• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
The Excitements
Agenda 0

GOMENDATUTAKO PLANAK: MARTXOAK 3TIK 6RA

Redacción @kulturaldia · 03/03/2016

The Excitements taldearen soul bortitza, grafitiaren inguruko saioak Tabakaleran, Desy tabernaren 30. urteurrena, zinea jatorrizko bertsioan, erakusketak, musika esperimentala Undermounten.... Planik onenak igandera arte. Azaleko argazkia: Dena Flows.

Martxoak 3 osteguna ZINEGOAK JAIALDIAREN HEDAPENA

Laburmetraiak

Antzoki Zaharra – 19:30etan
Prezioa:  4,5 euro

Bilboko Zinegoak zinemaldiak LGTB kolektiboaren arloa jorratzen du eta aurten proiekzio kopurua haunditu du donostian. Gaur azken eguna da eta bost laburmetrai ikusteko aukera izango dugu: hiru euskaldun, brasildar bat eta bestea frantsesa.

Martxoak 3 ostegunaERAKUSKETA INAGURAZIOA

Gipuzkoako Artista Berrien Programa

Koldo Mitxelena Kulturunea- 19:30etan
Prezioa:  doan

Ohikoa den bezala Koldo Mitxelenak gipuzkoako artista berriak bildu ditu eta erakusketa handi bat eskaintzen die haien lanak ezagutzera eman ditzaten. Gaur arratsaldean aurtengo artista gazteen erakusketa aurkezten da.

Artistas que han participado en el programa

Martxoak 3 ostegunaKONTZERTUA

Odd Couple

Dabadaba aretoa, 20:30etan
Prezioa:  6 euro

Berlinetik datorren bikote bortitz honek rock and roll sendoa eta 70. hamarkadaren aztarna jarraitzen du gaurkotasunari uko egin gabe.

Martxoak 3 ostegunaZINEA JATORRIZKO BERTSIOAN

Príncipe-ko azken saioa

Príncipe zineak – ordutegia
Prezioa:  5,90 euro

Bai ala bai gomendatu behar dugu Príncipe zineak aurreko astean jatorrizko bertsioari eman zion ongi etorri beroa. Gaur gauean datorren filmak ikusteko aukera izango ditugu: “Carol”, “Spotlight”, “Ave César”, “La habitación”, “La ley del mercado”, “El renacido”, “Deadpool”, “Brooklyn” eta “Anomalisa”.

Martxoak 4 ostiralaFOKUA: NICOLAS KLOTZ ETA ELISABETH PERCEVAL

“Paria”

Tabakalerako zinea (19:00etan)
Prezioa:  3,5 euro

Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Donostiako Zinemaldian 2000 urtean. Baztertuei buruzko gaueko pelikula iluna, etxerik gabekoak, drogazaleak, arloteak eta bizitokirik gabeak, edonon daudela ere leku batetik bestera dabiltzanak Europako kaleetatik.

paria

Martxoak 4 ostiralaTAILERRA

“Nola atera barruan daramagun artista”

San Telmo museoa (17:00etan)
Prezioa: 3 euro

Blami diseinatzaileak 15 urtetik gorakoentzako artista tailerrak eskainiko ditu martxoan zehar San Telmo Museoan: Nola atera barruan daramagun artista. Oinarrizko forma eta koloreetatik abiatuta, eta adierazpen artistikoko teknika errazak erabiliz, sormena azaleratzen eta lantzen lagunduko die bertaratutakoei.

Foto: Arteuparte

Foto: Arteuparte

Martxoak 4 ostiralaMASTERCLASS “HEY JOE”

Koldo Soret

Kontadores, San Pedro etorbidea (Bidebieta) (17:30etan)
Prezioa:  doan

Hartu zure gitarra akustikoa, espainiarra, elektrikoa edo ukelelea, eta animatu “Hey Joe” jotzera! Ekarri gitarra, anplifikadorea ez.

Martxoak 4 ostiralaEXPO INAGURAZIOA

“Varnish”, Javier de Riba

Arteuparte Gallery, Tabakaleran (19:00etan)
Prezioa:  doan

Arteuparte-ko mutilak irrikitzen zeuden Javier de Riba artista katalanaren lana aurkezteko. “Varnish” proiektua arkeztuko du eta egurra da erakusketaren ardatza. Keler garagardoak eskuragurri izango dituzue.

arte-up-arte-expo

Martxoak 4 ostiralaFESTA

Desy tabernaren 30. urteurrena

Ronda kalea, 4 (Gros) 20:00-23:00
Prezioa: doan

Grosen aurkitzen den taberna txiki honen 30. urteurrena ospatzeko festa polita antolatu dute. Lunch eta djak egongo dira. Jan, edan eta dantza egiteko.

bar-desy

Martxoak 4 ostiralaKONTZERTUA

The Excitements + dj Sr. Caveman

Dabadaba, 21:00etan
Prezioa:  doan

Koko-Jean Davis The Excitements soul eta r&b taldearen abeslari eta frontman-a dugu. Taldea ere bikaina da. Ondoren Iñaki López, aka Sr. Caveman dja, musika jarriko du. Wail Baby Wail! izena duen festaren parte da hau guztia.

theexcitements1

Martxoak 5 larunbataHORMA-IRUDI ETA GRAFITTIAK

Ikusentzunezko lanak zuzendarien presentziarekin + Koldo Almandoz

Tabakalera (Z aretoa) 18:00etan
Prezioa:  doan gonbidapenarekin (Tabakalerako informazio puntuan)

Hormek diote DSS2016 Kultur hiriburitzaren proiektua da. Bost eskuhartze proposatzen ditu hiriko bost paretaren (Donostian, Pasaian eta Errenterian) bizikidetasunaren balioa transmititzeko helburuarekin. Saio honetan, proiektu horretan sortutako hiru ikus-entzunezko lan proiektatuko dituzte eta zuzendariak izango dira Koldo Almandozekin batera.

writing_on_the_city_0

Pelikula: “Writing on the city”, Oskar Alegriarekin

Tabakalerako zinea – 20:00etan
Prezioa:  doan gonbidapenarekin (Tabakalerako informazio puntuan)

Gaiari heltzen dion beste film bat Tabakalerako Zinean. Teheranen horma-irudi eta graffiti politikoen erabileraren inguruko ibilbide historikoa islatzen du “Writing on the city” filmak saiakera formatuan. Film honen ondorioz zuzendariak sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zartada zigorra jaso du bere herrialdean.

Martxoak 5 larunbataKONTZERTUAK

Ghost Number & His Tipsy Gypsies

Kutxa Kultur plaza (4. solairua, Tabakalera) – 20:00etan
Prezioa:  doan

Western, swing eta country bezalako estiloen artean dabil Ghost Number & His Tipsy Gypsies donostiar taldeak. Kutxako Tabakalerako aretoan eskainiko duten kontzertua Fortun baterijole berriaren estreinua izango da.

Extraperlo + Elbis Rever

Dabadaba, 21:30etan
Prezioa:  9/11 euro

Extraperlo taldea ezagutzera eman ziren orain dela 8 urte 80. hamarkadako kutsua zuen doinu beroekin. Haien hirugarren lana, “Chill aquí”, kaleratu berri dute eta funk ukituak aurkituko dituzu bertan.

Martxoak 6 igandeaKONTZERTUA

Héctor Rey

Undermount, Igeldo, 12tan
Prezioa:  12-15 euro

Gozamen hutsa izaten da Undermount-era igo eta bertan denbora pasa egon. Eta kontzerturen bat badago hare eta gehiago. Gaurkoan bilbon bizi den Héctor Rey proposamen experimentala aurkezten digute.

Martxoak 6 igandeaZINEA

“The Decline Of Western Civilization”

Tabakalerako zinea, 18etan
Prezioa: : 3,5 euro

Punk pelikula mitikoa da hau, klasiko bat. Penelope Spheeris dokumentalistaren erretratua, 70. hamarkada amaierako Los Angeleseko punk eszena aztertzen du (Black Flag, Germs, X, Alice Bag Band, Circle Jerks…) eta bide batez, garai hartako egoera soziopolitiko latza.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • lindi Agenda

    GOMENDATUTAKO PLANAK: OTSAILAK 18TIK 22RA

  • kursaal-carnaval Agenda

    GOMENDATUTAKO PLANAK: OTSAILAK 5ETIK 7RA

  • nochevieja-fiestas-donostia-2015 Agenda

    URTE ZAHARRA: URTEA ONGI AMAITZEKO LAU FESTA

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo