• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
barrence-whitfield
Musika 0

BARRENCE WHITFIELD: PIZTIA BAT FICOBAN

Jon Pagola @jonpagola · 21/10/2013

Irun Zuzenean mini festibalaren edizio paregabea. The Savages-en babespean, Barrence Whitfield eta bere soul doma ezinak distira egin zuen. Roy Loney eta Señor No-k osatutako bikoteak funtzionatzen duela ere agerian utzi zuen gauak.

Ez dakigu zer nolako elikadurari esker lortzen duen Barrence Whitfiledek eszenatokian erakusten duen indar hori. Ordu bi eta erdietan festibala amaitu denean, irteeran zain zituen zale batzuekin berriketan ikusi dugu.

–Zer da euskal gastronomiaz gehien gustatu zaizuna? Txuleta probatu duzu?
–Asko gustatzen zaidana mamia da. Bat jango nuke oraintxe bertan.

Eta irribarre egin du. Ez da ordea Whitfielden mamiarekiko zaletasuna arreta ematen duena, kontzertuaren ondorengo hizketaldian gertukoa, goxoa eta abegikorra dela ikustea baizik. Irudi hori ez dator bat Ficobako eszenatokira igo den piztiarenarekin. The Savages taldearekin batera -Peter Greenberg gitarrarekin, Phil Lenker baxuan, Tom Quatrulli saxoan eta Andy Jody baterian- Irun Zuzenean mini festibaleko kontzertu osoena eskaini du. Adrenalina ‘txute’ bat, Chuck Berry aipatuz hasten dena (“Bip Bop Bip”), Sonics-en tankerako singlearekin (“The Corner Man”) jarraitu eta Juancar antolatzailearen dendari (linka) nahi gabeko keinua eginez, “Bloody Mary” abestiarekin lotzeko gero.

Hiru abesti, hiru atzaparkada. Whitfieldek, bere 58 urteekin, bizirik mantentzen du oraindik Little Richard-en arima ‘rockandrollero’ basatia, eta 50 eta 60. hamarkadetako soularekin eta rithm & bluesarekin uztartzen du. Floridan jaioagatik, Bostonen bizi da, 80. hamarkadako garaje musikaren susperraldian nabarmendu ziren zenbait talde eman zituen hirian, (DMZ, The Lyres) bandaren doinuetan igartzen denez. Bere ahots sarkorrak dirdira egiten du baladatan (“You Told a Lie”, “I´m Sad About It”) eta ‘soulman’ on guztiek bezala, badaki publikoarekin konektatzen, histrionismoan erori gabe. Bada espektakulua emateko gai ere: azken faenaren ostean, ‘striptease’ bat egiteko imintzioarekin agurtu zen.

Emanaldi zinez indartsua, bateriaren bonboetako bat askatu zela eta, une batez gelditu behar izan zena. Etenaldia anekdota hutsean geratu zen. Roy Loney ere eszenatokira agertu zen, beroketa gisa, Whitfieldekin batera Rufus Thomasen “Walking The Dog” abesteko. Beranduago, goizeko ordu batak aldera, iritsi zitzaion protagonista izateko abagunea. Jaialdiari amaiera eman zioten Loney eta Señor No-ren formulak funtzionatzen jarraitzen du, eta ez dirudi nekatzen hasiak direnik. Xabi eta Royk elkar bilatzen dute etengabe taula gainean, eta elkartrukatzen dituzten irribarre eta keinuak Flaming Groovies ohiaren eta Egiako taldearen arteko harreman onaren erakusgarri dira.

roy-loney

Beltzez jantzita agertu zen Loneyk ahots jario duina eta ‘rockero’ zahar batengatik errukirik ez sentitzeko moduko jarrera du. Beste batzuetan baino ile motzagoarekin, rock and rollaren Joe Pesci moduko bat da oraindik ere, gizon txiki eta indartsu bat, gau ilun batean kalean topatu nahi ez zenukeen horietakoa. Hortaz, “Shake Some Action” abestia ahaztu izana barkatu beharko diogu.

‘Rockero’ australiarren tributu banda leiala den AZ/DZ-ko kideak ere ez ziren gaizki aritu, eta entzuleak animatzeaz arduratu ziren eszenatokiaren alde batetik bestera -eta baita eszenatokitik kanpo ere- korrika eginez. Aperitif atsegina Barrence Whitfield izeneko mamia zale horren emanaldi bortitzaren aurretik.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo