Odon Elorza alkate ohia, egun diputatu sozialista, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen arteko besarkada da argazkirik preziatuena. Donostia izango da 2016ko Europako Kultur Hiriburua Wroclaw hiri poloniarrarekin batera. PSE-ko bat Bildu-ko batekin pozez lehertzen ekainak 28aren 2011.urtean, ETAren mehatxua gure bizkarrean zegoen garaia. Gaur egun libreagoak gara, baina ezinezkoa da horrelako imajin bat errepikatzea. Argazkiari buelta eman behar diogu eta badirudi hiru urte baino hiru hamarkada igaro direla. Elorza hautagaitzaren inpulsorea izan zen eta Donostiara etorri zen azken aldiz prentsaurreko monografiko bat antolatu zuen 2016ko “sectarismo”-a salatzeko. Oso gogor azaldu zen. Egurra eman zuen.
Gaur, martxoak 18 asteartea, bi urte eskax falta dira Donostia 2016ri hasiera emateko. 600 egun baino gehiago dira. Dena dela, jarrera apokaliptikoa ari gara erakusten. “Izagirre va camino de cargarse 2016”, esan du udaletxean PP-ko bozeramailea den Ramón Gómez-ek. “Gran Hermano”ko denboraldi luze baten aurrean gaudela dirudi eta saioa prime-time orduan ari dira botatzen. Eta dimisioren bat badago ondo baino hobeto: George Orwell hilobian gozatzen egongo da.
Gutxienez badakigu garbiketa egiten duten emakumeek ez dutela dimitituko: ez dute nahi egunkarietan atera.
El Diario Vasco, Gipuzkoako bozgorailu nagusia, istorio honetan asko du esateko. Bulego berrien inaugurazio “ofiziala” atzeratzen dela salatzen du baina gogoratu beharra dago 2016ko langileak Easo kalean dagoen suhiltzaileen ohiko egoitzan egiten dutela lan jada. Amets Arzalluz eta Jon Maia, 2016ko langilea, bertan behera utzi duten bertso-bazkari nahasi batek inpakto mediatiko ikaragarria izan du. Donostia 2016ko fundazioak Japonera egin duen bidaiak, aldiz, ez du oihartzunik izan eta badirudi garrantzitsua zela hiriburu kulturalaren babesle ekonomikoak lortzeko helburua baitzuten.
Ziztu bizian goaz eta ez diogu garrantzizko edukiei atentziorik eskaintzen: instituzio kulturalak ezin dute programaren berri eman urte t´erdi baino lehenago. Donostia-San Sebastián 2016 pim-pam-pum publikoa da, boxeo zakuari kolpeak ematen zaizkion bezala. Hala ere egia da faktore askok ez dutela laguntzen: estruktura politiko konplexuak (Udaletxea, Diputazioa eta Eusko Jaurlaritza), langileen aldaketak, bisibilitatea falta zaion proiektu teorikoa non hasi eta non bukatzen den ez dakiguna…
Europako Kultur Hiriburuaren inguruan gauza asko gertatu dira. Agian gehiegi. 15 gakoetan laburbildu genituen: Odón Elorza eta Juan Karlos Izagirreren besarkadatik Olatu talkara bitarte. Baina albiste ona da gaur martxoak 18 dela. Gaur kalera atera eta (funtsezko) galdera honek ez du erantzunik behar, erretorikoa izan daiteke oraindik: “Zer da Donostia 2016?”.
Ez dago komentariorik