntzak behar diren eskakizunak bete eta baimenak eskatzen ditu, eta ekoizpen eta komunikazioaren karguak beregain hartzen ditu.

Huts Uneak

Asko dira haren piezak non erakutsi ez dakiten artistak. Olatu Talkak irtenbidea aurkitu die: hutsik dauden lokal komertzialak. Artista hauen erakusketekin, ekintzez betetzen dira hutsik dauden, eta denboraren joanarekin batera degradatzen diren hainbat espazio.

Iaz aurkeztu zen iniziatiba hau lehenengoz, eta hiru muestra egon ziren. Aurten, Donostian itxita eta hutsik dauden lokal komertzialak aurkez daitezke, baita alor guztietako artistak ere (pintura, eskultura, argazkilaritza, diseinua, ilustrazioa bideo-artea, instalakuntza… ). Hauek proiektuaren memoria eta hainbat argazkiz ostatutako txosten bat bidali beharko dute olatutalka@donostia.eus helbidera.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo