• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
the-limiñanas-lurrrazpiko-festa
Musika 0

LURRAZPIKO FESTAKO 13 TALDEAK

Jon Pagola @jonpagola · 07/02/2014

Jarraian gaur eta biharko egunetan Lurrazpiko Festa jaialdian parte hartuko duten 13 taldeen deskribapen expressa eskainiko dizuegu kronologikoki antolatuta.

2 egun, 3 eszenatoki eta 13 talde. 13 kontzertu izango dira guztira beraz, 5 doako eta 8 12 eurotan Gazteszenan. Lurrazpiko Festa Ayo SIlver! promotorak antolatutako musika independentearen maratoia da.  Juventud Juché-k Donostiako Kafe Antzokia abordatu baino lehenago, jaialdian parte hartuko duten taldeak  xeheki aztertuko ditugu.

OSTIRALA 7 -Doka-

Juventud Juché (20:30tan)

La Fonoteca musika kolektiboak hainbat abesti bildu eta hala, Madrileko lurrazpiak erakusten dizkigu nekatzen ez duten harrobi emankorretan murgildu nahiaz. 2013an “Nuevos bríos” editatu zuten, eta bertan, punk eta garaje modernoen koordenadetan mugitzen diren 15 talderen berri ematen zaigu. Talde horien artean Juventud Juché da destakatuenetako bat. Duela gutxi argitaratu dute haien lehen LP-a, “Quemadero”. Lotsagabekeria, kaosa eta probokazioa antzematen da haien abestietan. Madrileko undergorund-aren erreferentea den hirukote punk honek, dena azaleratzen du eskainitako zuzenekoetan.

Viva Bazooka (21:30tan)

Bi talde madrildarren artean arituko da Gasteizko talde hau. Asko jota bi minutu irauten duten euren abestietan azaleratzen du daukan indarra bateria eta gitarraz osatu eta izaera instrumentala duen  bikote honek. Rock hutsa. Juventud Juché eta Los Claveles taldeen arteko trantsizio izango dira.

Los Claveles (22:10etan)

Pare bat maketa argitaratu ostean, Los Claveles taldeari uste baina gehiago kostatu zitzaion musikari berriro ekitea. Izan ere, Sergio Grulla bateria hil zen. Honela beraz, 2012an argitaratu zuten “Mesetario” lehen albuma.  Haien influentzia nagusia izaera gaiztoko 80. hamarkadako pop espainiarra bada ere (Los Nikis, Ejecutivos Agresivos), The Feelies edo The Monochrome Set gogoratzen duen rock kutsua ere badute.

LARUNBATA 8 -Le Bukowski-

Banda Crucero (18tan) y Las Sfintters (19tan)

Banda Crucero surflari donostiarrek eta Las Sfintters Hondarribiako bikote mistoaren garaje-punk doinuek eskainiko digute merienda. Plan ona da arratsaldea Bukowskin hasi eta eguna Gazteszenan amaitzea.

sfintters

LARUNBATA 8 -Gasteszena-

The Garden (20:30tan)

Jaialdi honetako lehen nazioarteko talde internazionala da. A ze hasiera cool-a! Burger Records azken urteetan hainbat poztasun eman dizkigun (garaje, psikodelia eta orokorrean rock and roll doinuak berpiztu ditu) zigilu kaliforniarraren apustu nagusia izan dira biki hauek. Emakume izateaz mintzo dira (“I’m a woman”), gaztelerazko izenburuak ematen dizkiete haien abestiei (“Estamos aquí”) eta euren irudi neopunk-a minutu eta erdi irauten duten abestien bidez lortzen dute.

Bananas (21:30tan)

Galdatu dezagun 1999 eta 2005 urteen artean aktibo egon zen Iruñako Bananas taldearen ondarea. Gramaciones Grabofónicas zigiluak talde honen 27 abestiren antologia (“Hazlo girar” ) argitaratu du binilo formatuan. Disko honen argitaratzea dela eta, taldea hainbat kontzertu eskaintzeko bildu da. Haien garaje eta rock doinuko errautsetatik proiektu berriak sortu dira: Los Ginkas, La Otra Gloria, June y los Sobrenaturales, Germán Carrascosa y la Alegría del Barrio…

Mark Sultan (22:30tan)

The King Khan & BBQ Show da Mark Sultan-en talde estelarra; bertan, doo-wop-aren klasizismoa eta punk-a inork baino hobeto uzartzen ditu. Ez-ohiko experimentu honek emaitza ezin hobeak eman ditu.  Sultan bera baina, gelditu ezin den artista multitask-a da: gitarra eta bateriako bonboaren laguntzaz ezin hobeto kantatzen ditu rock and rollaren himno nagusiak bestelako generoak arbuiatu gabe. Genioa.

Mark-sultan

Los Punsetes (23:35etan)

Beharbada hau da Juanita y los Feos taldearekin batera, Madrilen sortu den pop independenteko musika talde handienetako bat.  Antonnaren gitarra zorroztuak, Ariadnaren ahots jasanezin baina sakona, letra inteligente eta probokatzaileak, hit handiak (“Tus amigos”, “Alferez provisional”, “Dos policías”, “Dinero”) … La Movida Madrileña  eta 90. hamarkadako indie-aren arteko lotura da talde hau.

The Limiñanas (01:00etan)

Erregistro aldaketa totala. Bidaia dezagun Perpignan-era, Frantzia. Mugaren beste aldean, badaude 60. hamarkadako pop ye-ye-aren eragina duten taldeak. Musika estilo hau baina, garaje eta psikodelia doinuekin nahasten dute Les Terribles eta French Boutique taldeek. Gauzak horrela, baliteke The Limiñanas  psikodelia eta sixtie nostalgikoen ligan dagoen talderik onena izatea.

Mujeres (02:15tan)

Black Lips taldearen erantzun katalana dira. Diotenez, Legazpiko baserri batean Austin-en mutil flower-punk-ek kontzertu ederra gin zutenean  sortu zen Bartzelonako talde hau 2005. urtean.  Youtuben ikus daiteke gau gogoangarri hori. Mujeres taldeak badaki publikoa martxan jartzen, eta meritu handia du horrek. Haien zuzenetan, “Salvaje” izaten da gehien espero den unea.

Fasenuova (03:20tan)

Ayo Silver!etik “Salsa de Cuervo” haien 2013ko diskorik gogokoena dela onartzen dute. Discos Humeantes zigiluak bildu du katalogatzeko zaila den -punk elektronikoa?- eta ibilbide luzea duen -80. hamarkadan ekin zioten proiektuari- talde asturiarra; eta badirudi aurreiritzirik gabeko entzuleengana iristea lortu dutela. Gaueko publiko gitarreroentzat digestio zaileko taldea da, Mujeres taldearen ostean aritzeak kontrapuntu handia sortzen du, eta kartelak eskainitako ikuspegi anitzaren isla dira,

fasenuova

Katza (04:30tan)

Fasenuovaren elektonikaren ostean, Katzaren sesioak emango dio amaiera gauari. Paraleloan musika elektronikoa zabaltzen duen euskal kolektiboaren arduradunetako bat da DJ hau.

Partekatu Tweet

Jon Pagola

Periodista, sobre todo musical. Bueno, y de lo que surja.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_00 Musika

    ANDOAINGO GARATE ESTUDIOA EUROPAKO HOBERENA AL DA?

  • lou-topet-harkaitz-cano Musika

    LOU TOPET: `BERTSIO BAT EGITEA ETXE BAT OKUPATZEA BEZALA DA´

  • nene-cherry-kursaal Musika

    KURSAAL ESZENA PILAK KARGATUTA DATOR: NENEH CHERRY, NAZIOARTEKO BALLETA ETA GEHIAGO

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo