Udaran bisitatzen gaituzten turistak Kontxako hondartzara joan ohi dira, eta paseo luzeak eman ohi dituzte Alde Zaharreraino pintxo bat jan asmotan. Gipuzkoarroi -baita donostiarroi ere- egozten diguten topikoak dionaren arabera, langileak, lotsatiak, atseginak eta diskretuak gara. Udaran, Zurriolako hondartza gaztez betetzen da. Igandetan, Anoetara ez bagoaz, Errealaren partidua ikusten dugu etxean ez bada tabernan. Larunbatetan beti ateratzen gara zerbait hartzera. Neguko ostiralak etxean pasatzen ditugu, udakoak aldiz, kanpoan. Gros auzoa biziberritzen ari da. Hirigunea, erosketak egiteko gunea da. Igeldo beste mundu bat da. Esandako gehiena egia da, eta hala, Donostiak Bilboren antza handia duela ondoriozta dezakegu, uste duguna baina handiagoa gainera. Testu hau ilustratzen du Mikel Laboa metrorik pasiatzen dagoela ateratako argazkian (Txetxu Berruezoren argazkia) bezala. Askotan, hemen, ez dugu erdi punturik. Onerako eta txarrerako.
1-.Hirian falta diren gauzei buruzko elkarrizketan, 30 elkarrizketatuetatik 7k Donostian ezer falta ez dela esan zuten. Balio zientifikoa falta zaio honi, noski, baina beharbada, argibideak azalera ditzake. Hau da, 4 pertsonetatik 1ek Donostia perfektua dela pentsatzen du.
2-. “Zertarako joan Parisera hiriko eragin frantsesa erabatekoa bada”. “ Zertarako ezagutu Rio de Janeiro Kontxako badiako estanpa zoragarria bada (gainera, Urgull mendiko gailurrean ere estatua handi bat dago)”.
3-.Pasaden urtean, Condé Nast Traveller bidai aldizkariak Estatuko hiririk turistikoena izendatu zuen Donostia Bartzelona, Madril, Sevilla eta Konpostelako Santiagoren aurretik kokatuz. Bestalde, ipar-ameriketako Golden list delako publikazioan, 2013an Donostia munduko bosgarren hiririk onena izendatu zuten.
4-. Maria Cristina hotela ere finalista izan zen munduko turismoaren konpetizio gorenean.
5-. Orereta (Mugaritz) eta Lasarte-Oria (Berasategi) kontutan hartuz, Michelin kopuru handiagoa duen gunerik ez da munduan (Kyoto da salbuespena)
6-. 2011tik lehenengoa eta bakarra den Basque Culinary Center unibertsitate gastronomikoarekin kontatzen dugu.
7-. Garai jakin bateko (Aste Nagusia, Jazzaldia…) udarako larunbat batean zenbat pintxo egiten diren jakitea gustatuko litzaidake. Record Guiness-a seguraski.
8-. Donostia, euskararen hiriburua da. Eustaten arabera Donostialdean, 300.000 biztanleko eremuan, 139.000 euskaldun daude. Euskal Herriko ratiorik altuena da.
9-. I+D+i famatuan, Donostialdeak PIB-aren gaineko gastuan %3ko portzentaia inbertitzen du. Hala, Gipuzkoako media (%2,57), Euskadikoa ( %2,06), Espainiakoa (%1,33) eta Europakoa (%2,03) gainditzen ditu .
10-. Meteorologiako Instituto Nazionaleko urtekarian azaltzen denez, Donostia eguzki ordu gutxien dituen hiria da eta euri gehien egiten duen hirien artean dago. Mediari erreparatuz, 3 egunetatik behin egiten du euria.
11-. Delinkuentzia maparen arabera, 2012an Donostian 5.922 delitu erregistratu zituen Ertzaintzak, Gasteizeko delitu kopuru erdia (10.817 agiri), eta ia Bilbon baina lau aldiz gutxiago (21.532). Kontutan hartu beharra dago baina, hiru hiriburuen artean biztanle gutxienekoa dela Donostia. Laburbilduz beraz, euskal hiriburuetatik arrisku gutxien dituena da Donostia.
12-. Baliteke 200.000 biztanle inguru dituen hiriburu honetan, musika pop-a jartzen duten taberna kopuru txikiena biltzea. Eta ziurra da hemengo tabernek ez dute (ia) disko jotzailerik.
13-. Aurreko puntuekin kontrastatuz eta 200.000 biztanle dituzten hiriekin alderatuz, pop-rock kontzertu gehien eskaintzen dituen hiria da.
14-. Dirudienez, (donostiako sedetik emandako txibatazoa) San Martin merkatuan dagoen FNAC denda, Penintsulan zehar sakabanatuta dauden 24 dendetatik hoberen funtzionatzen duena da.
15-. Pintxo-potea alboratuz, edari eta pintxo bat eskatzean, 3 euroko muga nekez jaitsiko da. Madril, Bartzelona eta Gasteizekin batera, Donostiako alokairu eta salmentako prezioak garestiak dira; erosketa saskietan bildu ohi diren produktuak garestiak dira… Aipatutako hiriburuetan garestiena ez bada, ondo disimulatzen du.
Laburbilduz: batzuetan, hiri politenean bizi garela dirudi, hoberen jan eta bizitzen den hirian, euri gehien egiten duen hirian, lan hoberen egiten den hirian, musikalena baina dibertigarritik gutxi duen hirian, garestienean, lasaienean… Donostia Bilbo da batzuetan.
Ez dago komentariorik