• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Kontxa-Gaumarket-Olatu-Talka-Rompe-Olas-Donostia-San-Sebastian-AIBA-Lamparas-Boyas
Donostia 2016 0

2016KO OLATU TALKARAKO, 10 EGUN

Redacción @kulturaldia · 10/05/2016

10 egun besterik ez dira geratzen donostiarren, eta donostiaren, ekimen kultural nagusienetako baterako. Ekintzez gainezka dator aurtengo Olatu Talka -200 baino gehiago izango dira-, baina guk garaiz egin ditugu etxerako lanak, eta gehien gustatu zaizkigunak ekarri ditugu hona. Azaleko argazkia: Iker Azurmendi

Olatu-talka10 egun besterik ez dira geratzen Olatu Talkako zazpigarren ediziorako; aurten maiatzaren 20,21 eta 22an egingo da. Ohikoa denez, eta antolakuntzatik azpimarratu dutenez, “urtean zehar hiritarrek garatu dituzten ekintzen erakuslehioa izango da”. Gainera, aurtengo edizioak “hiria birplanteatu eta transformatzea” du helburu; hortik dator #hiriaegin lema. Aurtengo leitmotiv-ak hainbat puntu kritiko (arriskutsuak direnak, eta gehienetan eremu femeninoari eragiten diotenak) “puntu atsegin eta dibertigarriagoetan” transformatzea du helburu. Horretarako arteaz eta sormenaz baliatuko dira.

150 proposamen baino gehiago jaso dituzte musika, kirola, antzerkia, teknologia berriak, dantza, gastronomia, ingurugiroa eta artearekin loturikoak. Proposamenak aztertu eta landu ostean, azkenean, 200 baino gehiago izango dira aurtengo programazioan parte hartuko dutenak. Mordo bat dira, gehiegi beharbada Olatu Talkak irauten dituen hiru egunetarako; hala, KULTURALDIAn horiek aztertu ostean, bost aukeratu ditugu.

Noski, hau hautu guztiz subjektiboa izan da; hartara, gure aholkuak interesatzen ez bazaizkizu, programazioa irakurtzea besterik ez duzu.

OSTIRALA, MAIATZAK 20

Basoka 2.0

Lekua: Miramongo basoa, Basque Culinary Center-etik
Ordua: 19:00-22:45

Iaz arrakasta izan zuen jaialdiarekin ireki dugu gure aholkuen zerrenda. Stringedwood Donostiako folk musika elkartea dabil antolakuntza lanetan. Miramongo basoan izango da jaialdia, Basque Culinary Centerretik gertu. EHUko arkitektura ikasleek moldatuko dute espazioa, eta Indigo, Luke Amstrong, Adam Giles Levy, Iker Lauroba eta Charley and The Colours ariko dira bertan. Landa-musika inguruarekin armonian izango da, beraz.

OSTIRALA, MAIATZAK 20

Kontzertuak

Lekua: Kursaaleko terraza
Ordua: 22:00-01:00

Musika gehiago. Kursaaleko terrazan kontzertuak egitea ez da berrikuntza handia, baina biziki interesgarria da antolakuntzak aukeratu duen alineazio lokala -bide batez, bat dator gure azkenaldiko gustuekin-. Luma bikote gaztearekin hasiko da gaua; askotariko influentziak eta 70eko hamarkadako musikaren oinarria duen taldearekin. 22:45etan Buffalo talde instrumentala ariko da; duela gutxi jo zuten Grande Days-ekin batera (00:15). Bi taldeen artean, (23:30) izango dugu, beharbada proposamen bitxiena dena entzuteko aukera; Israel Marco, Cuchillo taldekoa, eta Alvaro Sauk osatutako bikoteak musika eta zinema nahastuko dituzte. Itxura oso ona duten lau kontzertu.

Xabi y Ion, de Luma y Grande Days respectivamente

Xabi eta Ion, Luma eta Grande Days

LARUNBATA, MAIATZAK 21

Urbazientzia

Lekua: Iztueta, epaitegiaren inguruetan
Ordua: egun guztian zehar

Haur zein helduentzako moduko topaketa zientifiko bat izango da. Iztuetan egingo dute, hiriko puntu kritikoetako batean. Zientziaren munduan sartzeko modu atsegin eta dibulgatzailea aurkeztuko dute. Teknahi eta beste agente batzuk antolatutako ekimen honetan, ikerkuntza zentroetan egindako lana ikusarazi nahi dute. Nola? Bada, gaia ikustarazteko modu ezohikoez baliatuko dira: monologoak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, zuzeneko irratsaioa…

LARUNBATA, MAIATZAK 21

Hizkuntzen gunea

Lekua: Katalunia plaza
Ordua: egun osoan zehar

Donostia 2016ko filosofiarekin bat egiten duen ekimena da honakoa. Iaz, Donostiako 101 Hizkuntzak iniziatibak Donostian hitz egiten diren hizkuntza guztiak biltzeko asmoarekin stand bat jarri zuen, Boulevardean. Aurten, Membus proiektuaren berri izango dugu (Europa guztia zeharkatzen ari den autobusa da hau, eta herrialde bakoitzean hitz egiten den hizkuntzarekin bideo-hiztegi digital bat egitea du helburu); In Varietate Concordia, 2016ko erakusketa honek hirian bertan present dauden hizkuntzen arteko zubiak eraiki nahi ditu modu “ludiko-poetikoan”; Vic-eko 150 castellers-ak; elkarbizitza linguistikoaren inguruko tailerra (Enpatinaxion); Kantu eta Kontu ekimenean, berriz, jatorri ezberdinetako pertsonek euskaraz eta beste hizkuntzetan kantatuko dute, haien herrialdeei buruz hitz egingo dute, etab.

LARUNBATA, MAIATZAK 21

Kontxa Gaumarket

Lekua: Kontxako aterpeak
Ordua: 18:00-00:00

Beharbada, hau izan zen 2015eko Olatu Talkako irabazlea?; lortutako arrakastaz oharturik, ezin dugu azoka hau alboratu. Alor ezberdinetako (argazkigintza, diseinua, grafiko-bisualak, zeramika, moda, ilustrazioak, dekorazioa, vintage, eskulanak…) 50 postu bilduko dira azokan. Ekimen honen helburua “denda fisikorik ez dutenei haien diseinu eta produktuak erakusteko aukera ematea” da.

Iaz, ekimen hau udan zehar egitea ere proposatu zen; ea oraingo honetan proposamen hori burutzerik badagoen. Stand-ez gain, musikaz eta arte instalakuntzez ere gozatu ahal izango da. 2015ean bezala. Eguraldiak laguntzen badu arrakastatsua izango da, ziur.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • donostia-2016-baile Donostia 2016

    ORDUAN, BADAKIGU ZER DEN DONOSTIA 2016?

  • capital-cultural-portada-Donostia-2016 Donostia 2016

    EGUN BAT DONOSTIA 2016KO BULEGOAN

  • olatu-talka-rompe-olas-Donostia-2016 Donostia 2016

    DONOSTIA 2016: ODONEN BESARKADATIK ITZIAR NOGERASEN DIMISIORA BITARTE

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo