Urtarrilak 13 astelehenaPELIKULA
“Gertrud”
Kresala Zinekluba, Arrasate kalea 12, 19:30etan
Sarrera: 4 euro
Donostiako Zinemaldiko zuzendariak, José Luis Rebordinosek, “Gertrud” (1964) pelikula aurkezten du. Emakume heldu eta idealista baten bizitza kontzatzen du. Bere bizitzako amodioaren bila doa. Rebordinosek asko maite du zinema eta haren gogoetak entzutea beti izaten da plazer handi bat.
Urtarrilak 14 astearteaPELIKULA
“Marley”
Forum Fnac, Dock of The Bay festibala. 19:00tan
Sarrera: doan
Dock of The Bay festiabalaren atal ofiziala atzo gauean amaitu zen. Dena dela, festibalak jarraitzen du ¡doan! aste osoaren zehar. “Marley” dokumentalak reggae mundo osoan ezagutzera eman zen pertsona eta musikaria ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du. Guztiz gomendagarria.
Urtarrilak 15 asteazkenaPINTXO
Rekalde+Eiger
Aldamar eta General Jauregi kaleak, 20tatik aurrera
Sarrera: 2 euro
Alde Zaharrean ere badira izaera rockeroko bi taberna, asteazkenetan publikoaren arreta bereganatzen jakin dutenak. Hauek ere pintxo-potearen amua darabilte horretarako, betiko tabernetakoen perfil berekoa ez bada ere.
Urtarrilak 16 ostegunaSOLASALDI LITERARIOA
Ramón Saizarbitoria
Aiete kultur Etxea, Aiete pasealekua 63
Sarrera: doan
Lola Arrietak aurkeztuko du gazteleraz solasaldi literario hau “Martutene” 2013an euskarazko Euskadi Saria irabazi zuen libuaren inguruan. Haren autoreak, Ramón Saizarbitoria idazle donostiarrak, solasaldian parte hartuko du.
Urtarrilak 17 ostiralaKONTZERTUA
Mursego
Lugaritz kultur Etxea, 21:00etan
Sarrera: 5 euro
Maite “Mursego” albistea da azkeneko denboraldian. Dock of The Bay festibalean “Invisible” pelikula ikusteko aukera izan genuen eta oraingoan zuzenean aurkeztuko ditu “Hiru (3)” diska berriaren kanta berezi eta erakargarriak.
Urtarrilak 18 larunbataKONTZERTUA
Red Kross + The Lookers + Sonic Trash
ntxaurrondo Kultur etxea, 22:00etan
Sarrera: 15/18 euro
Intxaurrondoko kultur etxea Donostiako eszenatoki nagusienetako batean bilakatu da. Aurreko astean Cooper-en kontzertu ederra ikusi ondoren Red Kross estatu batuarrak iristen dira, rock munduan kontutan hartzeko taldea. Adi egon Iparraldetik datozen The Lookers garaje taldearekin.
Urtarrilak 19 igandeaEXPOSICIÓN
El Paso
Kubo aretoa, Kursaal. 11:30-13:30, 17:00-21:00
Sarrera: doan
Abstrakzioaren aitzindari den El Paso taldearen doako erakusketa dago ikusgai Kubo-kutxa aretoan. Rafael Canogar, Luis Feito, Antonio Saura eta beste hainbaten 62 lan iradokitzaile aurki litezke bertan.
Ez dago komentariorik