• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
donostia-2016-baile
Donostia 2016 0

ORDUAN, BADAKIGU ZER DEN DONOSTIA 2016?

Redacción @kulturaldia · 18/03/2015

Donostia 2016ko proiektua partekatzen hasi dira antolatzaileak eta dagoeneko bost bilera publiko ospatu dituzte. Baina, badakigu zer den?

Azkeneko 10 egunetan Donostia 2016 osatzen duen muina, Pablo Berastegui zuzendaria barne, kultur hiriburuaren kontzeptua explikatzen saiatzen egon da hiritarrek proiektuari berriro ere ilusioz heltzeko helburuarekin. Guztira bost bilera antolatu dituzte auzo ezberdinetako bizilagunekin: behin Lugaritz Kultur Etxean, bitan 2016 gunean, Tomasene Kultur Etxean eta Ernest Lluch-en. Jakina denez, programazioren mamia ezin da urte amaiera arte zabaldu -epearen xehetasunak Bruselasetik finkatzen dira-, baina lehenengo aldia da batere erraza suertatzen ari ez den proiektua jendearekin partekatzen dutela.

olatu-talka-rompe-olas-Donostia-2016

Xehetasun asko daude oraindik argitzeke. Hori egia da. Inaugurazioari begira Danborrada erraldoi baten  zurrumurrua iritsi zaigu baina 2016ko bulegotik ez dute ezertxo ere konfirmatu. Chillida-Lekuren etorkizuna ere airean dago. Azkeneko momentuan ateak zabalduko dituzte? Bestetik, badirudi aurrekontuak behera egin duela (63 milioi eurotik 47,8ra pasa omen da, hau da %25 gutxiago). Babesle pribatuen berririk ez dugu… Lan ugari egin behargo dute 2016koek, gehiegi agian.

Dena dela goazen Donostia 2016ko proiektuari buruzko informazioa mahai gainean jartzera. Seguru uste baino gauza gehiago ateratzen direla. Bide batez, aitortu beharra dago Hiribuaren webgunean azaltzen den informazioa oso ondo dagoela. Gauzak diren bezala.

2016-donostia

Bi ardatz: kultura + bakea

Egia da oso kontzeptu zabalak direla, zabalegiak, baina proiektuaren iturria horiek dira. Haien esanetan “2016ko Europako Kultur Hiriburutza aukera handia da kulturaren eta elkarrizketaren aldeko apustua egiteko; hiriak hori aprobetxatzea erabaki du horien bidez elkarbizitza hobe bat eraikitzeko”. Bakearen kultura.

Gainontzeko ardatzak: partaidetza + iraunkortasuna

Olatu indar famatuak, hiritarren partaidetza, funtsezkoa da filosofiaren proiektua uler dadin. Edonork aurkeztu dezake nahi duen proiektu kulturala. Honen ondorioz, antolatzaileentzat da hain garrantzitsua jendearen inplikazioa. Gainera ondare espezifiko bat sortzeko moduan diseinatu da programa. Partaidetza eta iraunkortasuna, beraz.

Ez dira Kultura-arloak, itsasargiak baizik

Programa osoa hiru “itsasargi” ezberdinetan sartu dezakegu: Bakearen itsasargia (antzerkiak eta kontzertuak, batipat, “gizarte begirunetsuago, zuzenago eta solidarioago baten hazia ereiteko helburuarekin”), Bizitzaren itsasargia (multzo honetan sartzen diren aktibitateak bizitza osasungarriago, humanistago eta osasuntsuago bat lortzeko helburua dute), Ahotsen itsasargia (adierazpen artistiko ezberdinak jorratuko dira zeintzuk “komunikatzeko, galdetzeko eta hunkitzeko gaitasuna” azaltzen duten.

donostia-2016-mano

Programa: momentuz, 12 kultura-jarduera

Guztira 12 kultura-jarduera ezagutzera eman dira hiritarrekin eduki dituzten bost bilera hauetan. Ahotsen Itasargiaren esparruan, adibidez, Shakespearen “Sueño de una noche de verano” ospetsuaren emanaldi bat ikusiko dugu Kristina Enea parkean; Corners of Europe, non diziplina anitzetako 6 artista euskaldun (Juan Aizpitarte, Beatriz Churruca, Ixone Ormaetxe, Borja Ruiz, Asier Zabaleta eta Joseba Irazoki) Europako beste 50 artistekin kolaboratuko duten; In varietate concordia, aldiz, erakusketa eta liburu fonetiko-poetiko batekin amaituko da 11 donostiar eleaniztunekin hitzen arteko esperimentu bitxi bat burutu ostean; eta bukatzeko Emusik izeneko makrokontzertuak 26 herrialde ezberdinetako 20.000 musikari bilduko ditu pieza klasiko zein modernoak interpretatu ditzaten.

Bakearen itsasargiarekin erlazionatuta Bakearen Akordioa nabarmentzen da, “Europan inoiz ikusi den bakeari buruzko erakusketarik handiena”. Honetaz gain, elkarbizitza eta adiskidetza bultzatzeko antzerki bat prestatuko da (Antzerki forum: eta hik, zer?); Dance 2gether dantza komunitarioan umeak dituzten ohiko rolak ezabatuko dira; eta melhfas (Saharako emakumeen jantzi tradizionalak) osaturiko jaima baten instalazioak giza eskubideen gaia eta emakumeraren egoera lantzeko balioko du.

Azkenik, Bizitzaren itsasargian Tabakaleraren laborategi teknologikoa den Hirikilabs bultzatuko da; Time Machine Soup izeneko performancean 12 zopa historiko probatuko dituzte; eztabaida irekiak jendea gai Europearrekin konprometitu dadin zein, besteak beste, Jose Manuel Durão Barroso agintaria egongo den; eta Euskal Herriko paisai naturalak ezagutzeko ibilbide bat ere antolatuko dela aurreratu digute.

Cafe_europa_hirikilabs

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Kontxa-Gaumarket-Olatu-Talka-Rompe-Olas-Donostia-San-Sebastian-AIBA-Lamparas-Boyas Donostia 2016

    2016KO OLATU TALKARAKO, 10 EGUN

  • capital-cultural-portada-Donostia-2016 Donostia 2016

    EGUN BAT DONOSTIA 2016KO BULEGOAN

  • olatu-talka-rompe-olas-Donostia-2016 Donostia 2016

    DONOSTIA 2016: ODONEN BESARKADATIK ITZIAR NOGERASEN DIMISIORA BITARTE

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo