Autobus geltoki berria, Tabakaleraren etorkizuna, lurrazpiko metroa… Azken urteotan Donostiako udaletxean behin eta berriz eztabaidatu diren gaiak dira hauek. Badirudi gure politikoek Alderdi Ederreko zaldiko-maldikoan pasatzen dutela egun guztia gai berberei buruz hitzegiten. Baina hiritarren benetako beharrak al dira hauek? Hauek al dira benetan donostiarrek eskatzen dituzten erantzunak?
Kalera atera gara eta inkesta txiki bat egitea bururatu zaigu: Amarako auzotik abiatuta Alde Zaharrean bukatu dugu. Adina kontutan hartu gabe (Maiderrek 6 urte ditu, Karlosesk 83), 30 pertsonek erantzun diote hurrengo galderari: “Zer falta zaio Donostiari?”. Jakina denez, ez du inongo balio zientifiko edo estatistikorik, baina, agian, orientazio modura uler daiteke edo gutxienez, bitxikeri gisa.
*Oharra: 7 pertsonen ustez, Donostiari “ez zaio ezer falta”, ondo dago dagoen bezala.
1. Maider Nieto, 6 urte
“Zuhaitzak falta dira eta umeentzako parke gehiago.”
2. Sergio Sangalli, 20 urte
“Euria egiten duenean ez bustitzeko leku bat falta da. Tabernetara ez bazoaz ez dakizu zer egin.”
3. Irati Artola, 18 urte
“Bolera bat ez litzake ideia txarra izango. Illunbekoa kendu zutenetik ez dute hura ordezkatu.”
4. Eric Pinuelas, 21 urte
“Bizikletak alokatzeko sistema on bat. Oraingoak ez du funtzionatzen.”
5. Cecilia Peñalba, 82 urte
“Beroa faltan botatzen dut. Ez zait hotza gustatzen.”
6. Carlos, 83 urte.
“Hainbeste gauza falta dira… Bat esango dizut: zezenak. Lapurtu egin dizkigute.”
7. Daniel Juaristi, 12 urte
“Aeroportu bat.”
8. Nerea Castresana, 20 años
“Festa eta giro gehiago falta zaio. Bumping eta reggaeton musika entzuten den diskoteka bat jarriko nuke.”
9. Begoña, 73 urte
“Garbitsasun gehiago. Errepide izkinetan zikintasuna dago, lorategiak utziak daude…”
10. Igor Azkona, 40 urte
“Instituzioen konpromisoa kultura aurrera ateratzeko, Bellas Artes-ekin pasatzen den bezala”.
11. Juan José Irigoyen, 63 urte
“Hiri honetan lehen mailako museoren bat egongo balitz tusmoak gora egingo luke. Museo on bat duten hiriek hobe funtzionatzen dute”.
12. Noemi, 37 urte
“Umeentzako jolastoki itxi bat neguan busti ez daitezen”.
13. Francisco, 55 urte
“Dena falta zaio. Azkeneko 30 urteetan okerreruntz joan da. Badirudi kultura gastronomiara mugatzen dela soilik”.
14. Josu García, 43 urte
“Orain dagoen bezala hain polita da…Beno, Bellas Artes eraikuntzan 4 edo 5 izarreko hotela jarriko nuke”.
15. Maialen, 31 urte
“Umorea, Umorea, Umorea”.
16. Miren, 37 urte
“Zara eta Bershka gutxiago eta ondo funtzionatzen duten denda alternatibo gehiago”.
17. Asier Rincón, 40 urte
“Mercadona falta da. Eta Lasarten Día supermerkatua”.
18. Nerea, 28 urte
“Seiak arte irekita dagoen musika ona duen dohazko diskoteka bat”.
19. Maia Errandonea, 30 urte
“Udazken eta neguan jendea falta da kaleetan. Egunero pertsonaren bat hil dela dirudi!”
20. Juan José Gartzia, 56 urte
“Goxotasuna falta zaio. Oiartzunen bizi naiz eta Donostiara jatera nator. Gero alde egiten dut”.
21. Asier Rey, 32 urte
“Betiko kafetegiak. Europako beste hiri askotan, hemen ez bezala, kafetegi tradizional eta ederrak daude”.
22. Maider Zabala, 41 urte
“Prezioak jaitsi behar dituzte. Oso garestia da. Guretzako baino turistentzako egina dagoela dirudi”.
23. Milagros Bengoetxea, 53 urte
“Madrilen San Miguel merkatua ezagutu dut eta asko gustatzen zait. Bertan erosketak egin eta zerbait hartu dezakezu. Ez dago horrelakorik Donostian”.
Ez dago komentariorik