• Auskalo
  • Denborapasa
  • Pintxo
  • Nor Nori Nork
  • Agenda
  • Musika
  • Pelikulak
  • Irakurketa
  • Artea
  • DSS 2016
  • Español
  • Euskara
Kulturaldia.com
Katapulta-bw-prolleckzioms-artista
Artea 0

DIZIPLINA-ARTEKO LEHEN ERAKUSTALDIA: GIDA TXIKI BAT

Redacción @kulturaldia · 26/03/2014

Martxoaren 29-30 asteburuan, larunbat eta igandez, hainbat artista gazte berritzaile eta sortzaile ariko dira Donostia 2016 egitasmoaren egoitzan, bertaratzen diren herritarrekin zuzenean elkar eragiten. Eskaintza bukaezina da -zorionez- eta gida txiki bat burutu dugu.

Sormen lanean diharduten talentuak bilatzen, haien lana garatzen eta bultzatzen ari den plataforma da Katapulta. Erakunde publiko eta pribatuak eta diziplina guztietan ari diren eragileak elkarrekin harremanetan jartzea da plataformaren xedea eta oinarria, gure inguruko sormen-gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Buenawista Prolleckziom’s Musika Elkarteak sustatutako proiektua da Katapulta plataforma. 1988.urtean sortu zen elkarte hori, Donostiako Buenavista auzoko etxe okupatuan, euskal punk-rockaren gune bizienetako batean.

Martxoaren 29-30 asteburuan, larunbat eta igandez, hainbat artista gazte berritzaile eta sortzaile ariko dira Donostia 2016 egitasmoaren egoitzan, bertaratzen diren herritarrekin zuzenean elkar eragiten. Hala, Katapultako diziplina-arteko lehen erakustaldi honetan zuzeneko emanaldiak, performanceak, dantza, antzerkia, musika, eszenografia, arkitektura, pintura, eskultura, hitzaldiak, saioak, interpretazioa, zinema, moda, musika-tresnak, proiekzioak, fanzineak, argitalpenak, haurrentzako jarduerak… egondo dira. Eskaintza bukaezina da eta atrebentzia osoz dozena erdi emanaldi gomendatuko ditugu.

MARTXOAK 29 LARUNBATA

11tan: Ikerne Jiménez (solasaldia eszenografiari buruz)

Goiz jaiki beharra dago. Merezi du: Ikerne Jiménez bilbotarrak antzerki eszenografiari buruz hitzegingo digu. Sari garrantzitsuak irabazi ditu arlo honetan azkeneko urteetan, Max saria 2010 figurinistarik hoberenaren kasu. Haren ideiak garatuko ditu, nola antzerki testutik doan “itzulpen” artistiko bat burutzeko helburuarekin.

13tan: Ana Mínguez (Lindy-Hop klasea)

Swing-a dantzatzeko era zaharrena da Lindy Hop-a. 20. Hamarkadaren amaieran sortu zen Savoy Ballroom-en. Musikak eboluzionatu ahala, dantza estiloak ere eboluzionatu zuen eta Ana Mínguez donostian arrakasta dexente duen dantza estilo hau erakusten du. Lindy-hop-era sarbide izango den klasea emango du.

18:40tan: Stringedwood elkartea (proiekzioa + kontzertua)

Luke Amstrong hogeita bost urteko musikaria da, eta Euskal Herrian folka promozionatzeko helburuarekin Stringedwood deituriko kolektiboa sortu du. Kolektibo honen barnean daude Charles George Atkey, Jan Fol, Tristan Crowley eta Luke bera.

MARTXOAK 30 IGANDEA

13 horas: Edorta Subijana (hiriaren b aurpegie buruzko solasaldia)

Arkitekto, marrazkilari, argazkilari, musikari edo ikus-entzunezko tekniko. Sormenak mugitzen du Edorta Subijana. Hiriari buruz duen kontzeptu berriak txundimena sortzen ari da eta berekin egon ginen hizketan. Donostiari buruzko ikuspuntu ausarta eta, aldi berean, zentzuzkoa aurkeztera dator.

18:20tan: Cadáver exquisito (margolariak zuzenean)

Margolari multzo hau (Abel Barcenilla Yanguas, Ibon Gurrutxaga Maritxu Intxausti Leizaola, y Nerea Urdangarín Zumeta) larunbatean ere ikus dezakegu haien pinturekin lanean murgilduta. Umore beltza: “Cadáver exquisito” izenak ez du zerikusirik Muamar el Gadafi diktadorearen atentzioa deitu zuten artistekin.

abel-barcenilla-pintura

20tan: Kolectivo Monstrenko (antzerkia)

Kolectivo Monstrenko lau aktore euskaldunek osatzen dute (Txubio Fernández de Jáuregui, Ion Elola, Andrés Bezares eta Jasón Guerra) eta 2009. urtean abiatu ziren “Tenemos que hablar” lanarekin. Oraingoan umorea eta tristura apurtxo bat nahasten duen espektakuloarekin datoz, “Antonio Remachado”.

Partekatu Tweet

Redacción

Esto va de ocio, cultura y Donostia. Todo junto y revuelto.

- http://www.kulturaldia.com

Zure gustokoa izan daiteke

  • Portada_01_1 Artea

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores Artea

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

  • koldomitxelena-expo-donostia Artea

    GURE ETORKIZUNEKO ARTISTETAKO BATZUK

Ez dago komentariorik

Erantzuna utzi Erantzuna deuseztatu

CAPTCHA Image
Refresh Image

*

Lagundu!

beatles-help-kulturaldia Irakurlea bazara, egiten duguna gustatzen bazaizu eta gu lanean jarraitzea nahi baduzu... lagundu!

kulturaldia-donostia-anuncio-banner

Azken Post-ak

  • donostiako-piratak-kulturaldia-13

    HAU DA DONOSTIAKO PIRATEN HISTORIA

    18/08/2016 | Nor Nori Nork
  • TRavesía Getaria - Zarautz.

    GETARIA-ZARAUTZ: ITSAS ZEHARKALDIETAKO BEHOBIA

    27/07/2016 | Auskalo
  • Portada_02

    EGUZKIA ATERA ZEN ETA AZKENEAN MUSIKA PARKEAN EKIMENA OSPATU ZEN

    11/07/2016 | Denborapasa
  • Portada_01_1

    BAKE-ITUNA ERAKUSKETAREN DOAKO ATALA BISITATZEN DUGU

    28/06/2016 | Artea
  • goteo-meta-gipuzkoa-cultura-mecenazgo-creadores

    META!: CROWDFUNDING-A GIPUZKOAR SORTZAILEENTZAT

    08/06/2016 | Artea
  • Ezaguna
  • Komentarioak
  • Etiketak
  • Harkaitz Kano, en su txokito con un café

    HARKAITZ CANO: BI ALDIZ BIZITZEKO IDATZI

    03/03/2014 | Nor Nori Nork
  • tropical-patrulla-quienes-sonjpg

    GOMENDATUTAKO PLANAK: ABENDUAREN 3TIK 8RA BITARTE

    02/12/2015 | Agenda
  • victor-iriarte

    VICTOR IRIARTEREN AMODIO (ETA DESAMODIO) ABESTIA

    18/02/2014 | Pelikulak
  • tabakalera

    TABAKALERAREN HISTORIA BIHURGUNETSUA

    10/10/2013 | Artea
  • sistema-recogida-pap-portada

    IRAULTZA ESTETIKOA

    27/10/2013 | Auskalo
  • Neil-Halstead-Intxaurrondo

    ROCK KRONIKA INTXAURRONDOTIK: NEIL HALSTEAD & JOHN PAUL KEITH

    23/03/2014 | Musika
  • sharon-jones-dap-kings

    BIZIRIK DIRAUEN SHARON JONES DATOR

    18/11/2014 | Musika
  • FedorkShoolve says: MaruniaShoolve...
  • Aida says: Muchos echamos de menos a Aitor, de Transilvania,después de andar toda la vid...
  • DavidTwisp says: Ukraine's Shakhtar Donetsk starts peace-themed tour with loss to OlympiakosES...
  • DavidTwisp says: Here’s What Happened on Day 31 of the War in UkraineThe New York Times plsH...
  • DavidTwisp says: Julian Lennon sings John's 'Imagine' for first time ever in Ukraine fundraise...
  • DavidTwisp says: Opinion | The War in Ukraine Has Our Attention. Will It Last?The New York Tim...
  • DavidTwisp says: Ukraine: Zelenskyy seeks peace despite expected Russian attacksAl Jazeera Eng...
Artea
  • Hasiera
  • Kulturaldiari buruz
  • Kontaktua
  • Publizitatearen tarifak
  • HELP! We need somebody

Etiketak

Artea

Búsqueda

AVISOS LEGALES

  • Aviso legal
  • Política de cookies
  • Más información sobre las cookies

RSS

RSS Kulturaldia

2013 Kulturaldia. Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento 3.0 España. Licencia de Creative Commons

Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa utilizando este sitio asumiremos que está de acuerdo.Estoy de acuerdo