• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
lindi
Agenda 0

GOMENDATUTAKO PLANAK: OTSAILAK 18TIK 22RA

Redacción @kulturaldia · 17/02/2016

XXV Poltsiko Antzerki Jaialdia, Time Machine Soup-en azken egunak, Salda Badago jaialdia... Planik onenak osteguna eta igandea bitartean. Azalean Lindi Ortega musikari kanadiarra nabarmentzen dugu.

Otsailak 18 ostegunaDSS 2016: SOLASALDIA

Nundik nora?

Koldo Mitxelena – 19:30etan
Prezioa:  doan

Mintzaldi honetan, irudi eta argazkiez lagundurik, euskal dantzaren historia sakonki aipatzen du Jon Iruretagoyenak, zeinek Maritzuli konpainiaren baitan iparraldeko dantzetaz ikasketa egin du. Jarduera honek DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka.

jon_iruretagoyena_

Otsailak 18 ostegunaSOLASALDIA

Ramon Saizarbitoria

Ernest Lluch – 19:30etan
Prezioa:  doan

“Solasean…” programaren funtsa hainbat arlotako sortzaileak elkarrizketatzea da, gonbidatuaren nortasunean, obran eta ibilbidean sakontzeko helburuarekin. Gaurko gonbitadua Ramon Saizarbitoria idazlea dugu.

ramon-saizarbitoria-martutene-aiete

Otsailak 18 ostegunaXXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA

“Sarean Kateatuak”, Nomofobika taldea

Sidi-Kauki (Sagastieder pasealekua, 18), 20:00etan
Prezioa:  doan

Euskarazko sorkuntzak bultzatzen duen Antzerki Sorkuntzaren deialdiaren 6. lehiaketako irabazlea Nomofobikak taldearen “Sarean Kateatuak” izan da. Mugikorrekin eta sare sozialekin dugun menpekotasunaz arituko dira antzezlan honen bitartez.

nomofobikak

Otsailak 18 ostegunaDOKUMENTALA-AURKEZPENA

“The lost world”, Antonio Macarro zuzendariaren presentziarekin

Tabakalera (19:00etan)
Prezioa:  doan

Antonio Macarrok, egun Tabakaleran egoiliar den artistak, bertan garatzen ari den “The Lost World” proiektuaren berri emango du.

Otsailak 19 ostiralaANTZERKIA

“Hotel Splendid”

Victoria Eugenia Antzokia (20:00etan)
Prezioa:  10, 18, 22 euro (Koreeraz, euskara eta gaztelerazko azpitituluekin)

II. Mundu Gerran, 200.000 “emakume kontsolagarri”, gehienak korearrak, morroi sexualak izateko bahitu zituen armada japoniarrak. Lan hau oso ezagun egin ez zen ankerkeria hura pairatu zuten emakumeen omenez atera da argitara. Jarduera honek DSS2016EUren Elkarrizketak lerroaren babesa dauka.

Otsailak 19 ostiralaZINEA

“Begi erneak zikloa, 70. hamarkada”

Tabakalera (19:00etan)
Prezioa:  3,5 euro

Abangoardia esperimentaleko zinema iparramerikarraren maisulanen zikloaren azken saioa, Tom Palazzolo, Lawrence Janiak, Amy Greenfield, Bruce Posner, Francis Lee, Phil Solomon, Stan Brakhage, Paul Strand eta Charles Sheeler zuzendarien filmekin.

8-love_it_leave_it

Otsailak 19 ostiralaSALDA BADAGO JAIALDIA

Balerdi Balerdi + Petti + The Young Wait

Intxaurrondo KE, 22:00etan
Prezioa:  10-12 euro

Hasierako data (urtarrilak 31) aldatu ondoren, azkenean gaur ospatuko da Salda Badago jaialdiaren bigarren edizioa. Naparrak dira nagusi (Petti eta Balerdi Balerdi taldeak) baina eusko-iparamerikar talde rockero batekin ere gozatzeko aukera izango dugu, The Young Wait.

Otsailak 19 ostiralaKONTZERTUA (GARAJEA)

Los Nastys + Albert Cavalier

Dabadaba, 21:30etan
Prezioa: 7 euro (edo musutruk gosari baten truke)

Datorren urtarrilaren 4ean “Noche de fantasmas con Los Nastys” lehen LP-a kaleratuko du madrilgo Los Nastys taldeak. Aperitifa gisa donostiatik, Albert Cavalier, eta hauek antzeko Burger doinua lantzen dute.

Otsailak 19 ostiralaGROSS FESTA

Gross-en MOON IPA botilaren aurkezpena + djak + janaria

Akerbeltz, 20:00etan
Sarrera:  librea

Gross garagardoak “Moon IPA” (adi hitz-jokoarekin) botila berria aurkezten du Akerbeltz tabernan. Janaria, musika (Nachete eta Cachete djak) eta giro ederra aurkituko duzu.

ipa-gross

Otsailak 20 larunbataXXV POLTSIKO ANTZERKI JAIALDIA

“Las Gallegas”, Lolita Corina y ClownFish

Kontadores (Bidebieta) 20:00etan
Sareera: doan

Umorezko antzerkiaren eta klown-aren arteko mugan, heriotzaren barrutietako bidaiaz duten ikuspegi berezia erakutsiko digu Las Gallegas ikuskizunarekin Lolita Corina eta Clowndfish taldeak.

LasGallegas_FOTOPROMOCIONAL

Otsailak 20 larunbataANTZERKIA

“Ladydi”

Antzoki Zaharra 20:00etan
Sarrera: 10-18 euro

“Narco-corrido” batetatik aterata bezala, droga-trafikoaren erretratu garratza kontatzen du Ladydik (Prayers for the Stolen), eta ikusleen bihotzak hunkituko dituen pertsonai baten bitartez egiten du kontakizuna, Ladydi García Martínez, narkotrafikatzaileek bahitu ez dezaten mutilaren trazak egiten dituen neskatila.

Otsailak 20 larunbataKONZTERTUAK & DJAK

Lindi Ortega

Le Bukowski, 20:30etan
Sarrera: 12 euro

Country garaikidearen ahotsik ederrenetariko baten aurrean gaude eta tradizioa zein Cat Power bezalako musikariaren influentzia nabaria da Lindi Ortegaren abestietan.

ADA (Pampa records / Areal / IRR) + OPE LOEB (Oreka)

Dabadaba, 23:00etan
Sarrrera: 8 euro

Elektronika elegantea eta fina maite dutenentzat gau aproposa da gaurkoa. Abangoardia eta kalitatea ziurtaturik dituzu.

Otsailak 21 igandeaZINE-KONTZERTUA

“Zuek”

Guardetxea, 17:30etan eta baita 19:30etan ere
Sarrrera: 5 euro

Zuek esperimentu bitxia dirudi, zinea, antzerkia eta objektuen arteko nahasketa hain zuzen ere. Musika eta Super 8ak.

Otsailak 21 igandeaDSS 2016

“Time Machine Soup”

Tabakalera, 21:30etan (gazteleraz)
Sarrrera: 18 euro + Kutxaren gastua

DSS 2016ko otsaileko altxorraz gozatzeko azken aukera. Gure antikronikan ikusi dezakezue zopa-bidai historiko honek merezi duela. Adi ibili sarrerak laster agortuko dira eta.

Sopa, sopa y más sopa

Sopa, sopa y más sopa

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • The Excitements Agenda

    GOMENDATUTAKO PLANAK: MARTXOAK 3TIK 6RA

  • kursaal-carnaval Agenda

    GOMENDATUTAKO PLANAK: OTSAILAK 5ETIK 7RA

  • nochevieja-fiestas-donostia-2015 Agenda

    URTE ZAHARRA: URTEA ONGI AMAITZEKO LAU FESTA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo