2 egun, 3 eszenatoki eta 13 talde. 13 kontzertu izango dira guztira beraz, 5 doako eta 8 12 eurotan Gazteszenan. Lurrazpiko Festa Ayo SIlver! promotorak antolatutako musika independentearen maratoia da. Juventud Juché-k Donostiako Kafe Antzokia abordatu baino lehenago, jaialdian parte hartuko duten taldeak xeheki aztertuko ditugu.
OSTIRALA 7 -Doka-
Juventud Juché (20:30tan)
La Fonoteca musika kolektiboak hainbat abesti bildu eta hala, Madrileko lurrazpiak erakusten dizkigu nekatzen ez duten harrobi emankorretan murgildu nahiaz. 2013an “Nuevos bríos” editatu zuten, eta bertan, punk eta garaje modernoen koordenadetan mugitzen diren 15 talderen berri ematen zaigu. Talde horien artean Juventud Juché da destakatuenetako bat. Duela gutxi argitaratu dute haien lehen LP-a, “Quemadero”. Lotsagabekeria, kaosa eta probokazioa antzematen da haien abestietan. Madrileko undergorund-aren erreferentea den hirukote punk honek, dena azaleratzen du eskainitako zuzenekoetan.
Viva Bazooka (21:30tan)
Bi talde madrildarren artean arituko da Gasteizko talde hau. Asko jota bi minutu irauten duten euren abestietan azaleratzen du daukan indarra bateria eta gitarraz osatu eta izaera instrumentala duen bikote honek. Rock hutsa. Juventud Juché eta Los Claveles taldeen arteko trantsizio izango dira.
Los Claveles (22:10etan)
Pare bat maketa argitaratu ostean, Los Claveles taldeari uste baina gehiago kostatu zitzaion musikari berriro ekitea. Izan ere, Sergio Grulla bateria hil zen. Honela beraz, 2012an argitaratu zuten “Mesetario” lehen albuma. Haien influentzia nagusia izaera gaiztoko 80. hamarkadako pop espainiarra bada ere (Los Nikis, Ejecutivos Agresivos), The Feelies edo The Monochrome Set gogoratzen duen rock kutsua ere badute.
LARUNBATA 8 -Le Bukowski-
Banda Crucero (18tan) y Las Sfintters (19tan)
Banda Crucero surflari donostiarrek eta Las Sfintters Hondarribiako bikote mistoaren garaje-punk doinuek eskainiko digute merienda. Plan ona da arratsaldea Bukowskin hasi eta eguna Gazteszenan amaitzea.
LARUNBATA 8 -Gasteszena-
The Garden (20:30tan)
Jaialdi honetako lehen nazioarteko talde internazionala da. A ze hasiera cool-a! Burger Records azken urteetan hainbat poztasun eman dizkigun (garaje, psikodelia eta orokorrean rock and roll doinuak berpiztu ditu) zigilu kaliforniarraren apustu nagusia izan dira biki hauek. Emakume izateaz mintzo dira (“I’m a woman”), gaztelerazko izenburuak ematen dizkiete haien abestiei (“Estamos aquí”) eta euren irudi neopunk-a minutu eta erdi irauten duten abestien bidez lortzen dute.
Bananas (21:30tan)
Galdatu dezagun 1999 eta 2005 urteen artean aktibo egon zen Iruñako Bananas taldearen ondarea. Gramaciones Grabofónicas zigiluak talde honen 27 abestiren antologia (“Hazlo girar” ) argitaratu du binilo formatuan. Disko honen argitaratzea dela eta, taldea hainbat kontzertu eskaintzeko bildu da. Haien garaje eta rock doinuko errautsetatik proiektu berriak sortu dira: Los Ginkas, La Otra Gloria, June y los Sobrenaturales, Germán Carrascosa y la Alegría del Barrio…
Mark Sultan (22:30tan)
The King Khan & BBQ Show da Mark Sultan-en talde estelarra; bertan, doo-wop-aren klasizismoa eta punk-a inork baino hobeto uzartzen ditu. Ez-ohiko experimentu honek emaitza ezin hobeak eman ditu. Sultan bera baina, gelditu ezin den artista multitask-a da: gitarra eta bateriako bonboaren laguntzaz ezin hobeto kantatzen ditu rock and rollaren himno nagusiak bestelako generoak arbuiatu gabe. Genioa.
Los Punsetes (23:35etan)
Beharbada hau da Juanita y los Feos taldearekin batera, Madrilen sortu den pop independenteko musika talde handienetako bat. Antonnaren gitarra zorroztuak, Ariadnaren ahots jasanezin baina sakona, letra inteligente eta probokatzaileak, hit handiak (“Tus amigos”, “Alferez provisional”, “Dos policías”, “Dinero”) … La Movida Madrileña eta 90. hamarkadako indie-aren arteko lotura da talde hau.
The Limiñanas (01:00etan)
Erregistro aldaketa totala. Bidaia dezagun Perpignan-era, Frantzia. Mugaren beste aldean, badaude 60. hamarkadako pop ye-ye-aren eragina duten taldeak. Musika estilo hau baina, garaje eta psikodelia doinuekin nahasten dute Les Terribles eta French Boutique taldeek. Gauzak horrela, baliteke The Limiñanas psikodelia eta sixtie nostalgikoen ligan dagoen talderik onena izatea.
Mujeres (02:15tan)
Black Lips taldearen erantzun katalana dira. Diotenez, Legazpiko baserri batean Austin-en mutil flower-punk-ek kontzertu ederra gin zutenean sortu zen Bartzelonako talde hau 2005. urtean. Youtuben ikus daiteke gau gogoangarri hori. Mujeres taldeak badaki publikoa martxan jartzen, eta meritu handia du horrek. Haien zuzenetan, “Salvaje” izaten da gehien espero den unea.
Fasenuova (03:20tan)
Ayo Silver!etik “Salsa de Cuervo” haien 2013ko diskorik gogokoena dela onartzen dute. Discos Humeantes zigiluak bildu du katalogatzeko zaila den -punk elektronikoa?- eta ibilbide luzea duen -80. hamarkadan ekin zioten proiektuari- talde asturiarra; eta badirudi aurreiritzirik gabeko entzuleengana iristea lortu dutela. Gaueko publiko gitarreroentzat digestio zaileko taldea da, Mujeres taldearen ostean aritzeak kontrapuntu handia sortzen du, eta kartelak eskainitako ikuspegi anitzaren isla dira,
Katza (04:30tan)
Fasenuovaren elektonikaren ostean, Katzaren sesioak emango dio amaiera gauari. Paraleloan musika elektronikoa zabaltzen duen euskal kolektiboaren arduradunetako bat da DJ hau.
Ez dago komentariorik