Otsailak 5 ostiralaEXPEDICIONES POLARES EDITORIALAREN FESTA
Liburuak + musika
FNAC, Loiola kalea. (19:00etan)
Prezioa: doan
Expediciones Polares editoriala ez da geldirik geratzen eta festa handi bat antolatu du orain arte kaleratu dituzten liburuekin. Egileak egongo dira eta baita Bassmatti, Pablo Blix eta The Lookers musika jotzen. Plan polita.
Otsailak 5 ostiralaERAKUSKETA INAGURAZIOA
“La Incisiva delicadeza”
Arteuparte studio (Tabakaleran), 19:00etan
Prezioa: doan
Arteuparteko mutilak duten estudioan Tabakaleran Juan Duque madrildarraren “La Incisiva delicadeza” erakusketaren inaugurazioa. Garagardoa, musika eta giro ederra izango duzu.
Otsailak 5 ostiralaKONTZERTUA
Lou Topet + Harkaitz Cano
Lugaritz Kultur Etxea (Heriz pasealekua 20), 21:00etan
Prezioa: 9 euro
Lou Topet zarauztarrak eta Harkaitz Cano idazleak Bukowskin aurkeztu zuten lehen aldiz beraien disko-liburu ederra. Bigarren round-a izango da gaurkoa.
Otsailak 5 ostiralaTHE PAWNIES FESTA (GOONIES IHAUTERIAK)
Mamba beat + Ventura + Djak
Dabadaba, 21:30etan
Prezioa: 10 euro (kontzertuak + djak)
Goonies filma mitikoaren pertsonaiez mozorrotzeko eskatu dute antolatzaileek. Mamba Beat eta Ventura bilbotarren kontzertuak izango ditugu eta baita dj-ak ere.
Otsailak 6 larunbataZINEA
“Tierra de nadie”
Tabakalera (19:00etan)
Prezioa: 3,5 euro
Paulo de Figueiredok GALen mertzenario izan dela aitortu du ‘Tierra de nadie’ dokumentalean. Gezurretan dabil edo egia dio? Kresala zinekluban ikusi genuen eta orain Tabakaleran ikusteko aukera izango dugu. Salomé Lamas zuzendaria bertan egongo da.
Otsailak 6 larunbataSPIRIT SOUND FESTIVAL
Los Bracco, Lephantôme, MilkyWays, Bandhigara eta dj Iban Dolero
Doka, Erregezain 20
Sarrera: 7 euro
Ihauteri festa hau tradizio txiki batean bilakatu da jada. Kontzertuen ostean Iban doleroren sesio rockeroa izango dugu.
Otsailak 6 larunbataDJ-AK
Discípulos de Dionisos: dj Tanga + Spartakus
Eiger taberna – 23:00etan
Sarrera: librea
Juan Taladrador eta Aitor Collar dj Tanga eta dj Spartakus dira, Díscipulos de Dionisos taldearen partaideak, eta rock and roll dibertigarri eta erakargarria da beraiek proposatzen dutena. Eigerreko ihauteri rockeroa.
Supermarkt
Le Bukowski – 23:00tan
Sarrera: librea
Marcus Liesenfeld da Dj Supermarkt ezizenaren atzean ezkutatzen den pertsona. Le Hammond Inferno taldearen %50 izan ondoren dj moduan aritzen da mundu osoko diskoteken pistak hankaz gora jartzen.
Ez dago komentariorik